|
|
|
| Biografia |
|
Proposamen
desberdinak garatzeko garaia uneoro pasatzen zaigu sudur aurretik. Edozein
momenturi atera diezaiokegu etekina, buruak nahiko gogo eta baliabide
baditu, baita bestela ere. Ez da behar ezinbesteko talentua izatea.
Pentsatutakoa egitean datza gauza ororen dantza. Denbora da, bere adiera
zabalenean, mugarik gabe aurkezten zaíguna. Gizakiak zenbatu eta neur- tu
baino ez du egin denbora, bere beharren arabera. Denbora urrea da esaldia
ikuspegi neoliberaletik saldu zaigu. HeriotzaK azken finean, markatzen
digu bizitzaren eta denboraren ideia Flyin' Freak Bilbon has¡ zen
historia apur bat egiten 2002an. Heavya, meta eta power metala erraietan
daramate betidanik. Eskarmentu handiko boskotea bildu da, Flyín' Freak
taldea aurrera ateratzeko. Ez dute soilik metalaren ingurua ezagutzen;
Euskal Herriko zein kanpoko musikaren ezagutza sakona dute. Flyin' Freak
taldearen proiektua oinarri sendo baten gainean eraikita dago. Taldekide
askoren seigarren disko luzea izanik ere, ez nahastu, ordea, Flyin'Freak
taldearen estreinako lana da 'It’s The Time'. Boskoteak muga asko
gainditu nahi ditu eta jatorriak ez du zertan izan behar ezeren oztopo.
Musikaren langile porrokatu hauek Idi Bihotz eta Noraezean taldeetako
partaideak ditugu Flyin' Freak-en. Helburuak
nahien parera ekarri dituzte, eta jauzia emateko garaia dela pentsatzen
dute Flyin' Freak-en. Flyin' Freak kantu luzeen laguna da. Heavy abestiek
euren nortasuna hartzen dute, garatuz doazenean kantuaren barrenean; hau
dela eta, abestiek derrigorrezkoa dute, garapen horretaz baliatzeko,
minutu askokoak izatea. Flyín' Freak metal boteretsuaren zirimolan dago
sartuta. Era bikainean jaurtitzen digute abestien pisua. Trebezia
izugarria power metal itxurako abestiak konposatzeko. Flyin' Freak heavya,
power metala edota metal progresiboan kokatuko dugu. Kantuak indartsuak
izan arren, goxotasunik ez dute galtzen. Lau abiapuntu nagusi ditu Flyin'
Freak-en musikak: bateriaren abiadura eta koipe paregabea; gitarraren
punteo distiratsuak, teklen abilezia geldiarazteko aurreko bien boterea
koltxoi bat bailitzan, eta ahotsen gehi koruen setazko jantzi ikusgarri,
itsaskor zein txundigarria. Melodia da garrantzitsuena, eta doinu epikoak,
baladak eta kantu instrumentalak; maitasuna darie abestiei eta indarra.
Testuek liburu labur baten itxura dute, non metaforak eta emozíoak
borborka ari diren, itzulpenak, argazkiak eta studio report bat sartu dugu
prestatu dugun cd-rom batean. 'It's
The Time’ diskoa 2004ko otsailean, martxoan eta apírilean grabatu eta
kudeatu da. Donostiako Elkar estudioetan Cesar Ibarretxe izan dute
teknikari; edo hori baino gehiago taldekide, bere gain utzi baitute
produkzioa. Disko honetan kalitatea oso kontrastatua dago. Mugimendu oro
kalkulu baten gainean dago egina, grina galdu gabe. Iker Eskurzak
bateriaren eta gitarren soinuan parte hartu zuen. Diskoan Flyin' Freak-ek
eman dezakeen guztia dago eta laguntzaileen zerrenda iruñeko Maite Itoiz
sopranoaren ahots zoragarriak "Armageddon's Dare' betetzen du eta
John Kelly ireki zigun ate hori. Etorkizuna ez dago soilik azken paradisuan. Zatoz Flyin' Freak taldeak nola jolasten duen zure belarriekin entzutera; gero emozioak eta zirrarak eramango zaitu zuk nahi duzun tokira, hor baitago paradisu bakarra. Gozatu inolako aurreiritzirik gabe, aurrean zure desira musikalak beteko dituen taldea duzu: Flyln' Freak eta denbora. |
| Diskografia/Discografía |
|
"It's
The Time" Oihuka 2004 |
| 01.- When
Dreams Awake 02.- One Minute Of Silence 03.- Armageddon's Dare 04.- Nazareth's Dream 05.- Crownless Angel 06.- It's The Time 07.- Black Tears 08.- Falling In Temptation 09.- The Last Paradise 10.- Flyin'Free 11.- A Future Without Good Bye |
| Taldekideak/Componentes |
| Mikel Bizar (ahotsa) Pedro "Aittitte" Hermosilla (kitarra) Gorka Bizar (baxua) German "Jimmy" Ulacia (teklatuak) Albaro Alonso (bateria) |
| Harremanak/Contacto |
| Helbidea: Lizarre
kalea 13 2.I, Sopelana (Bizkaia) Posta Elektronikoa: flyinfreak@euskalerria.org |