Biografia

1997. urtean sortuak, lehenengo izena DENETHOR zelarik. Taldeko partaideak Josu -bajua- Alex -bateria- eta Asier - gitarra-.

1998. urtean Fernando -gitarra- taldean sartu zen. 6 hilabete beranduago taldeak beste aldaketa bat pairatu zuen, Alex-ek aldegin behar izan zuen denbora falta zela eta. Patxik (SUFFERING DOWN, ELFFOR) bateria hartu zuen hilabete batzuetan zehar, Endika -gitarra- taldean sartu arte. Asierrek gitarra utzi eta bateria hartu zuen orduan. Hau izango zen ODD HEATHENISH taldearen lehen formazio orijnala.

2000. urtean Fernandok taldea utzi behar izan zuen lan kontuak zirela medio, baina hala ere taldeak hirukote bezala jarraitu zuen denbora luzean zehar, urte eta erdi hain zuzen ere.

2002.enean Aritz -gitarra- eta Gotzon -ahotsa-  taldera batu ziren. 8 abesti konposatu eta landu ondoren taldeak bere lehenbiziko kontzertua emateko aukera izan zuen Irailaren 22an, UNDER EXTREME FEST jaialdian, honako talde hauekin; CONTINUO RENACER, IMPURE, SUFFERING DOWN, LUX DIVINA eta CEREBRAL EFFUSION.

2003an Aritzek taldea uzten du eta Karmelok bere lekua hartuko du. Taldea, arrazoi ezberdinak direla eta, bost hilabeteetan geldirik egon ondoren, lanean hasten da berriz ere eta urtean zehar beste kontzertu bi emango ditu.  

Gaur egun ODD HEATHENISH burubelarri ari da bere lehen CD-a izango denaren grabazio lanetan, datorren urtean kaleratzeko asmoarekin, Death/Thrash kutsuko 8 abesti izango ditu ziurrenik, KONTER taldeko Iker Llonak teknikari lanak burutuko dituelarik. Diska SUFFERING STUDIOetan grabatua izango da. 


Diskografia/Discografía

"Damned Demo Madarikatua"
Maketa 2006
01.- Intro + Hate Till Death
02.- Jainkoen Jolasa
03.- Telekomunikatzen
04.- Izan Kultura
05.- Manipulaketa
06.- Gartzela
07.- Free Your Mind... (Motherfuckers!!!)
08.- Odd Heathenish





Taldekideak/Componentes

Gotzon (ahotsa)
Karmelo (gitarra)
Endika (gitarra)
Josu (baxua)
Asier (bateria)

Harremanak/Contacto

Web gunea: www.oddheathenish.tk
Posta Elektronikoa:
heathenish@euskalnet.net

« itzuli/volver