Biografia

Mendeku Itxua, talde bezala 2003ko irailean elkartu ginen. Lau partaideok usurbildarrak eta ezagunak izanik ez zitzaigun zaila egin elkar ulertu eta elkarrekin lehen akorde eta erritmoak egiten hastea. Behin 4 bat abesti sortuak genituela, bertsio batzuen laguntzaz 2004ko ekainan hasi ginen kontzertuak ematen eta ordutik hainbat kontzertu ematen eta abesti berri batzuk egiten aritu gara. Musika estilo finkorik hartu gabe hasi ginen, bakoitzak momentuan sentitzen zuenaren arabera abestiak sortuz eta… horrela gabiltza, pixkanaka estilo propio bat jorratzen, beti ere “heavy” kutsua izaten dugun arren.

Hasera batean gure kontutik abesti batzu grabatzen ibili ginen, ordenagailu bidez, eta bertatik ateratako abestiren bat edo beste bilduma batzutan sartu izan digute; hala nola: Altzairu Goria, Musika askea Mundurat!, MusikHerria 1.bilduma, eta abar.

2005. urtean GARATE estudios-en sartu ginen gure lehen luzea grabatzeko intentzioz, eta bertatik lehen masterizatutako hiru abestiak "Euskadi Gaztea"ko maketa lehiaketara bidali genituen, bertan finalean egon ginen "lehortu gabeko malkoak" abestiarekin, azkenean entzuleek gehien bozkatu zuten 5garren taldea izan ginelarik.

2006an "GURE OIHUA" gure lehen diskoa kaleratu genuen "Ortots" zigilu independientearen babesean.

2006ko Udazkenean "Asier" gure baxujole izan denak uzten gaitu, denbora falta dela eta. Hilabete batzu galdu xamar ibili ostean, Iñigorekin elkartu (Usurbilgoa hau ere) eta berriz entseiatzen hasten gara, eta 2006a amaitzerako Mendeku itXua berriz zuengana dator.


Diskografia/Discografía

"Gure Oihua"
Ortots burdin hotsak 2006
01.- Bide Galduan
02.- Mendeku Itxua
03.- Lehortu Gabeko Malkoak
04.- Zeresana
05.- Ipuin Faltsuak
06.- Milaka
07.- Gure Oihua
08.- Pozoia
09.- Etxean Arrotz





Taldekideak/Componentes

Ixak (ahots nagusia eta gitarra)
Ander (gitarra eta koroak)
Martin (bateria)
Iñigo (baxua)

Harremanak/Contacto

Web orria: www.mendekuitxua.info
Posta elektronikoa: mendekuitxua@euskalerria.org

« itzuli/volver