|
DEATH/BLACK METAL |
||||||
|
||||||
|
Aurretik kaleratutako “Suffering Down” MCD-a (1999) eta
“Misanthropic And Nihilist Dharma” CD digipack-ak (2002) jasotako
erantzun onaren ondoren bueltan datozkigu bizkaitar hauek, 10 abestiz
osatutako bigarren lan luzea dena aurkeztera: “Massive Genocide,
Collective Suicide...Hurting Katharsis”. Diska Sound Source
estudioetan grabatu zuten ekoizpenerako Akaitz Carrascoren laguntza izan
zutelarik, eta egia esan lan bikaina burutu du Arkaitzek.
Azpimarratzekoa ere diskaren aurkezpenak duen kalitatea, benetan bikaina.
Diskari,
izen bereko minutu inguruko sarrera batez ematen zaio hasiera,
bat-batean, black death eraso bortitzera pasatuz bigarren abestia den
“The Genesis´Eye” hastean. Abesti oso aldakor eta entzungarria,
ahots guturalez abesturiko death zati pisutsuetatik black ahotsez
abestutako zati black metaleroetara pasatuz, zein, ahots garbiak
erabiliz ukitu gotikoa emanez, beti ere, teklatuek taldearen musikari
ematen dioten freskotasuna eta atmosfera iluna azpimarratuz. Ikaragarria
Ivan-ek baketekin erakusten duen teknika. Hurrengo
abestia, “Burn With Me”, Dimmu Borgir taldearen Mourning
Palace abesti gudari ezagunaren antzera hasten da, ordea, abesti
hontan kutsu death metaleroa nagusi dela esango nuke naiz eta teklatuaz
eginiko orkestazio eta black ahotsa elkartzean, aurretik aipatutako
talde norvegiarra gogorarazi. Benetan landuak bai ahots death metaleroa
zein black ahotsa. “Heathen Roots”-en, aurreko abestiaren formula
erabiltzen da, hau da, amerikar kutsua duen death-a da nagusi, baina ez
dira alde batera uzten taldeak horren ongi uztartzen dituen black zatiak. Diskaren
erdialdean gaudela, erritmo baxuagoko bi abesti aurkitzen ditugu,
lehenengoa, “Weird Mourners Staring At Me”,
erritmo lasaieko doom death landu batez aurkezten zaigu, momentu
batzutan ahots garbiak sartuz. Bigarrena ordea, “Omitted Regrets”,
ukitu gotikoago batez agertzen zaigu baina aurreko bezala, besteek
ez duten lasaitasun erlatiboz aurkezten zaigu. Ahots garbi eta
guturalaren arteko jokoa azpimarratzekoa da biak ere kalitate handikoak
izanik. Ez da oso ohikoa “Okjarb (We´ll Rise Again)” abestian aurkitzen duguna. Ukitu bikingoaz agertzen zaigun abesti azkar eta potente honek, Thyrfing bezalako taldeek egiten dutena gogorarazten dit, hori bai, beraien ukitu berezia alde batera utzi gabe. Teklatuen lana abesti honetan bikaina da, eta sortzen diren orkestazioek musikari ematen dioten handitasuna ikaragarria da. Hurrengo abestia, “Ipar Haize Hotz Zuriak”, euskaraz abesturiko bakarra da, bai diska honetan eta bai taldearen historian. Bertan, J.A. Artze-ren poema batetik ateratako zati bat abesten da. Abesti nahiko gordina, black ahotsa ia desagertuta egoteak freskotasuna kentzen diolarik. Azkenik, “A View At The Edge” abestia daukagu. Abesti oso aldakorra hau ere, death eta black ahotsak, garbiak zein narratuak, teklatu ilunak, riff heavyak, bateria baketak apurtzeko zorian, baxu linea potentea, eta azken finean, kaña, amaiera logiko bat horrelako diska batentzat. |
||||||
|
Alberto Álvarez (9,5/10) |
« atzera