Biografia

Legen Beltza taldea 1998 aldera sortu zen. Gaur egun taldea ondokoek osatzen dute:
Edorta (puzkerrak ta beste zarata perkusibo batzuk) Ekaitz (gitarra sokak txikiu ta koruetan gallo batzuk) Xanti (bajuekin tapping batzuk ta eztarriye bertan laga gauero) Azkue (gitarra Azkoitiar bendejue).
Hasera haietan, berehala erabaki zuten maketa bat grabatzea, “Ziztu Bizian” izenekoa. Ordungo taldekideak hauek ziren:

Ekaitz (Kitarra)
Joseba (Kitarra)
Xanti (Baxua eta Ahotsa)
Antonio (Bateria)
Edorta (Bateria abesti batean)

Maketa grabatu ostean Antoniok taldea utzi eta Edortak hartu zuen bere lekua. Hainbat kontzertu eman eta gero, urtebetera edo, beste Demo bat grabatzea erabaki zuten. Demo hau Urrestillan garbatua izan zen. Demo honekin, hainbat kritikaren ostean, Baionako Gure Irratiak antolatutako Gazte Leiho lehiaketan bigarren saria lortu ostean, IZ Rock disketxearekin diska bat grabatzeko aukera suertatu zitzaien. Beren estreineko “Istorio Triste Bat” izeneko diskaren grabaketa aurretik Josebak taldea uztea erabaki zuen, eta ondoko hirurek grabatu zuten diska:

Ekaitz (Kitarrak)
Xanti (Ahotsa eta Baxua)
Edorta (Bateria)

Diska hau 2001 eko udan kaleratua izan zen. Arrakasta itzela ez izan arren, izena pixkat zabaltzea lortu zuten Euskadi Gaztea eta hainbat herri irratitan entzunez, eta hainbat aldizkaritan ere kritikak agertuz, Hell Awaits, Kerrang, Heavy Rock-en besteak beste.
Hirukote bezala hainbat kontzertu eman eta gero, IZ Rock taldea bultzatzen jarraitzeko arazoetan zebilela ikusiz, beste demo bat grabatzea erabaki zuten, Euskal Herriko beste disketxeetara bidaltzeko. Panorama beltza ikusita, kanpora begira hastea erabaki zuten, eta hala, Insanity izeneko demoa munduan zehar bidali eta gero, Crash Music Inc. disketxe amerikarra interesatua zegoela eta, taldeak ingeleraz abesten hartzeko erabaki benetan latza hartzen du, hehe. Guzti hau gertatzen zen bitartean, Josebaren hutsunea somatzen zutenez, beste partaide bat gehitzea erabaki zuten, eta hor sartu zen Azkoitiko mutil lerdena, Azkue jauna. Honela taldea berriro indarrez bultzatzeko animoekin, kantu berri indartsuagoak konposatu eta grabatzeko prestatu ziren. Gaur egun arte. Diska berria uda erdi aldera ateratzekotan dira. Orain artekoa L.B.-rena Thrash-a zela esaten zutenek, orain agian beste termino berri bat asmatu beharko lukete.


Diskografia/Discografía

"Dimension Of Pain"
Mausoleum Records 2006
01.- Cannibalistic Revolution
02.- Meet Me In The Dark
03.- Fucking Dawn Of Dead
04.- Dimension Of Pain
05.- Satanic Neighbourhood
06.- When The Moon Falls
07.- Ilunpean Dituzu
08.- Calling The Black Storm
09.- War Of Wars
10.- War Of Wars II

"Total Insanity"
El Diablo 2005
CD-1
01.- Alaitz Infernuan
02.- Heriotz Antzerkia
03.- Hizkuntza
04.- Ikus Gabea
05.- Maitasunaren Indarra
06.- Iñor Jauna
07.- Eternal Life
08.- Mio
09.- Bidegurutzean
10.- Paranoia
11.- Nebaren Galdera

12.- Hate
13.- Legen Beltza
14.- Insanity
15.- Black Star
16.- Dying
17.- Nuclear Winter
18.- Claustrophobia
19.- Eternal Life
20.- Alaitz
21.- Only A Human
22.- Awaits You

CD-2
- DVD bat:
a.- Zuzeneko kontzertu bat
b.- Taldeari eginiko elkarrizketa
d.- "Braulio" eta "Black Star" bideo-klipak
e.- Irudi galeria. 

"Insanity"
Crashmusic 2003
01.- Hate
02.- Legen Beltza
03.- Insanity
04.- Black Star
05.- Dying
06.- Nuclear Winter
07.- Claustrophobia
08.- Eternal Life
09.- Alaitz
10.- Only A Human
11.- Awaits You
"Istorio Triste Bat"
IZ rock 2001
01.- Alaitz Infernuan
02.- Heriotz Antzerkia
03.- Braulio
04.- Hizkuntza
05.- Ikus Gabea
06.- Maitasunaren Indarra
07.- Iñor Jauna
08.- Mio
09.- Bidegurutzean
10.- Paranoia
11.- Nebaren Galdera
"Ziztu Bizian"
Maketa 1999
01.- Ordua Da
02.- Braulio
03.- Amak Dio
04.- Zuzenean Infernura
05.- Mundua Badoa
06.- Itxaropen Galdua
07.- Tartalo
08.- Putrearen Balsa
09.- Bizia


Taldekideak/Componentes

Ekaitz (gitarra)
Xanti (ahotsa eta baxua)
Azkue (gitarra)
Iban (bateria)

Harremanak/Contacto

Web gunea: www.legenbeltza.com
Posta Elektronikoa: info@legenbeltza.com

« itzuli/volver