|
|
|
| Biografia |
|
1987. urtea amaitzear zegoela, musika talde bat osatzeko asmoarekin elkartu ginen lau lagun: Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga. Tresna bat jotzen genuen lehen aldia izan arren, musika egiteko gogo handia genuen. Eibartarrak gera laurok. Eibar Euskal Herrian dagoen hiri industriala da. Txiki-txikitatik gara lagunak, eta gauza askok elkartzen gaitu, besteak beste, elkarrekin musika proiektu bat sortzeko eta bizitzeko gogoak. Proiektu honi Su Ta Gar izena eman genion, jendaurrean lehen aldiz jo (1988-8-14) baino astebete lehenago. Lehenengo grabaketa gure kontura egin genuen, 1989ko maiatzean, Eibarko lagun batzuen lokalean. Maketa honek arrakasta izan zuela eta, beste maketa bat grabatzeko aukera eman zigun urte bereko abuztuan, baina estudio profesional batean. Bigarren grabaketa, lehen albumerako bidean aurreneko pausoa izan zen. Tarte horretan, Mikel Laboaren ‘Haika Mutil‘ kantaren bertsioa egin genuen eta Laboaren omenezko ‘Txerokee‘ diskoan argitaratu zen. 1990. urtean, Estigia taldearekin batera, Villa de Bilbao lehiaketan lehenengo saria irabazi genuen. Sariak Estigiakoekin disko bat grabatzeko aukera ematen zigun, baina aukera hau baztertu egin genuen, horrela, 1990eko azaroan ‘Jaiotze Basatia‘ grabatu genuen IZ estudioan. Teknikaria Kaki Arkarazok izan zen, eta 1991ko martxoan argitaratu genuen Zarata disketxearen babesean. Diskoa batik bat Euskal Herrian aurkeztu genuen arren, urte bereko urrian Alemania, Suitza eta Austriara joan ginen squatetan kontzertuak ematera... 1992. urteko apirilean, ‘Hortzak Estuturik‘ grabatu genuen IZ estudioan. Kaki aritu zen beste behin ere teknikari, baina oraingo honetan Esan Ozenki zigilu berriaren babesean. Diskoa urte bereko ekainean argitaratu zen. Euskal Herri osoan aurkeztu ondoren, 1993ko hasieran Espainian zehar ibili ginen aurkezten. Euskal Herrian eta Espainian aurkeztu ondoren, apirilean, Europan zehar bira egin genuen EH Sukarra taldearekin batera. Bira honen bukaera bezala, kontzertu berezia eman genuen Eibarren. Kontzertua bideoan grabatu eta argitaratu genuen ‘More Volumen Tour‘ eta ‘Su Ta Gar zuzenean‘ izenarekin. 1993ko irailean, material berria eskuetan hartuta, Lorentzo Recordsera jo genuen disko berria grabatzera. Aitor Ariño aritu zen teknikari, eta abenduaren hasieran kaleratu genuen aurreko diskoaren zigilu berarekin. ‘Munstro Hilak‘ Euskal Herrian zehar aurkeztu eta gero, Espainia eta Frantzian aurkeztu genuen, 1994ko urtarrila eta otsailean, eta 1995 urtearen hasieran Italia, Austria eta Alemaniara joan ginen berriro. Ostera beste disko bat grabatzekotan ginenean, Borxak istripua izan zuen 1995ko maiatzean eta gertaera hark asmo guztiak aldarazi zizkigun. Borxaren anaia, Galder, hasi zen bateria jotzen, eta ‘Sentimenak Jarraituz‘ diskoa grabatu genuen, aurreko produkzio berarekin. 1996ko maiatzean argitaratu genuen, eta lehengo aldiz bideo klip bat atera genuen albumari izena ematen dion kantuarekin. Bideo klipak sari bat baino gehiago irabazi zuen hainbat bideo lehiaketatan. Aurreko diskoa Espainia eta Frantziako hainbat hiritan aurkeztu ondoren, bateri jolez aldatu genuen berriro. Iban Zugarramurdik hartu zuen Galder Arrillagaren tokia. Bateri jole berriarekin grabatu genuen, 1997ko iraila eta urria artean, ‘Agur Jauna Gizon Txuriari‘ eta urte hartako azaroan Kubara joan ginen aurkeztera. Abendutik aurrera Euskal Herrian, eta 1998ko otsailean Espainian aurkeztu genuen lan hau. Gure jarraitzaileen eskaerei erantzunez, 1999. urteko ekainean 'Su Ta Gar 1987-89' lehengo bi maketen edizio berezia argitaratu genuen, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin. Bertan, garai hartako abestiez gain, PCrako egokituriko 'Jo Ta Ke' abestiaren bideoa dago. Maketen edizio bereziaren produkzioa amaitu eta gero, disko berria grabatzen hasi ginen, orain ere Berrizko Lorentzo Records estudioan. 1999ko uztaila eta iraila artean grabatu eta nahastu ondoren, azaroaren 8an kaleratu zen GOR disketxearen eskutik, gure azken ekoizpena: 'Homo_Sapiens?'. Urte honen amaiera eta 2000. urtearen hasiera artean 'Homo_Sapiens? Tour'00' aurkezpen bira egin genuen, izugarrizko muntai berezia erabiliz. Bira honek zailtasun tekniko eta produkzio kostu handiak zituela eta, Euskal Herrian zehar bakarrik egin ahal izan genuen. Horregatik, bira honetako azken kontzertua, Iholdin emana, bideoan grabatu genuen, aurrerago, gure zuzeneko bigarren bideoa izango dena, gure jarraitzaile guztiek ezagutu dezaten. Horrela, 2000. urtearen ekainean 'Homo_Sapiens? Tour'00' bideoa argitaratzen da GOR Diskak zigiluaren babesean. 2000.
