|
HARD/BLUES ROCK |
||||||
|
||||||
|
2005. urtearen
hondarrean Konter taldeak
bere lehen diskoa kaleratu zuen. “Musikherria” zigilu berriaren
babespean, Algortako mutilek “Aro
Berria” estreinako lan luzea argitaratu zuten. Aldez aurretik,
auto-ekoizpena bide, 4 abestiz osatutako “Konter” izeneko lehengo
maketa plazaratu zuten 2002an.
Bizkaitar
hauen ibilbidea 1998an hasi zenetik, gaur egun arte, taldearen musikak
bilakaera nabarmena jasan du. Hala, hasierako doinu heavy-rockeroetatik,
Konter metal astuna eta hardcore-punk bortitzenaren arteko erdibidean
koka dezakegun musika lantzera pasa da. Erritmo bizkar-birrintzaileak,
gitarra riff arras grabeak eta melodia dosi txikiekin leundutako garrasi
urratu eta sakonak dira musikari hauen menua osatzen duten osagaiak.
Aro berria
debutak, bada, arestiko ezaugarriak betetzen dituzten 13 abesti bortitz
biltzen ditu. Une aipagarrienen artean, Neoliberalen
akatsa edo Kontsumitzen
gaituzte ditugu, taldearen jarrera kritiko eta iraultzailea
agerraraziz. Adarra(k) jotzen (torero bueno, torero muerto!) eta Bidi, bidi, pow headbanging-a
muturerra eramateko balio dezakete, eta Gure
lurra itsaskorrean ostera, disko
osoko gailurretako bat aurkituko dugu. Kolaborazio berezien atala irekiz,
Zentzurarik ez!!! kantuan
M.A.R.S. nonahikoak (Habeas
Corpus) abestuko du (Nire
labirintoan abestiaren hitzen sortzaile ere izan delarik). Gizakia
vs. Zientzia eta G2 kantuetan
NOK taldeko Leilak abestuko du, eta beste hainbeste egingo du Sucio
Sistema eta NOK taldeko
kide den Podri-k Gazte
kantuan. Ekarpen ezberdin horiek medio, lan osoaren bataz bestekoa
dezentea igotzea lortzen dutelarik. Disko osoan zehar momentu nabarmen ezberdinak aurkituko ditugu. Izan ere, Konterek bere kartak ondo jokatu ditu. Ekarpen eta baliabide ezberdinei etekina ateratzearen ondorioz, gisa honetako metal-core eskaintzek izan dezaketen linealtasuna apurtzen jakin izan dute. “Aro Berria” lanari, horrenbestez, estreinako disko onargarri eta txukuna iritzi dakioke. Hardcore kutsuko metal doinu bortitzak atsegin dituztenentzako erreferentzia gomendagarria. |
||||||
|
Unai S.A. (7/10) |
« atzera