Biografia

Ipar Haizea 2004.urteko udararen amaiera aldera sortu zen. Orduan hiru lagun bildu ginen musika talde bat osatzeko asmotan, Mikel Lazkano (gitarra), Aitor Amilibia (gitarra) eta Mattin Ostolaza (baxua). Gure laguna den David baterijoleak talde bat osatzeko asmotan deitu zigun, eta gu pozik, taldean onartu genuen. Gainera, David-ek lokala zuen, eta baita jotzeko behar genuen ekipo guztia ere, bere aita ere musikaria da, eta talde batzutan jotzen ibili da, oraindik kontzertuak ere ematen dituelarik.

Horrela, David-ekin hitz egin eta berehala entsaiatzeari ekin genion, gogotsu. Ipar Haizea taldea momentu horretan 4 pertsonek osatzen genuen, bakoitzak instrumentu bana jotzen genuelarik, baña beste arazo bat zegoen, abeslari falta. Horri ekin genionean, Mikelek berehala Amagoiak esanda oriotarra den Unai ekarri zuen proba batzuk egitera, berak ere Kenon taldean abesten baitu, gitarra jotzearekin batera. Abeslari honekin ez genuen zorte handirik eduki, ez baitzuen segitzeko gogorik erakutsi. Handik aste batzutara, David-en aitak beste kontaktu baten bidez Jon Urbieta zumaiarra ekarri zuen behin probak egitera. Honek hasieran zalantzak izan zituen taldean sartu hala ez erabakitzeko, baina azkenean sartzea erabaki zuen. Hala ere berehala utzi zuen, gure musika estiloa etzitzaiolako gustatzen. Ordurako bagenituen hainbat kontzertu baieztatuak, baina bertan behera utzi behar izan genituen beste arazo batzuk zirela medio.

2005-eko maiatzaren hasiera aldera arte abeslaririk gabe ekin genion gure abestiak konposatzeari, ordura arte bertsioak egiten baikenituen, taldekideon artean koordinazio egokia sortu arte. Momentu hoietan, taldekidea ez den beste lagun batek egunkari batean iragarkietan irakurri zuen pertsona bat zebilela talde kañero batean sartzeko asmotan, kantatzeko asmotan. Berekin kontaktatu eta probak egitera etorri zenean guztiz ilusionatuta baiezkoa eman zigun, gustura kantatuko zuela gurekin. Une hauetan abeslari horrekin gabiltza, Beñat-ekin. Momentuz oso gustura ari gara lanean, eta laister maketa bat grabatzera sartuko gara estudio batetan.


Diskografia/Discografía

"Ipar Haizea"
Maketa 2005
01.- Aurrera
02.- Etorkizun Iluna
03.- Gogoan Hartu
04.- Ez Ukatu
05.- Aurkitu
06.- Paradigm Shift (bertsioa)







Taldekideak/Componentes

Mikel Lazkano (gitarra)
Aitor Amilibia (gitarra)
Mattin Ostolaza (baxua)
David Gorospe (bateria)
Beñat Igerabide (ahotsa)

Harremanak/Contacto

Web orria: www.iparhaizea.tk
Posta elektronikoa: mikel_lazkano@hotmail.com

« itzuli/volver