Biografia

Korumbà taldea 2001. urtean sortu zen, baina 2005. urtean eman zion proiektuari orain duen izaera aldaketa batzuk jasan ostean. Naiz eta taldekideak herri desberdinetakoak izan Oreretan dute beraien entseiu tokia. Estiloa metalaren inguruan kokatu daiteke, baina mota zehatzik gabekoa.

Musikherria disketxearen partaide aktiboak dira Durangoko aurkezpenean parte hartu zutelarik eta baita gaztetxe biran ere. Aipagarriak dira ere 2005-eko udaran Orereta eta inguruko beste herrietan eman zituzten kontzertuak (Lezo, Egia, Irun, Pasaia,…). 2006. urtean ere indartsu ekin diote Iparraldean (Sara, Ziburu,…), Bizkaian (Larrabetzu, Lekeitio,…), Nafarroan (Aibar, Domeño,…) eta Gipuzkoan hainbat kontzertu emanez.

Irailan 4 abesti grabatu zituzten, Musikherriaren 2. bilduman, Mundurat-en bilduman ta baita Ikasle Abertzaleak oraintxe atera behar duen bilduman abesti bana sartu dituztelarik. Orain duten helburua abesti gehiago grabatu eta beraien lehhen diska autoekoiztea da.

Azken finean taldearen filosofia autogestioaren bidean kokatzen dute eta beraien helbururik nagusienak kontzertuetan kaña sartu eta ondo pasatzea eta pasaaraztea dira. Gaztetxeetan, edozein tabernatan, kamioi batean, kalean edo uzten dieten edozein lekutan jotzeko ez dute inongo arazorik. Kuriositatea baduzu hurbildu zaitez Korumbà-ren edozein kontzertura, etzara damutuko.


Diskografia/Discografía

"Korumbà"
Maketa 2006
01.- Esanahia
02.- Elektrodomestikad@s
03.- Urdina
04.- Kordura?









Taldekideak/Componentes

Igor (bateria)
Juan (baxua eta koroak)
Iker (gitarra)
Xabi (gitarra eta koroak)
Julen (ahotsa)

Harremanak/Contacto

Web orria: www.korumba.com
Posta elektronikoa: korumba@korumba.com

« itzuli/volver