|
|
|
| Biografia |
|
NEÜ rock-metal melodikoa jorratzen duen boskote zarauztarra da: Ander Ubera (ahotsa), Kike Afonso (gitarra), Aritz Mutiozabal ‘Mutio’ (gitarra), Ibai Blanco (baxua) eta Iñigo Sorazu (bateria). Taldea 2001ean osatu zen, baina hasierako garai hartan laukote gisa aritzen ziren hara eta hona; hau da, Ibai, Mutio, Ubera eta Jon Azkue (taldeko estreinako bateria-jolea). Hainbat kontzertu eta maketa bat autoekoitzi ostean, Ondarroako II. Kontzertu Lehiaketarako aukeratuak izan ziren, jendearen harrera eurenganatuz. 2003an Jon Azkuek unibertsitateko ikasketak zirela eta, Erasmus programaren bitartez Alemaniara joango da eta ondorioz, bateria-jole berri bat bilatzearekin batera, taldearen norabidea egonkortzeko erabakia hartzen du NEÜk, gisa horretan, bigarren gitar-jole bat taldean barneratuz. Iñigok eta NEÜk kolaboratu zuten elkarrekin aurreko proiektu batzutan; Kike, ostera, Brigada Slam trash-metal taldeko kide ohia da. Gauzak horrela, 2003ko irailan boskote gisa lanean hasiko ziren entsegu-lokalean eta, jada, azaroaren hondarrean, lehendabiziko kontzertua eman zuten Andoaingo gaztetxean. Guztira 30 bat kontzertu eskaini dituzte hiru urtetan; 2003ko azarotik gaur egunera arte, hamar bat emanaldi egin dituzte. Euren zuzenekoak benetan aipagarriak dira, batik bat, taldeak eskaintzen duen bateratasun musikalagatik eta taula gainean erakusten duen konfiantza nahiz dinamismoarengatik. Besteak beste, Kilometroen aldeko aurtengo Galerna Rock jaialdian eta Egunkariaren aldeko kontzertu solidarioan parte hartu dute. Hilezkor izeneko CD berri hau, Garate Studios-etan grabatua izan da Haritz Harreguy-ren gidaritzapean 2004ko Martxoa eta Apirila bitartean. Guztira 20 minutetan zehar 5 kantu entzun ahal ditugu. Diskan barneratu dituzten kantuan hauexek dira: , Orratzen Menpean, Non da Haien Haurtzaroa, Entzun..., Ispiluan Begira eta Berdin Zaigu. Hemendik aurrera diska berria aurkezteari ekingo diote zarauztarrak. Neü (maketa, 2001) ZarautzKorrock (disko bilduma, 2002) Operación hazlo tu mismo (disko bilduma, 2002) |
| Diskografia/Discografía |
|
|
"Maite
Gorroto Zatitua" Baga-Biga Musika Ideiak 2007 |
|
01.- Arrautz Egosia 02.- Ez Naiz Inor Zu Gabe 03.- Gose Kaiola 04.- Ane 05.- Kamikaze 06.- Irentsiak Izango Gara 07.- Nola Esan 08.- Hilezkor II 09.- Jeloskor 10.- Ez Etsi Inoiz 11.- Telebistako Izarra |
|
|
|
"Hilezkor" Gorrockto 2004 (MCD) |
|
01.- Orratzen Menpean 02.- Non Da Haien Haurtzaroa? 03.- Entzun... 04.- Ispiluan Begira 05.- Berdin Zaigu |
| Taldekideak/Componentes |
| Ander
Ubera (ahotsa) Kike Afonso (gitarra) Aritz Mutiozabal ‘Mutio’ (gitarra) Ibai Blanco (baxua) Iñigo Sorazu (bateria) |
| Harremanak/Contacto |
| Web orria:
www.neutaldea.com Posta elektronikoa: gorrockto@euskalnet.net Tlf: 629 711 572 (Inhar) |