|
HARD ROCK 70'S |
|||||||
|
|||||||
|
Kontuak kontu, Donostian finkatutako seikote gipuzkoarrak urte bikaina darama. Atarrabiako Pop Rock lehiaketa irabazi, Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketaren finalera iritsi eta duela gutxi maketa interesgarri bat atera dute. Badirudi zorte txarra atzean utzi eta “A Big Band” gisa aurrera egiteko gogotsu daudela. Hain zuzen ere, halaxe izendatu dute Supertrooper taldekoek beraien lehenengo lana. Bertan ingelesez abesturiko bost kantu rockzale topatuko ditugu, beraien hitzetan Kiss (zuzeneko itxurengatik bai bederen) eta Mc5 taldeen espiritua gordetzen dutenak. Dena dela, Gigi eta Sararen ahotsek soularen esentzia gaineratzen diote emaitza bihurri eta bikaina erdietsiz.
“Soul
Time” eta “Anyway” lirateke bi eredu on. Baina baita
“Black Diamond” nostalgikoa ere. Hala ere, maketako bost abestiek
merezi dute eta ongi islatu taldearen izaera. Soinu aldetik ere
kexatzeko gutxi dute nahiz eta gitarren soinu heavya dela eta zenbait
iritzi jaso. Egia esan, zuzenekoetan gitarrek rockaren izerdia nahiago
dute eta halaxe erakusten dute. Finean, honako maketa bai feelingaren
diamante puska eta pausu rock zale bezain interesgarria! |
|||||||
|
Alde:
Gigi eta Sararen ahotsek taldeari ematen dioten berezitasuna eta
taldeak eragiten duen deja-vu freskoa. Kontra: Maketa atera beharrean diskoa atera behar zutela! Motzegia suertatzen da maketa. |
|||||||
|
Inaxio Esnaola (4/5) |