|
ROCK/METAL |
|||||||
|
|||||||
|
Emaitzari “Frequently Asked Questions” izena jarri diote; izenburu aproposa. Lau urte behar izan dituzte serio jarri eta lehen testigantza aurkezteko. Sei dira emaitzan gustura entzungo ditugun abestiak. Gordinak orokorrean, nahiz eta elementu ezberdinak tartekatu. Gehienetan metal berriaren baitan kokaturiko Dj-aren lan edo sampleak, “Equilibrio” kantuan nabarmen. Nolanahi ere, badira lagungarriak diren djembe eta haizezko instrumentuak. “Loneliness” lasai eta zoragarrian aurkituko ditugu bi gehigarri interesgarri hauek. Honekin batera, baliteke abesti honetan nabaritzea taldearen eragileetako bat: Incubus. Seikotea oldarkorragoa da, ordea. Abestiak eleanitzak izateak ere badu bere berezitasuna. Euskara, gaztelera eta ingelesa nahasi dituzte. Honekin ere asmatu dute. Baina kontuz, Instep taldeak ez du orijinaltasunaren giltza. Soilik jakin dute Euskal Herrian horrenbeste landu ez den metal berriarekin urrats fresko bat ematen.
Bere garaian
Evirus69, Spezial Guest edo RaizDx taldeek eman zuten bezala. Orain,
lehen diskoa gertu dute Donostiako Piraten musika lehiaketa irabazi
ondoren. Gainontzeko erantzunak ordurako utziko ditugu nahiz eta jakin
badakigun Oiartzungo taldeak norabide rock zaleago bat hartu duela. |
|||||||
|
Alde:
Proposamen ireki bezain interesgarria aurki daiteke abestietan. Kontra: Soinu kalitate ez guztiz onarekin batera eragin gehiegi batera nahastu nahi izana. |
|||||||
|
Inaxio Esnaola (3,5/5) |