maketa balorazioak |

IRAINA "Izakitxo Berdeen Lurreraketa"

"Denbora asko pasa da lehen aldiz talde honen berri izan nuenetik, gaur egun, Euskal Herriko eszena metalikoa zertxobait jarraitzen duen ororentzat, Iraina taldea ezagun egingo zaiola pentsatzen dut. Zuzenean hainbat eta hainbat aldiz aritu dira eta naiz eta gaztez osatutako taldea izan, egiten dutena ondo egiten dutela erakutsi dute."
(4,3/5)

05/05/02

ELFFOR "From The Throne Of Hate"

"Euskal eszenako meatzaririk handienetakoa dugu Eöl. Horren erakuslerik argiena iragan urteko hiru diskorik esanguratsuenetakoetan parte hartu izana da, Numen, Suffering Down eta Elffor-en lanetan hain zuzen. Azkeneko hau bere bakarkako proiektua da, eta bere hirugarren lana den “From the Throne of Hate” honekin bere alderik ilun eta ezkutuena azaltzen digu bilbotarrak."  (4,25/5)

05/04/08

RAZZE "Start Of Changes"

"Deep Purple, Whitesnake edota Guns N’ Roses bezalako taldeetatik zuzenean edan ondoren, hard rockaren esentzia jatorrenak bizirik dirau Razze taldearen doinuetan. Estetika koloretsua, larrua, elastikoak, glam joera apurtzailea...  Razze ezohiko taldea da, boskote berezia inondik ere. " (3,25/5)

05/03/06

ILUNGARA "Following The Flame"

"Badirudi Lapurdiko laukote honek beren musika disko formatuan erakusteko momentua iritsi dela, (formazio aldaketak direla eta arazoak izan zituzten) eta beraiek konposatutako bost abestiko maketa honekin merezitako lekua erreklamatzera datozela dirudi."
(4,25/5)

05/02/27

DENIAL "Denial"

"Oraingo honetan esku artean dudan maketa dudarik gabe Euskal Herriko metal extremoak azken urteetan eman duen talde berezienetako batena da, Denial. Arrasateko gazte hauek, Death Metal Melodikoa egiten dute baina azken tendentzia modernoei emandako ukabilkada deusezle bezala; estiloaren oinarrietara joaz." (4,75/5)

05/01/23

HOPELESSNESS "Paradise Of Sin"

"Zumarragatik datorkigun boskote honek bere lehenengo grabaketa dakarkigu, 2003 eta 2004. urteen artean grabaturikoa. 25 minutu eskaseko lan honetan, 5 kantutan banaturikoa, ez dute ekarpen musikal berririk egin, Death Metal melodikoa aski ezaguna baitugu dagoeneko, baina aukeraturiko bidea ongi jorratu dutela esan beharra dago." (4/5)

ANGER "Zuhaitz Lehorra Ereiten"

"Nahiz eta oraindik ere Anger taldea osatzen duten Arrasatear hauek gazteak izan, musika munduan hainbat pauso emanak dira. Karrikaratzear dagoen lan berria estudioko 3. lana izango da beraientzat eta 21 urte inguruko mutilak direla kontutan hartuta, datu oso esanguratsua dela esango nuke." (3,25/5)

MORTINATUM "Demo 2003"

"Web gune honen bitartez izan genuen askok Mortinatumen berri. Amurrioko laukote honek, euskaraz abesturiko gupidarik gabeko bost kantu ilun eskaintzen dizkigu. Horixe baita hain zuzen ere demo honetan azaltzen zaiguna: hasieratik amaierara bete-beteko black metala, aitzakiarik gabekoa." (3,5/5)

ALERTA "Soma TV"

"Aukera ona iruditu zitzaidan Durangaldeko sei gazte hauen lehen maketari begiratu bat ematea aurki kaleratuko duten lan berriaren zain gauden bitartean, hala ere, eta esan digutenez, kaleratuko den lan berrian soinu potenteagoak jorratuko dira, hasieran egiten zutenetik musikalki geroz eta gehiago urrunduz." (3/5)

BILLY GOAT "Billy Goat"

"Billy Goat deitzen dira eta ingelesez abestutako heavy metala jotzen dute. Baina, eta agian ohikoagoa bihurtzen ari bada ere, Nafarroako talde honek ez du power metala edota true metala deritzonaren ildotik joko. Heavy metalaren doinu klasikoenak lantzen dituzte; 70-80. hamarkadetako betiereko heavy-rocka, alegia." (4,25/5) 

ASKE "Izatearen Nahia"

"Argi dago  askotan talde gazteen maketei arreta askorik egiten ez zaiela entzule potentzial askoren aldetik eta, kasu honetan bezala, kaleratzen diren maketa askoren kalitatea txalotzekoa izan ohi da. 1999. urtean sortu zen Basauritar talde honen musika ezin da estilo finko batean sartu, hau, nahiko pertsonala izanik." (2,5/5)

KALTE "Tortura"

