Euskal Herriko metal musikaren harribitxiak


 

ESTIGIA (Gipuzkoa)
Falso Profeta

Formatua:
Maketa / Kasetea
Abesti kopurua: 5
Urtea: 1987

| Info | Zarauzko laukoteak 1985ean ekin zion bere bideari eta Gipuzkoan thrash metala jorratzen aitzindariak izan ziren. AEBetatik zetorren thrash olatuarekin bat egin zuten eta erakutsi muturreko metalak gurean lekua bazuela. Shock, Thor, Leize edo Su Ta Gar bezalako heavy rock talde klasikoen garaian sortu zirenez berritzailea zen beraien proposamena. Bi maketa eta bi disko atera, eta "Descarga Norte" LPan parte hartu zuten. Lehen maketa duzue eskura.

| Jaitsi | Hemen

| Esteka | Myspace

 

AZKEN GARRASIA (Gipuzkoa)
Azken Garrasia

Formatua:
Maketa / CD
Abesti kopurua: 6
Urtea: 2000

| Info | Donostia eta inguruetako talde honek 1998an ekin zion bere musika ibilbideari eta 2007 ondarrean taldea etetea erabaki zuten. Tarte horretan maketa bat eta "Sorgin Zorrotz" diskoa plazaratu zituzten. Bigarren diskoko kantuak eginak zeudenean banatzea erabaki zuten. Kaleratu zuten maketa bakarra euskarazko speed maketa onena da, ezbairik gabe. Hain justu, aipaturiko maketa duzue eskura.

| Jaitsi |
Hemen

 

BERRI TXARRAK (Nafarroa)
Berri Txarrak

Formatua:
Maketa / Kasetea
Abesti kopurua: 6
Urtea: 1995

| Info | Nahita Nahiez taldean ibili ondotik Gorka Urbizu eta Aitor Goikoetxea musikariek Berri Txarrak taldea sortzea erabaki zuten. Musika gogorragoa egiteko gogoa zuten, eta horren eredu da lehen grabaketa: maketa. Heavy rock kutsuko kantuak daude lehen grabaketan. Gerora, ordea, taldeak eboluzio nabarmena izan egun arte. Heavy zantzuak atzean utzi eta rock talde bilakatu dira.

| Jaitsi | Hemen

| Esteka | Web orria

 

BRUTAL MELODY (Gipuzkoa)
Mundu Faltsua

Formatua:
Maketa / Kasetea
Abesti kopurua: 6
Urtea: 1994

| Info | Arrasateko boskoteak sei urteko ibilbidea izan zuen (1994-2000). Denbora honetan "Mundu Faltsua" maketa eta "Hogei Minututako Biolentzia" disko laburra atera zituzten. 2008an hainbat kontzertu emateko batu ziren, berriro ere. Besteak beste, J. Sangre (Ekon, Governors), Txemi (Ominous) eta Pako (Necrosis) gisako musikariek osatu zuten taldea.

| Jaitsi | Hemen

| Esteka | Myspace

 

KTI (Bizkaia)
Kti

Formatua:
Maketa / Kasetea
Abesti kopurua: 4
Urtea: 1993

| Info | Bizkaiko laukote honek maketa interesgarri bat atera zuen 1993an. Heavy eta thrash metal doinuak oinarri dituen lau kantu jasotzen ditu maketak. Horrekin batera, aipatu talde honetan aritu zirela Jesus M. "Keu" Agirretxea (Psycophony, Etsaiak, Fjord, Uek) eta Galder Arrillaga (Su Ta Gar).

| Jaitsi |
Hemen