irailaren azken egunetan Judas Priest taldearen 'The sentinel' abestiaren
bertsioa grabatu eta nahastu genuen Berrizko Lorentzo Records estudioan.
Abesti hau Judas Priest taldearen omenezko 'Metal Gods' izeneko diskoan
argitaratu genuen Zero diskaetxearen babesean, 2000. urtearen azaroan. Disko
honetan gure bertsioaz gain µLT, Berri Txarrak, Hamlet, Ktulu edo Baron Rojo
bezalako taldeen bertsioak aurkitzen dira. 2001ko
apirilaren 17an kaleratu genuen gure zuzeneko lehenengo diska, 'Su Ta Gar Jo
Ta Ke' izenburupean eta Gor Diskak disketxearen babesean. Garai guztietako 23
abestiez osaturiko lan bikoitz honek CD formatuan PCrako egokituriko bi
abestien bideo klipak ditu, 'Su Ta Gar 1987-89' maketen edizio berezian egin
genuen bezala. Lan honetan 2000.ko bukaeran emandako lau kontzertuen grabaketa
eta lan askoren emaitza biltzen dira. 'Su
Ta Gar Jo Ta Ke' diskaren zuzeneko aurkezpenak prestatzen ari ginela
baterijole aldaketa ematen da taldean berriro. Oraingoan ere Galder Arrillaga,
Borxaren anaiak, hartzen du bigarren aldiz azken urteetan Iban Zugarramurdik
betetzen zuen tokia. 2001.ko
abenduaren 3an aurkeztu zen Gasteizko Gaztetxearen aldeko 'Gaztetxeak martxan'
CDa, bertan, Euskal Herriko talde desberdinen abestien artean, gure 'Gaztea'
abesti berria aurkitzen da. Abesti hau urriaren 11 eta 12 bitartean Arrasateko
Shot estudioan grabatu genuen. Gaur arte 550 ekitaldi baino gehiago eman ditugu zuzenean, eta euren artean estilo desberdina duten talderekin jo dugu. Besteak beste, Platero y Tu, Gun, Saxon, La Polla, Mano Negra, Def Con Dos, Siniestro Total, Soníc Youlth, Ratos De Porao, Barricada, Tahures Zurdos, S.A., e.a. Euskaraz abesten duten taldeei dagokienez, esan daiteke ia guztiekin jo dugula. Batzuk aipatzekotan Oskorri, Hertzainak, Negu Gorriak, Lin Ton Taun, E.H. Sukarra, Delirium Tremens, Etsaiak, Tapia eta Leturia Band... |
| Diskografia/Discografía |
|
|
"Jainko
Hilen Uhartean" Jo Ta Ke ekoizpenak 2006 |
|
01.- Uniformeen Pasarelak 02.- Ametsa Ote? 03.- Itxaropen Hitza 04.- Etsairik Ausartena 05.- Hesian 06.- Norabide Bakarreko Maitasuna 07.- Estralurtarra 08.- Jainko Hilen Uhartean 09.- Lagun Bat Gehiago 10.- Gure Izaeraren Bila 11.- Bere Hitzen Faltan |
|
|
|
"Itsasoz
Beteriko Mugetan" Gor diskak 2003 |
| 01.- Bidegabekeriaren
Balantzan 02.- Azken Gurutzada 03.- Zuzen 04.- Itsasoz Beteriko Mugetan 05.- Arnas Ixilean 06.- Doinu Ta Ideiak Sortzen 07.- Beti Zu Gabe 08.- Tartalo Etsai 09.- Mamu Beltza 10.- Amets Baten Bezala 11.- Bizitzaren Borroka 12.- Zu Zara Egunkaria |
|
|
|
"Jo
Ta Ke" Gor diskak 2001 |
| 01.- Agur
