|
THRASH/DEATH METAL |
||||||
|
||||||
|
Aitortu beharra daukat Laudioko mutil hauen lan hau izan dela
orain arte baloratzeko orduanburuhauste gehien eman didana, bertan
estilo ugarik du bere tokia etazail egiten da abestien norabidea argi
ikustea, dena den esan beharra dago Blinded-ek musikan thrash death
metal bizia duela oinarri. Taldehau 1993.urtean sortu zen Sucio
Progreso izenaz eta lan honez gain 1997an kaleratutako maketa
erebadute. Aipatzekoa da era berean bai letretan zein diskako
liburuanzehar azaltzen duten konpromisozko filosofia alternatiboa,
“EZgae”edo okupazioa bezalako gaiak ukituz besteak beste.
Diskaren izen bereko abestiaz ematen zaio hasiera lanari, 2 ahots
ezberdinen arteko jokoaz abesti zati bakoitzari nortasun oso ezberdina
ematen zaio, hau da, ahots garbiaz linea sinpleak jarraituz zein
errepikapenak erabiliz eta ahots zakarragoez kontundentzia eta abiadura
irabaziz. Abestiak eskaintzen dizkigun aldaketa zenbatezinek, hainbat
aldiz entzutera behartzen dute estiloan sartu ahal izateko eta horrela
musikaz guztiz gozatu ahal izateko. Aipatzekoa black estiloko ahots
landua, musikari ukitu benetan oldarkorra ematen baitio.
“Visitando La Memoria” abestian soinu gogorragoak lantzen
dira beti ere abesti osoan zehar errepikatzen den gitarra riff garbi
baten gainean estrukturatuz, aurrekoan ez bezala, oraingo honetan ahots
garbiak protagonismoa galtzen du black kutsukoak eta guturalak
presentzia irabaziz.
“Donde La Locura
Se Ofrece” abestian ukitu ilunagoak lantzen dira zati lasaiak, riff
garbi eta luzeak eta etsipen oihuz betetako abesti potentea izanik.
“Ruido Al Negocio” abestian, SGAE-ren aurkako abestia eta
diskako gogorrenetakoa, thrash death gogorra egiten dute baina ahots
garbiak alde batera utzi gabe, egia esan, abestiari indarra galarazten
diolarik. Musika gogorra atsegin dutenentzat pena bat da ahots guturala
horren gutxi erabili izana, hura agertzean musikari ematen dion
potentzia bikain geratzen baita.
“Descuenta Inocencia” abestian erdi denborara
jotakomomentuetatik izugarrizko abiadurara jotako zatietara pasatzen da,
hau,hainbat aldiz errepikatuz eta entzunaldia errazago eginaz.
Abestihonetan ere argi uzten dute abiadura nahi dutenean ez dutela
inolakoarazorik eta izugarrizko maila erakustez dute zati azkarrenetan.
Hurrengo bi abestietan berriz ere taldeak sortu ahal duen
potentzia erakustez da. “Rejas Dobles” abestian thrash ukitu
nabariak elkar jotzen du estribillo entzun erraz batekin, metal berria
gogorarazten duen ahotsak agertuz. “Valor De Nadie” diskako
abesti motzena, aurrekoaren parametro antzekoen barnean sartzen da naiz
eta oraingo honetan death ukitu argiago bat sumatuz, ahots guturalaren
eta zorrotzagoaren arteko jokoa eginaz.
Konturatu gabe “Testigo Inmune” abestira heldu gara, hasier
abenetan kañero baten ondoren erdi denborara jotako erritmoetara
pasatzen da. Oraingo honetan estribilloak metal berriko kutsu hori
galtzen du eta ahotsaren melodiak bestelako sentimendu agonikoak
transmititzen ditu, askoz erakargarriago eginaz. Hasi bezala abestia
potente amaitzen da.
“5 Años” lasai hasten da ia abesti erdian erritmoak bizitu,
bateria gogortu eta ahotsak azkartzen direlarik. Abesti honetan
finlandiako black taldeak gogorarazten dituen riff bizi batek eta
erritmo death pausatuago batek talka egiten dute beraien artean ahots
garbiko momentuek oraingo honetan ere beraien momentua izanik.
“Miradas Criticas” erritmo thrasheroz beteta dago baina
ahotsek hainbat momentutan indarra kentzen diote, lehen aldiz neska
ahotsak agertzeak ere horretan laguntzen duelarik.
“Ozono” abestia diskako haritik (naiz eta haria nahiko
zehaztu gabea izan) gehien urruntzen dena dela esan daiteke eta egia
esan nire ustez bikain egina dago. Biolinen agerpenak izugarrizko
indarra ematen dio musikari.Oraingo honetan, eta ildo beretik, ahotsek
sentimendu ilunagoa transmititzen dute, momentu batzutan Aiumeen Basoa
taldea gogoraraziz,nire ustez laneko abesti onena.
“Conflicto (Mi Hora)” infernuko erritmo kiskalgarriz
hasten da eta naiz eta erritmo, melodia eta riff-ak aldatu abiadura ez
da galtzen aurrez aipatutako estilo ezberdinen arteko jokoa eginaz,
indar biziz amaitzen diska. |
||||||
|
Alberto Alvarez (7,5/10) |
« atzera