Biografia

ERASO! musika taldea 1996. urtean sortu zen. Lehenagotik entsaitzen hasiak ziren Sergio eta beste bateri jole bat, kantak ateratzen eta mugidan barneratzen.. Baina Zarauzko talde baten aritzen zen kitarrista batekin hitzegin eta horrela Nestor taldean sartu zen. Hortik astebetera Amaiurri komentatu genion sartzerik nahi zuen , hau pentsatu gabe talde barruan sartu zen.

Horrela hasi ginen eta hortik lau hilabetera gure lehen kontzertua eman genuen , Zarautzen. Orduan ginen Sergio Ahotsak eta kitarra, Nestor kitarra, Amaiur Baxua, eta Javi baterian. Bateri jolea Donostiarra izanda utzi egin zuen taldea eta bere ordez Nestorrekin lehendik ibilitako Iņigo sartu zen.

Honek izugarrizko bultzakada eman zion taldeari , zeren entsaiatzeko orduak gehitu egin ziren , denak zarauztarrak ginen eta ildo beretik zihoazen musika taldeak atsegin genituen. Egia esan Iņigo sartu zenetik 1996. urte bukaeratik, hortik jaio zela gaur egun ERASO! izango zenaren base finkoa.

Beraz esan genezake ERASO! talde Zarauztarra dela eta bertan eman dituela bere bizitzako pausurik handienak. Orduan ERASO! -ko paraideak hauexek dira: Amaiur Cajaraville Garmendia Baxua , Nestor Urdanpilleta Egaņa kitarra, Sergio Ruiz Glez-Txabarri ahotsa eta kitarra, eta Iņigo Beitia Manterola baterian.

Taldea kantak ateratzen hasi zen Iņigo ren sarrerarekin bat. Lehendik ere lokalean grabaturiko maketatxo bat atera genuen non bertan biltzen zen baterijole zaharrarekin eginiko musika ildoa , pixkat aldatua gaurko ERASO! -rekin komparatzen badugu. Maketa honen izena GUZTIAREN ARABERA zen eta 500 ale saldu genituen baina gure inguruetako lekuetan, gu heltzen ginen leku guztietara. Bertan Metal azkarra eta thrash - aren bidetik zihoan musika egiten genuen orduan IŅIGO sartu eta hamar hilabetera grabatu genuen gure bigarren maketa. Egia esan hau zen gure lehen maketa , zeren bestea kontzertu bat izango balitz bezala grabatu genuen gure medio exkasekin, entsaiatzeko lokalean Igande goiz baten . Bigarren maketa hau, Zarauzko Noizbehinka estudioetan grabatu genuen eta izugarrizko harrera izan zuen maketa hau, GAUA izenekoa. Gaztemaniak izeneko gipuzkoako maketa lehiaketa batetan finalistak gelditu ginen eta honen ondorioz , gehiago jotzeko aukera ere izan genuen. . Gipuzkoa eta Bizkaiako gaztetxe guztietan jo ondoren ikusi genuen gure benetazko momentua heldua zela zeren bageneraman bi urte hortik jotzen eta gure izena gero eta ezaguanagoa egiten ari zen gaztetxeetako mugimendu alternatiboetan.

Estilo aldetik esan genezake guk pausuak astiro eman ditugula eta pauso finkoz bai talde bezala eta baita ere musika egiteko orduan . Bigarrengo maketan somatzen hasia zegoen gure benetazko beharrak musikagintzan sentimenduei eta indarrari eginiko konpendio bat izango zela. Ikusten genuen nola indarrak eta sentiberatasunak biak kompatibleak zirela. Horrela gauzatu genuen GAUA maketa bertan Urrutitik, Gaua, Hire Hitzekin bezelako kantak aurki genitzake. Baina gehien somatu duguna da zuzenean duen indarra taldea , transformazio bat izango balitz bezala jasaten dugula taula gaienan gaudeenean. Izan ziren bi urte esaten ziguten leku guztietan jotzen , gehienetan dirua galtzen eta horrela ikusi eta ikasi genuen lanbide gogor honetako momenturik zailenetarikoa.

Orduan , Lehenengo Elkartasun egunean jo genuen eta bertan ikusi genuen , kanta berri batzu bazirela eta grabatu beharra zegoela. Orduan sartu ginen SHOT estudioetan MIKEL KAZALIS (Anestesia)-en gidaritzapean gure lehenengo diska izango zenaren kantak grabatzen. Lau kanta grabatu genituen eta disketxeetatik mugitzen hasi ginen . Mil A GRITOS -eko lagunak izan ziren gehien interesatu zirenak gure doinuez. Ba esan eta egin eta beste sei kantak grabatzen hasi ginen, hortik atera zen gure lehen diska ERANTZUNIK GABE. Harrera bikaina jaso zuen kritiken aldetik eta baita ere jendearen partetik.

