|
METALCORE |
|||||||
|
|||||||
|
Taldeak berak webgune honetan aurreratu zuen: “Disko berria nolabait
heavyagoa izango da, eboluzio bat egongo da”. Ados. Gutxi gora behera
talde guztiek esaten dutena lan berri bat ateratzeko puntuan daudenean.
Produktua saldu egin behar da. Hala ere, boskote bizkaitarra ez zebilen
txantxetan. Lau urteko isiltasuna Nik tirokatu nuen itxaropena aurrerapen kantak hautsi zuen. Eta nola hautsi gainera. Abesti zapaltzaile honek goian azaldutako eboluzioa argi eta garbi erakusten du. Hortik aurrera kanta gordinak (Aseezina) edo melodiari tarte gehiago uzten diotenak (Haizeak eramandako hitzak) topatuko ditugu. Ia ordubeteko diskoan Horren gertu eta hain urrun, Gaur ez da dena grisa eta Hilda berriz ere azpimarratuko nituzke. Disko honen inguruan badira sakonago komentatu daitezkeen beste hainbat alderdi positibo (soinua, 2.ahotsen ekarpena, diseinua …). Guzti hori aipatzea luze joango zenez onena norberak diskoa eskuratu eta pixkanaka dastatzea da. Asko izan gara disko honen zain egon garenak. Gutxi izango dira, oso gutxi, lan berri hau behar bezala entzun ostean asebeteta geldituko ez direnak. |
|||||||
|
Alde:
Disko gogorragoa,
teknikoagoa eta soinu hobearekin. Kontra: Eboluzio hori dela eta, taldearen abesti eta leloek entzulea bat-batean harrapatzeko zeukaten gaitasuna txikiagoa da orain. |
|||||||
|
Unai S. (8,75/10) |