Biografia

Mortinatum taldea, Orko ta Urgarunek sortu zuten 2001-2002ko neguan, gizakiekiko zuten gorroto ta mesprezu sentimenduengatik. 2002ko uda bitarte, momentuan taldea osatzen zuten Orko eta Urgarunek, taldearen norabide musikala, eta abestietan isladatuko zuten filosofia finkatu zuten.

2002. urteko udan, Luzifugo Rofocale (aldi berean, Dark Faith taldeko bateria) eta apur bat beranduago Morgoth (baxua), batu ziren Mortinatum taldera. Bi taldekide hauen sarrerarekin, taldea osaturik geratu zen, eta honela, egun lau taldekidez osaturiko taldea dugu Mortinatum.

Diskografiari dagokionez, uda bereko uztailan, "Hau da Guda" deituriko abesti bat grabatzeko aukera izan zuten. Honako abesti hau, kristau moralari eginiko kritika bat da. Gainera, abesti bortitz eta bikain honekin, metal beltza jorratzen duten talde sendo bat direla adierazi nahi dute. Horretarako, laister hiru abestiz osaturiko demo bat kaleratuko dute.

Euskal Herrian metal beltzik ez zegoela uste zutenek, Mortinatum taldearekin izango dute parada estilo honekin gozatzeko.


Diskografia/Discografía

"Iberian Black Metal War"
Oniric Recs. 2004 (Split CDr)
Mortinatum
01.- Nire Oinazea
02.- 1936
03.- Jargoi Iluna
04.- Gizaki Madarikatuak (Outro)

Forestdome

05.- Into the dark fog
06.- Kingdom of the thousand storms
07.- Creador de sombras
08.- With the eyes of battle
09.- Ephel Duath
10.- Ascension from the abyss

Ghazghkull

11.- Winnes of nocturnal silence
12.- The realms of chaos
13.- God slaves





"Demo 2003"
Demo 2003
01.- Nire Oinazea
02.- 1936
03.- Jargoi Iluna
04.- Gizaki Madarikatuak (Outro)
05.- Hau da Guda (bonus)

* Oharra: honako demo hau ere, demo tape gisa kaleratu zen War Productions disketxearen eskutik 2004. urtean.






Taldekideak/Componentes

Urgarun (gitarra eta ahotsa)
Orko (gitarra)
Morgoth (baxua)

Harremanak/Contacto

Web gunea: www.mortinatum.cjb.net
Posta Elektronikoa: mortinatum@hotmail.com

« itzuli/volver