Biografia

Mikel eta Gorka bi anaien ekimenak hauen lehengusu Ibanen laguntzarekin, 1996ko udan Bilboko Basurto auzoan eman zioten hasiera Idi Bihotz taldeari. Hastarpenak ez zuen izan etenik eta urte berean (1996an) Neguriko rock lehiaketa irabaztearekin batera, euren leen maketa grabatu zuten Carlos Creator-en gidaritzapean. Aipatutako maketa hori izan zen leen diskoari, “Herriaren taupada”, bizitza eman ziona, derrigorrezko aldaketak eta birmoldaketak egiteko berriro sartu ziren grabazio estudioetara beste lan txukun bat gauzatzeko.

            Disko hau 1997ko udazkenean argitaratu zen. Beraien heavy filosofia rock ukituko kantu batzuekin nahastu zuten, baina beti eta betiko heavy izaten segituz, noski.

Bateria aldaketarekin etorri zen Albaro eta “Arimaerratu” diskoa 1999ko udaberrian. Heavyren zutabe nagusi eta klasikoari oratuta alde guztietatik. Bigarren lan honek espazio eta entzule ugariago ekarri zizkion taldeari eta Bilboko Aste Nagusian, Gas plazan jo zuten jendetza izugarrien aurrean.

Negarraren Amorrua” 2000ko irail eta urrian zehar grabatu zen Cesar Ibarretxe soinu teknikari zela eta diskoaren konposaketak, guitarra solo batzuk, produkzioa eta nahasketak Haritz Harreguy “Sen” taldekoak egin sitúen Elkarlanean estudioan. Haritzen lana ezinbestekoa suertatu zen taldearen soinu-irudi berrian. Heavy klasikoan edo heavy melodikoan zeharo murgilduta zegoen Idi Bihotz berriro ere, nahiz eta soinu urratuagoa, latzagoa eta abiadura handiagoa zuen tarteko. Diskoa bortitzagoa zen momentu zehatzetan, gogorragoa. Soinu sendoagoa zen aurrekoarekin konparatuz. Gitarrek zorroztasuna islatzen zuten, baina galdu gabe “alemandar” heavyaren erraztasuna leloak jaurtikitzeko eta biribiltzeko. Melodiaren zirrara Mikelen ahotsean ; Gorkaren gero eta laguntza handiadoa du horretan. Leloen alaitatunak kontrastea egiten zuen taldeak diskoari eman zion seriotasun puntuarekin. Seriotasuna soinuan eta baita hitzetan ere. Lan horretan Juanjo Gascon, Lander Arrasate eta Mikel bera ibili ziren. Hitzak sakonak dira, existentzialismoaren bidesaritik igarotzen direnak. Bizkaiera erabiltzen dute, batez ere. Hitz mardulak eta trinkoak, gizarte zelatari honen irudiak begi kritikoarekin aztertzen dituztenak. Maitasunaren deia ezin ahaztu. Gonbidatu mailan, Aitor Abiok (PLT) teklak jo zituen “Maitasun bailitzan” baladan eta teklak eta ahotsa “Negarraren amorrua” kantuan zeinetan antzeman daitekeen ikutu elektrikoa leen zatian. Noraezean taldeko Haritz “Blu” Urrutiak baxua jo zuen “Otsoen habia” abestian. Disenua Juanma Aramendik egin zuen eta diskoaren seriotasuna ederki kontzeptualizatzen zuen.

Negarraren amorrua” edo mugimenduaren desioa ez zen inertziaren desioa soilik, geratzen zena nola datorren ikustekoaren desioa ere bazen. Diskoko kantu bar Kolonbian indar paramilitarrek hildako Iñigo Egiluz-i eskainia dago, Idi Bihotz taldearen jarraitzaile sutsua zenez.

            “Amaigabe berria”,haien laugarren diska, Andoaingo Garate estudioetan grabatu eta nahastu du Haritz Harreguy 2002 ko urri eta azaroan, eta masterizazioa Elkar estudioetan egin dute Cesar Ibarretxek eta Harreguyk berak.

            Arestian esandako laugarren disko honen freskotasuna eta heldutasuna bi osagai berritan antzeman dezakegu. Alde batetik, orain arteko metal edo heavy melodico eta klasikoari gogortasun puntu bat jarri diote. Bonbo bikoitzaren taupada thrash-aren ildotik doa, eta sendotasun hori diskoan zehar mantenduko da. Kolpearen eta abiaduraren areagotzea. Baina gogortasun hori, bestealde, bai mantentzeko zein, era berean, bareatzeko eta hortxe dago “Amaigabe berria”ren zaletasuna, sua eta ura biak bateratzea-teklatuak erabili dira. Oinarri gogorraren gainean kulunkatzen doaz etenik gabe leloak; hots, power metala. Eskandibiako metaletatik jasotako altxorra da Idi Bihotzek erabili duena eta emaitza, zinez, borobila da, batez ere koruak inoiz baino ederkiago landu direlako. Hirukoan dago koxka nagusia: teklak, bonboen gogortasuna (thrash-a) eta koruak. Doinuen gogakadak klimaz itxurako hogeita lau orduko eguzki aspira garamatza edo beste hogeita lauko gauera. Eskandinabiako puntan daude. Dena da posible. Musu lizunak zurbil eta bare uzten duen modura reagiten du Idi Bihotzen “Amaigabe berriak”.

