 |
Nazioartean bidea egiteko aukera berri bat du
DIABULUS IN MUSICA
taldeak. Datorren hilabetean
"The Wanderer"
bigarren diskoa plazaratuko dute
Napalm Records
diskoetxe ezagunarekin. Aurrenekoa
Metal Blade
zigilu indartsuarekin aurkeztu zuten, eta horri esker beraien musika ondo
baino hobeto hedatu zuten Europan. Bigarrenarekin, Nafarroako bandak
oihartzuna areagotzeko aukera paregabea izango du. Lan berrian
hamabi
kantu jaso dituzte, eta horietako bat,
"Oihuka Bihotzetik", euskaraz da.
Diskoaren azala eta abesti zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda
atalean. Metal sinfoniko eta gotikoaren alde egiten segitzen dute, eta
horretarako abestiak gonbidatu bereziekin jantzi dituzte. Hala nola, John
Kelly eta Maite Itoiz, eta Epica taldeko
Mark Jansen. Bestalde, diskoa
Jacob Hansen
ezagunak nahastu eta masterizatu du. Abesti berriak aurkezteko
Leaves Eyes
eta
Tarja Turunen
kantariarekin ariko dira zuzenean. (12/01/21) |
 |
Aldaketak etengabe ematen dira
sarean, eta ondorioz,
BURDIN KLIPAK
YouTube
atariko kanala berrosatu dugu. Bertan Euskal Herriko metal taldeen bideoklip
berrienak eta ez horren berriak topatuko dituzue. Kanalera
sartu
eta gozatu bideoekin! (12/01/21) |
 |
Hamar urte zuzenean
bete ondoren
ELBERETH
taldea prest dago ibilbideko
hirugarren diskoa
grabatzeko. Hain zuzen ere,
urtarrilaren 27an
sartuko dira Zizur Nagusiko
MAV estudioetara,
bigarren lanarekin egin bezala. Guztira
zortzi abesti eta bi intro
izango ditu Legazpikoen hirugarren diskoak. Aritz Legorburu baxu jotzaileak
Herriko Burdina
atariari aurreratu dionez, lan berrian gizakiaren alde iluna jorratuko dute.
Musikalki, taldearen izaera mantentzearekin batera, abesti azkarragoak eta
erritmo aldaketa askokoak topatuko ditugu. Boskotea oso gustura dago abesti
berriekin. Hirugarren diskoa, taldeak sortu berri duen
Gaueko Arimak
zigiluarekin plazaratuko dute apirilean. Diseinuaz, berriz,
Matibruno
arduratuko da. (12/01/04) |
 |
Ametsen ehiztari bihurtuko dira
HIVERLAND
taldekoak. Iragarri dutenez,
"Dreamcatcher" izeneko
bigarren diskoa udaberrian
plazaratuko dute, beraien kabuz. Une honetan, diskoa grabatzen eta
biribiltzen ari da Donostiako power metal banda, eta gogotsu daude kantu
berriak aurkezteko. Taldearen
web orrian
diskoaren azalaren aurrerapena ikus daiteke. Laster dira bueltan. (12/01/04) |
 |
Bukatu da abentura.
ORTOTS BURDIN HOTSAK
diskoetxeak
sei
urteko ibilbideari bukaera eman
dio. 2006an sortu zenetik, Euskal Herriko heavy metal musika babesten eman
ditu azken urteak. Guztira hamar disko
babestu eta argitaratu dituzte. Hala nola, "Altzairu Goria" bilduma, Mendeku
Itxua taldearen hiru diskoak, Elbereth gipuzkoarren bi diskoak, Denial
taldearen bi diskoak, NoDrama bizkaitarren estreinakoa eta Kudai bandaren
hirugarrena. Albistea
Gaueko Arimak
musika ekintzak aurreratu zuen eta zigiluak berretsi egin du. Aurrera
jarraitu ez arren, Euskal Herriko metal taldeen lanak bultzatzen segiko
dutela adierazi dute. Argitaratutako diskoak eskuratu nahi dituenak oraindik
aukera izango du diskoetxearen
web orrian.
(12/01/04) |
 |
Herriko Burdina
web ataria
gertutik jarraitzen duzuen guztiei
METAL URTE ONA
opa dizuegu. Bide batez, gogoratu azaroan 10 urte beteko dituela webzineak,
eta zerbait berezia egiten saiatuko gara. Mila esker metal musika euskaraz
bizi duzuenei! (12/01/01) |
 |
Arabako metal eszenak muturretik asko du, eta muturrean ere askotarikoak
dira doinuak. Gasteizko
13 LEFT TO DIE
taldeak egun gutxi barru
"Seconds Behind"
lehendabiziko diskoa aterako du. Orain arte maketa solte bat baino ez dute
atera, sarean ondo baino hobeto mugitu dutena. Ordea, iritsi da estreinako
lana aurkezteko unea. Guztira
zortzi kantu
ditu eta horien artean da "New Born" kritika onak jaso zituena. Metal
modernoa jorratzen dute, gordintasuna eta melodia tartekatuz. Ameriketako
metal doinu garaikideak gustuko dituztela nabari da. Diskoaren azal ederra
eta kantu zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda
atalean. Gainontzean, entzun
"Send By Death"
diskoaren aurrerapen kantua taldearen
myspace
atarian. (11/10/31) |
|
albiste
gehiago + |