 |
Arima
Beltza
'Mundurako
Ateak' |
|
Urtea: 2005 -
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak -
Taldekideak: Ion
Gurrutxaga “Gurru” (ahots nagusia eta bateria ), Ińigo
Araujo (baxua), Aitor Badiola (gitarra), Patxi
Zabaleta (gitarra eta koroak), Joseba Alonso
“Hippy” (aho-soinua), Elur Arrieta (bateria “Uso
zuria” kantuan eta zuzenekoan)
- Ekoizlea: Natxo Liberty - Estudioa:
Lamińa Estudioak (Mungia) - Abesti kopurua:
11
|
|
|
|
|
|
“Herriko Burdina” Euskal
Herriko eszena metalikoari dagokion ataria den aldetik, bertan tokia
dute Heavy metal generotik
eratorri izan diren hamaika azpi-estilo ezberdinek. Alabaina, ezin da
ahaztu korronte oparo honen oinarrian 60.hamarkadan sortutako hard-rocka
dagoela; eta mugimendu musikal hura, hain justu, blues&rock-aren
oinordeko zuzena izan zela. Horregatik, egoki deritzogu tarteka
sustraietara jotzea eta metal doinuen aurrekari ezberdinak lantzen
dituzten taldeei so egitea.
Arima Beltza dugu (Elgoibar, 1997) blues-rock
euskaldunaren adierazgarri nagusia. Hasiera-hasieratik euskaraz
abestutako blues doinuen aldeko apustua egin zuten musikari batzuen
aurrean gaude. Hala, taldearen eraginen artean Led
Zeppelin, Allman Brothers
edo Lynyrd Skynyrd bezalako
taldeak alde batetik, eta Rory
Gallagher, John Lee Hooker
edo John Mayall bezalako bluesmen
ezberdinen erreferentzia esanguratsuak aurki ditzakegu.
Gipuzkoar hauen estreinako
lana 6 abestiz osatutako “Arima Beltza” (2000) EPa izan zen; blues
soinu primitiboena zuen diskoa. Bigarren erasoa “Blues sustraia” lan
luzeak sinatu zuen. Blues sentimenduari uko egin gabe, baina rock
doinuen presentzia handituz zihoalarik. Iragan berri den 2005.urtean Mundurako
ateak izeneko hirugarren erreferentzia argitaratu dute. Gurru-ren
ahots pertsonala, Joseba “Hippy”-ren aho-soinua eta Badiolaren solo
ezberdinak ardatz hartuta, orain arteko lanik hard-rockeroena.
Aipatu bilakaera horren
lekuko Mundurako Ateak
edo Txakur Gosetia
bezalako abestiak aurkituko ditugu, iraganean baino riff rockero eta
gogorragoek eraikiak. Bluesa eta hard-heavyaren arteko mugan jolasean Desirak
eta Gezurrak
eta Bizitzaren Trapezista
topa genitzake, feeling
berezia darien estribillo banarekin. Joan
Da
eta Non Zaude?
pieza pausatuagoak dira, taldearen berezko kutsu bluesya
nabarmenago azaleratuko dutenak. Eta oro har, bada, taberna zuloan edo
autoan gustura asko entzuten diren Irrien
Leihoa, Gaueko Txanda
eta Jaixa bezalako
konposizioez osatutako plastikoa da hauxe; sentimendua eta energia
barra-barra helaraziz, askatasunari, bizitzari edota amodioari abesten
dioten kantu multzoa.
Bere garaian Arima beltzak
apustu sendoa egin zuen: txiki-txikitatik barneratutako blues&rock
eragin ezberdinak hartu, eta beraien ama hizkuntzarekin uztartuko zituen
musika sortzea. Eta ez zen hura, ez jauna, erronka makala. Gaur egun,
“Mundurako ateak” bezalako lan bat kalean dutela, jokaldi hark oso
fruitu azpimarragarriak ematen ari dizkiela esan daiteke. Izan ere, ondo
gauzatutako ekoizpen bat eskaintza zintzo baten eskutik helduta doanean,
ez da kasualitate hutsa “Mundurako Ateak” bezalako disko borobil
batek argia ikustea.
|