| Talde berrien gaua |
|
2004ko
uztailaren 17a, Santurtziko Munich 72 taberna (Bizkaia) |
|
Santurtzi
osoa herriko jaietaz gozatzen ari zen bitartean, ehun bat lagun Munich 72
lurpeko tabernan bildu ginen, tokiko lau taldeen emanaldiak ikusteko.
Bir Litter taldeak kontzertua hasia zuenean iritsi nintzen,
baina hala ere ia kontzertu osoa ikusteko aukera izan nuen. Nahiz eta
abeslariaren ahotsa bere momentu hoberenean ez egon eta parte
batzuetaraino ezin heldu, berak esan zuen bezala (afonia zela eta), talde
osoa oso alai aritu zen. Talde bizkaitar honek,
kaleko ohiko Rock N’ Rolla jotzen dutela esan daiteke, Platero y
Tu eta Extremoduro bezalakoen antzera. Eskaini zizkiguten abesti guztiak
aipaturiko ildokoak izan ziren, ohizko melodia eta benetako gitarra solo
edo bakarkako eder horiekin. Bikain bat BIR LITTER taldearentzako, bertan
egon ginenoi eskainitako ondo egon baitzen. Laster maketaren bat graba
dezatela, etxean gustura entzungo nuke eta.
Gehiegi itxaron gabe, Dark Fantasy taldekoen ordua iritsi
zen. Adierazgarria izan zen publikoak taldeekiko zuen hurbiltasuna,
bertara hurbildu ginenok doinuak zutik eta gertutik dastatzeko aukera izan
genuelako - horrela jarraitu genuen gauaren amaiera arte -. Kalitatezko
metal progresibo pertsonalarekin, Emergenzako euskal finalean eskainitako
emanaldian baino askoz hobeto egon ziren oraingoan. Euren sormen lan
propioko abesti on batzuk jotzeaz gain, Metallica taldearen “Creeping
Death/Fade To Black” medley-a eskaini ziguten. Jagoba gitarra-joleak ez
zuela trebetasunik falta erakutsi zigun, Maromo bateria-joleaz lagunduta,
instrumentua modu bortitz batean joaz. Ezin ahaztu baxu-jole eta abeslaria,
baita ere maila bikaina erakutsi baitzuten. Honela, jendearekin ondo
konektatu edota funtzionatu zutela esan daiteke, tañde bezala kontzertu
txukuna eskainiaz.
Beren tokietan jarri bezain laster, Razze taldearen txanda
iritsi zen (ikus goiko argazkia). Derrigorrezko “Out Of Betrayal” eta
moldatua izan den “Is Purple My Vein?” abestiekin ekin zioten gaueko
hirugarren ikuskizunari. Hasieratik haiengan ohikoa dena susmatzen zen:
mugimenduz beteriko Hard Rock musika, parrandazalea zein harro kutsukoa.
Gerora, beraien kantarik zaharrena eta klasiko bilakatu dena entzun ahal
izan genuen: “House Of Madness” (eta bere lelo itsaskorra). Ondoren,
taldearen baladaren ordua iritsi zen “Lonelife Spirit” izenekoa, eta
David eta Joseba (gitarrak) eta Jauke (baxua) jokalekuan dagoen maila
batean eseri ziren. GUNS N’ ROSES mitoaren “It’s So Easy” bertsioa
aurkeztu eta gero, abestia jotzen hasi bezain pronto gelditu behar izan
zuten bateriak zeuzkan arazo batzuengatik. Dirudienez, zorua bustita
zegoen eta instrumentua etengabe mugitzen ari zen, baina pisua aurrean
ipini ondotik arazoa konponduta! Beraz, bertsioa berriro hasi zuten eta ez
zitzaien txarto atera (FIREHOUSE-rena jo ez bazuten ere, nik desiatzen
nuena). Ondoren, Santurtzin lehen aldiz jotzen zuten abesti bat aurkeztu
zuten: “Symphony Of Smiles”. Abesti honen ostean, besteen ildotik
jarraitzen zuena, oso alaia, “Lost In Destiny”-rekin itxi zuten.
Bateriarekin arazo “teknikoak” eduki zituzten arren, ongi bukatu ahal
izan zuten, emanaldi zuzen eta txukun bat eskaini zutelarik. Bigarren
gitarra-jole bat gehitu izanak, soinua gogortu eta sendotu duela esango
nuke. Kide bakoitza oso ondo aritu zen bere lanean: baxu eta gitarra-joleak
elkar ulertu ziren, musikarekin batera mugitzen gelditu barik erritmo eta
solo rockeroak egiten zuten bitartean; Gaizka bateria-jolea arazoiei aurre
eginaz, eta Gexan abeslaria, nahiz eta Emergenzaren finalean bezain ondo
ez aritu, harrituta utzi gintuen beste behin ere.
Laburbilduz, Bilboko talde gazteen maila oso oparoa dela argi
geratu zen, hiru taldeak bikain aritu baitziren (laugarrena, Bullet
Noise, ezin izan nuen ikusi kontu pertsonalengatik, gustura egingo
nuen arren). Gainera, azpimarratzea aipaturiko hiru taldeek euren benetako
gaitasuna oholtzara eraman zutela (Emergenzan baino denbora gehiago izan
baitzuten jotzeko). Ziur nago horrela jarraitu ezkero, etorkizunean
zeresana emango dutela. |
|
Mikel Domínguez |
« atzera