            Hona hemen diskoak izan dituen laguntzaileen zerrenda: Maria Solinisek ahotsa sarrerako abestian: “Zeruak ez duenean entzun nahi”. Teklak Jymmy Ulaciak sartu ditu. Iker Piedrafitak cubasea landu du. “Aitittek”k punteoa “Idazkien ametsa” kantuan.

            “Amaigabe berria” diskoko hitzek “cotinum” bat daukate. Gazte batek gauero izaten dituen ametsak idazten ditu; ametsak ,ordea, errealitate gordinaren pasarteak dira, nahiz eta era metafirko eta sinbolikoan idatziak diren. Gai nagusi bésala erlijio eta kultura desberdinen arteko gatazka azalerazten du, eta hau gatazka politikoa bihurtzen da beti. Metaforak, sinboloak eta errealita gordina uztartzen dira benetakoak bihurtuko diren ametsetan. Juanjo Gascon, Lander Arrasate eta Mikel “Idi” ibili dira aipatutako testuak idazten. Testuek kutsu literario nabarmena dute.

            Diskoak badu Cd-rom bat non testuak gaztelera, ingelesera eta frantsesera itzulita dauden. Cd-rom berean grabazioan zehar ateratako 30 argazki daude.


Diskografia/Discografía

"Idi Bihotz"
Idi Bihotz/Santo Grial 2007
CD

01.- Intro
02.- Odola Sutan
03.- Anpulu Ilunak
04.- Amets Merkatua
05.- Zuhaitzek Negar Egiten Dutenekoan
06.- Ningandik Ihes
07.- Gurutzearen Seinalea
08.- Egiaren Itzala
09.- Tiberio
10.- Maitasunaren Indarkeria
11.- Ke Ilun Garra
12.- Bidea Zuregana
13.- Amalur
14.- Herriaren Taupada

+ Bonus Track
15.- Zure Kemena (Maite Itoiz eta John Kellyrekin)
16.- Zazpi Ate (Medina Azaharako Manuel Martinezekin)

DVD

01.- Intro
02.- In Memoriam
03.- Odola Sutan
04.- Anpulu Ilunak
05.- Amets Merkatua
06.- Zuhaitzek Negar Egiten Dutenekoan
07.- Nigandik Ihes
08.- Gurutzearen Seinalea
09.- Egiaren Itzala
10.- Maitasun Bailitzan
11.- Maitasunaren Indarkeria
12.- Tiberio
13.- Ke Ilun Garra
14.- Gernika
15.- Bidea Zuregana
16.- Amalur
17.- Herriaren Taupada

+ Making Off Dvd
+ Argiak Amatatu Arte Idi Kumentala

"Odola Sutan"
Oihuka 2005
01.- Odola Sutan
02.- Amets Merkatua
03.- Bidea Zuregana
04.- Ke Ilun Garra
05.- Maitasunaren Indarkeria
06.- Egiaren Itzala
07.- Zoramenaren Giltza
08.- Libre Naiz
09.- In Memoriam
10.- Argia Amatatu Arte

"Amaigabe Berria"
Oihuka 2002
01.- Zeruak Ez Duenean Entzun Nahi
02.- Aurrez Aurre
03.- Koralezko Armada
04.- Infinitum Est
05.- Gurutzearen Seinalea
06.- Zelatan
07.- Arima Minduen Oihu Bizia
08.- Askatasunaren Oihartzuna
09.- Idazkien Ametsak
10.- Zazpi Ate
11.- Argilunak

"Negarraren Amorrua"
Oihuka 2000
01.- Arantza Odoleztatuak
02.- Su Haziak
03.- Anpulu Ilunak
04.- Gure Urratsak
05.- Otsoen Habia
06.- Hondarraren Jauna
07.- Maitasun Bailitzan
08.- Zuhaitzek Negar Egiten Dutenekoan
09.- Izengabeak
10.- Munduaren Zilborra
11.- Negarraren Amorrua
I. Part.- Negarra
II. Part.- Amorrua

"Arima Erratu"
Oihuka 1999
01.- Nigandik Ihes
02.- Gernika
03.- Infernuaren Azken Hauspoan
04.- Marierrauskin
05.- Gaztemina
06.- Ametsen Lapurrak
07.- Artzainaren Ahotsa
08.- Lur
09.- Amalur
10.- Lehen Mundua
11.- Zure Kemena
12.- Arimaerratu
13.- Bertsoa

"Herriaren Taupada"
Oihuka 1998
01.- Oraindik Diraute
02.- Herriaren Taupada
03.- Tiberio
04.- Euskaldunberri
05.- Gaur Goizean
06.- Noiz...?
07.- Artzainaren Ahotsa
08.- Idi Bihotz
09.- Maitasun Ezinegina
10.- Aoisimustni
11.- Itsasoan Gaindi
12.- Amaittutera Doa

Taldekideak/Componentes

Albaro (bateria)
Mikel ( ahots nagusia)
Adrian (gitarra)
Iban (baxua)
Gorka (gitarra eta koroak)

Harremanak/Contacto

Web orria: www.idibihotz.com
Posta Elektronikoa: idibi@euskalnet.net

« itzuli/volver