Jauna 02.- Rotaflexa Garraxika 03.- Zabalera Begira 04.- Basajaunaren Eremuan 05.- Homo Sapiens 06.- Segi, Segi 07.- Beti Aurrera 08.- Eromena 09.- Tiocfaith Ár Lá 10.- Begira 11.- Arbasoen Mendekua 12.- Jaiotze Basatia 13.- Haika Mutil 14.- David Eta Goliath 15.- Etsi Gabe 16.- Hitz Margotuak 17.- Sentimenak Jarraituz 18.- Geroare Hazi Heziak 19.- No Somos Nada (LPR) 20.- Jo Ta Ke 21.- Itxaropena 22.- Mari 23.- Gau Iluna Amaitu Da + Azkar Zuregana + Itxaropena |
|
|
|
"Homo_Sapiens?" Gor diskak 1999 |
| 01.- Homo
Sapiens 02.- Segi, Segi 03.- Geroaren Hazi Heziak 04.- Zabalera Begira 05.- Beti Aurrera 06.- Abere Izate Ukatua 07.- Zai, Hago Zai 08.- Bada Itxaropena 09.- Ekiozu 10.- Erlijioa Eta Beste Gezur Batzu 11.- Arranoa Eta Quetzala 12.- Zure Albotik Urrun Banago |
|
|
|
"Su
Ta Gar 1987-89" Gaztelupeko Hotsak 1999 |
| 01.- Heriotzaren
Semea 02.- Nire Zainetan 03.- Infernuko Bidean (Instrumentala) 04.- Elektrik Ai! 05.- Basamortuetako Zalduna 06.- Gudari + Jo Ta Ke (Ordenagailurako bideoa) |
|
|
|
"Agur
Jauna Gizon Txuriari" Esan Ozenki 1997 |
| 01.- Rotaflexa
Garraxika 02.- Agur Jauna 03.- Norabiderik Gabe 04.- Tiocfaith Ár Lá 05.- Hitz Margotuak 06.- Gidoi Gabeko Filmea 07.- Amerika 08.- Gau Iluna Amaitu Da 09.- Pagolako Haranetik 10.- Lurraren Oihua 11.- Gazte Eder Baten Ametsak |
|
|
|
"Sentimenak
Jarraituz" Esan Ozenki 1996 |
| 01.- Putreak 02.- Legez Kanpo 03.- Beldurraren Jainkoak 04.- Bultza Aurrerantz 05.- Zuloaren Zuloan 06.- Sentimenak Jarraituz 07.- Gautxoria 08.- Aho Zabala Ergelak 09.- Eraikitzeko Suntsitzen 10.- Maskaren Aurrean 11.- Goiza Heldu Baino Lehen 12.- Gure Bizitza 13.- Mututu Nahi Naute 14.- Errepide Hontan Galdurik |
|
|
|
"Munstro
Hilak" Esan Ozenki 1993 |
| 01.- Denak
Itsuak Ote? 02.- Gizateriaren Heriotza 03.- Lanik Zailena 04.- Denborak 05.- Ia Ba Espabila 06.- Munstro Hilak 07.- Basajaunaren Eremuan 08.- Eskutitza 09.- Prest Al Zaude? |
|
|
|
"Hortzak
Estuturik" Esan Ozenki 1992 |
| 01.- Ekaitza
Eta Barealdia 02.- Azkar Zuregana 03.- Nazka 04.- Arbasoen Mendekua 05.- Amaren Negarra 06.- Eguen Bat 07.- Sua Pizturik Dirau 08.- Laga Dana 09.- Fagozitosia 10.- Itxaropena 11.- Txapela Buruan Eta Ibili Munduan 12.- Noiz Arte |
|
|
|
"Jaiotze
Basatia" Zarata/IZ disketxea 1991 |
| 01.- Begira 02.- Sistematik Ihes 03.- Mari 04.- David Eta Goliath 05.- Jaiotze Basatia 06.- Zure Atzetik 07.- Oinazearen Indarra 08.- Zure Aurrean Makurtzen Naiz 09.- Etsi Gabe 10.- Jo Ta Ke 11.- Diruaren Esklabu 12.- Haika Mutil |
| Taldekideak/Componentes |
|
Aitor Gorosabel Garai (gitarra eta ahotsa) Xabi Bastida (gitarra) Asier Osoro (baxua) Galder Arrillaga (bateria) |
| Harremanak/Contacto |
| Web orria:
www.sutagar.com Posta Elektronikoa: sutagar@sutagar.com Kontratazioa: 619 116 974 |