|
THRASH INDUSTRIALA |
||||||
|
||||||
|
Ekaitzen baxua eta Bortxen
gitarra eta programazioek osatzen zuten hasiera batean Kudai. 2002 urtea
zen. Zertxobait beranduago sartu zen David, ahotsetan ikusten zuten
gabezia kitatzeko. David desagertuta dagoen Bletz taldeko abeslaria da.
Bere erregistroak nortasun handia du, Latzen talde mitikoko Aitorrenaren
tankerakoa. Zertxobait beranduago Tito sartu zen, honela taldearen
formazioa osatuz.
Kudaik
thrash industriala deritzona jorratzen du (errazago ulertzeko, sampler
eta programazioak dituen thrash metala). Diskoa potente hasten da “Ni
Naiz” abestiarekin. Necrotech taldeko Albertok
samplerrak sartzen ditu, eta abestiari ukitu berritzailea ematen
diote. “Bidea Aukeratu” ere ildo beretik doa, hasiera hasieratik
baititu programazioak (orain bai Bortx-en esku), baino hori bai,
sekulako indar eta erritmoaz. “Eromena”-k samplerrak askoz
lekutuagoak ditu, beraien musika elektronikaren bernizetik biluztuz, eta
benetako zuzeneko aurpegia erakutsiz.
“Bioguda”
kantuak, sarrera benetan industriala badu ere, gero Kudai-ren musikaren
harira jotzen du: thrash metala!! Abesti honetan ahots lan bikaina
egiten du David-ek. Disko osoan egiten duen lana gogoangarria da.
Batzuetan gogorra, besteetan leuna, baina beti behar den bezala abestuz.
Hurrengo abestian, “Hutsa”, diskoari izena ematen diona, ez da
atzera geratzen, eta gainera, Eraso! –ko Segioren laguntza du abesti
borobilenetakoa osatzeko.
“Emaidazu
Argia” azkartasuna eta geldotasunaren artekoa da. Azkarra da Davidek
abesten duenean, baino abiadurak kalitateari egiten dio toki gitarra
punteoetan. Letra aldetik, taldearen unibertso pertsonal eta obsesiboan
beste pausu bat da. “Islak” abestiak “Obsolete” garaiko Fear
Factory melodikoenen kutsu sakona du ahotsetan, disko guztian zehar
bezala Daviden lana aipagarri bihurtuz.
“Fobia”-rekin
diskoaren punturik altuenera iristen gara. Lan osoko abestirik azkarrena
da, bateria eta baxu benetan ikusgarriekin, eta estribilo benetan
itsaskor batekin. Gainera, punteoa ere ez da txantxetakoa. Abesti
honengatik soilik diskoaren erosketak merezi du. Segidan, baino suabe
suabe, “Kudai [v 1.0]” dator, disko honetako abesti instrumental
bakarra. Hala ere, ez fidatu, zeren Kudai-rengan hain arrunta den egurra
berehala txertatzen baitute. “Fobia” abestiarekin batera, diskoko
abestirik onena, idazten duenaren uste xumean. Badago hortik zurrumurru
bat abesti honi buruz: Bortx-ek (Hira-ko gitarrajole ohia) Hira-rentzako
idatzitakoa abestia omen dela esaten duena. Nire ustez ukitu bat badu.
Eta diskoari itxiera emateko, “Ni Eta Ni” dugu. Amaitzeko abesti
aproposa da, Kudai-k duen nortasun propioa, thrash metala, ondo islatzen
baitu. Laburbilduz, euskal herrian agertu den thrash industrial diskarik onena, Ekon-en debutarekin batera. Ez ezazu galdu!!! |
||||||
|
Ińigo Otxotorena 'Jurk' (8,5/10) |
« atzera