"Bizkaikoak dira, boskote usansolotarra, hain zuzen. Lehen maketa hau  2001 eta 2002. urteen bitartean grabatu eta nahastu zuten Funky Factory  estudioetan Kike Moraren eskutik. Lan elebidun baten aurrean aurkitzen garela esan beharra dago, maketako 10 kantuetatik, 6 gazteleraz eta beste 4 euskaraz abestuta baitaude." (3,75/5)

KONDAIRA "Kondaira"

"Musika talde gehienek izaten dute, entzuleen artean ezagutarazteko ahaleginetan, baliabide urriz baina pazientzia eta sakrifizio handiaren emaitza bihurtzen den maketa edo aurrerapen konpakturen bat. Horixe bera da hain zuzen Kondairak 2002.urtean aurkezturikoa. Lanaren luzera 40 minutu ingurukoa den arren, 9 kantatan banatzen direnak, ..." (4,25/5)

ZULDAR "Zabalandi"

"Jada zortzi urte pasa dira Zuldar izeneko Sopelako taldeak, lehen pausuak ematen hasi zenetik eta lan honetan argi geratzen da denbora ez dela alperrik pasa mutil hauentzat. Diskak entzuleengan izan duen harrera, paregabea izanik. Bertan musikalki aurkitu dezakeguna death metal melodikoa dela esan dezakegu ..." (4/5)

CONFLICT NOISE "Conflict Noise"

"Oinarri metaliko sendo batetik abiatuta, nahasketa pisutsua aurkituko dugu lan honetan. Thrash-death metal doinuak erreferente gisa hartuta, hardcore ukitu batzuei ere bide ematen dieten abestiak sinatuko ditu taldeak. Aipatzekoa Sendoa abeslariaren ahots sakon eta boteretsuak kantuetan betetzen duen papera" (3,75/5)

BIOK "Biok"

"Galdakaoko Biok metaleroek  2000. urtean argitaratu zuten beraien lehen maketa eta harrezkero  taldearen ibilbidea zuzeneko makina bat emanaldik eta jatorri ezberdineko beste zenbait sarik ezaugarritu dute. Besteak beste, Valentziako SONA lehiaketan estatu mailako 400 taldeetatik lehen 25en artean geratu ziren, pasadan urtean Euskadi Gazteako maketa lehiaketan entzuleen saria irabazi zuten" (3,75/5)

HIVERLAND "Wings In Flames"

"Teklatuak, koruak, eta bonbo bikoitzaren laguntzarekin arteztutako heavy metal melodiko eta indartsua, edo bestela esanda, gai epikoak momentu oro presente izango dituen power metal doinu sorta izango da maketa honetan aurkituko duguna. Besteak beste, izaki mitologiko, mundu magiko, (edo taldearen izenari ohore eginez)  lurralde izoztuei erreferentzia egiten dieten letrak landuko ditu taldeak." (3/5)

EXUM "Exum"

"Nire eskuetaraino heldu da Exum izeneko boskotearen lehen demoa. Zornotza-ko (Bizkaia) talde gazte hau 2000.urtean sortu zen, eta 2003.urtean zehar, aurrerapauso txiki bezain garrantzitsua eman du taldeak; Kepa Junkeraren baxujolea den Kike Morarekin harremanetan jarri ondoren, azken honek Bilbon duen Funky Factory izeneko grabazio estudioan 3 abestiz osatutako bere lehen demoa ekoiztea erdietsi baitu Exumek." (3,5/5)

LAGASH "El Sueńo Y La Traición"

"Estiloa aldatu arren, freskoak dira, originalak. Abeslariak ez du zikiratutako koro abeslari ohikoaren antzik, gizonen gisa abesten du, maila ona emanez. Agian, Victor Garciaren (ex-Avalanch, Warcry) kopia soila dela esango duenik egongo da, baina "zerbait" berezia duela susma daiteke. Musikalki, heavy metala lantzen dute. Azkarra, indartsua eta landua, bortitza izan gabe." (4/5)

EKO 4 "Eko Cuatro"

"Nafarroako Doneztebe eta Elizondo herrietako 5 gaztez osatutako talde hau 2000. urtean eman zen ezagutzera Eko 4 izenaz, hala ere, aurretik, eta Tomahawk bezala ezagutzen zirelarik, musikaren mundu honetan zenbait pausu emanak ziren. Eko 4 taldean lantzen den estiloa metal berri eta thrashcore arteko nahasketa bezala definituko nuke, hau da, metal berriko estribillo entzun errazak, ahots garbi eta zakarren arteko jokoa, ..." (3,5/5)

NABARI "Metal Hotsa"

"Berriz (Bizkaia) aldetik datorkigu Nabari izeneko talde gazte honen lehen maketa. “Metal Hotsa” izenburupean, heavy metalaren barruan kokatu ditzakegun 6 kantu hauek 2003.urtean zehar Berrizko “Estoldetan” estudioetan grabatu eta nahastutakoaren emaitza dira. Oro har, 80.hamarkadan sortutako heavy metal melodikoa, edota metal europarra ere deiturikoaren parametroen barruan mugitzen dira mutil hauen doinuak; ..." (3,75/5)