|
|
|
| Biografia |
|
Taldea
1999 urtearen hasieran sortu zen, hasiera baten denbora pasatzeko
asmoarekin. Eneko, Mikel eta Etxe batzen ginen eta ahal genuen moduan
abesti batzuk jotzen genituen. Denborarekin gure abesti propioak egiten
hasi ginen eta musika taldearen ideia barneratzen hasi ginen. Hortik
urte batera lehenengo kontzertua eskaintzeko aukera eman zigun Berrizko
gaztetxeak Legaño auzoko jaietan, eta beste taldekide baten beharrean
aurkitzen ginan. Unai gurekin batera ari zen gitarrako klaseetan eta
gurekin jotzeko proposamena egin genion. Berak baiezkoa eman zigun eta
hiru edo lau aldiz ensaiatu ostean lehenengo kontzertua eman genuen.
Laukote bihurtu ginen eta kontzertuak ematen hasi. Nahiz
eta hasierako kantek ez izan Heavy Metalarekin zerikusirik, pixkanaka
kantuak hobeak izaten hasi ziren, eta gero eta gehiago gustatzen zitzaigun
egiten genuena. Kanta bat atera eta hori bihurtzen zen ia onena. Eta
horrela gu ia konturatu gabe, heavy metalera urbiltzen joan ginen eta
barne barnerarte sartu. Gaur egun estilo hau da guk jo nahi duguna eta
ildo beretik jarraitzeko asmoarekin gaude. Erreferentzitzat hartuta JUDAS
PRIEST, PRIMAL FEAR, MANOWAR eta SUTAGAR bezalako taldeak ditugu gustokoen,
besteak beste. Gustoko dogun estiloa da eta gustora gagoz egiten dogun
lanarekin. Kontzertuei dagokienez dena ematera irtetzen gara eszenatoki
gainera ikusleek guk bezala gozatu dezaten gure musikaz, eta gainera
zenbat eta kontzertu gehiago eman orduan eta gustorago sentitzen gara gure
buruekin eta egiten dugunarekin. Gure
lehenengo maketa argitaratu genuen 2003. urteko urrian eta 350 aletik gora
saldu ditugu. Oso harrera ona izan du gure jarraitzaileengan eta baita
maketa aurretik ezagutzen ez gintuen jendearengan. Maketa
sei kantuz osatuta dago, eta aipatu beharra dago luxuzko bi laguntza izan
ditugula. Alde batetik, euskal heavyak duen abeslari onena, Ibai Marin
Hira taldeko abeslaria, “Nabari” izena duen kantuan koroak eginez, eta
bestetik Seiurte taldeko gitarjole bikaina den Iñaki Elortza “Zu ere”
kantuan punteo bikaina sartuz. 30 kontzertutik gora jo ditugu jadanik eta beste horrenbeste jotzeko desiatzen gaude. Espero dugu hemendik aurrera egindako bideari jarraipen ona ematea eta azken urteetan ikasitakoa praktikan ezarri eta aurrerantzean gure lekua izatea Euskal Herriko eszena metalikoan. |
| Diskografia/Discografía |
|
"Metal
Hotsa" Maketa 2003 |
| 01.- Nabari 02.- Egia Da 03.- Infernuko Basoan 04.- Berandu 05.- Mendekua 06.- Zu Ere |
| Taldekideak/Componentes |
| Eneko (bateria
eta koroak) Mikel (gitarra eta koroak) Unai (gitarra eta koroak) Etxe (baxua eta ahots nagusia) |
| Harremanak/Contacto |
| Web orria: www.nabari.tk Posta elektronikoa: etxenabari@hotmail.com Tlf: 94 682 42 12 / 696 227 993 (Etxe) |