Euskal Herriko hainbat eta hainbat taldeekin jotzeko aukera eta hainbat eta hainbat herri ezagutzeko aukera ere izan genuen diska hau atera eta gero. Lagun asko eginaz eta Euskal Herriko musikagintza nola zebilen ezagutzeko aukera aparta ere izan genuen eta izan dugu. Badira honezkero 150 kontzertu egin ditugunak eta beti dago zerbait momentu ren bat edo gogoratzen duzuna.

Talde asko dira ezagutu ditugunak eta seguruenik batenbat ahaztuko dugu baina tira hor doaz momentu onak eman diguten taldeak:

Pi.l.t., O.S.T. ANESTESIA, BERRI TXARRAK , SU TA GAR, S.A. LORELEI, KAFHA, BRIGADA SLAM, ATXANTATU, 2KATE,BARATZA BASS, BUITRAKER, NO MAS MIEDO, KASHBAD, IKARAZ,LUTHER, DOCTOR DESEO, MATERIA,KAOS ETILIKO,SEN, ETAB....

Aipatu gabe ezindugu utzi ere SLAYER taldea ere teloneatu genuela beraien espainiar giran eta ezagutu ere. Esperientzia oso ona izan zen musika eta kontzertuak ikusita baina egia esan SLAYER taz asko hitzegin dugu eta beti gaizki zergatik izango ote?. Baina ez da hau gure kontzertu bakarra , hainbeste izan dira. Gogoratzen dugu nolan Leintz gatzago ko herritarrak AMAIURr-en karteraren bila zeren Yonki batek lapurtu egin zion kontzertua hasi baino lehen (Aupa Salinas, txuleta ederra), eta herri guztia ibili zen Amaiurren karteraren bila, ah! ahaztu gabe gu baserritarraz jantzita geundela erdi mozkortuta zeren gure Herriko festak ziren . Madrilgo TIPO dendan Gran Vian dagoen musika denda handi batetan ere egon ginen gure lehen diska presentatzen eta oraindik ere gogoratzen nahiz nola etorri ziren bi facha guri kaņa sartzera eta zer nolako kontzertu agresiboa egin genuen bazirudien gu kanpotarrak izanik eta gehienbat euskaldunak izanik, mespresxatu egiten gintuztela (ez denak) baina airean notatzen zen horrelako zeozer.

Dena dela ez dira bakarrik musika taldeak eskertu nahi genituenak , zeren eskertu nahi genuke ere ERASO! ren bizitzan zeoezer eman diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Gorka Eizaguirre, Haitz de Diego , Enrike Laborda, Fer, Jam ,Dabid suicidas,Aitor Abio , Anari, Mikel Kazalis ,Izaskun Forkada, Asier Serrano, Arrate Lopez,Ander Izeta, Unai Moraza , Jexuxmai Lopetegi, Unai lopetegi, Iņaki kresala eta Alberto Donosti Rock , gugan sinetsi dutelako, seguruenik norbait ahaztuta daukaguna baina hemen aurkitzen den bakoitza badaki noraino egin duen lana guregatik eta hori dela eskeru nahi genieke.

Gure bigarren lana ere atera berri dugu eta bertan aurki dezakegu soinu landuagoa bat, ideiak landuagoak, kantak, produkzio aldetik ere asko goraipatu behar ditugu. Haritz Harreguy- rekin lan egitea pentsatu genuen , zeren bere lanak entzunda ditugu eta asko gustatzen zaizkigu bere produkzio lanak. Haritz-ekin eta Mikel Kazalis ekin egon gara lanean batek bere maixutasuna eta besteak bere esperientzia nahastu nahian eta izugarrizko lan talde sortu dugu bigarren diska honetan.

ORAINA ETA GEROA oso diska landua da, bertan aurki genezake guk hobekien dakiguna egiten dela sentiberaatasuna, eta indarra nahastu. Bertan emo ikutuak , sentiberatsuna, agresibitatea, indarra, coktail baten bidez nahsasten badugu ORAINA ETA GEROA lor genezake. Oso pertsonala da eta letrak ere landuagoak dira eta bertan esaten direnak badirudi lehenengo diskarekin komparatuz positiboagoak direla baina ezin uka gure ezbaikortasuna idazteko orduan. Gauzak lemotibitate puntu batez idazten saitzen gara eta honek ere bere emaitza dakar. Diska honetan bertsio bat sartu dugu , oso bertsio mitikoa eta 80 . hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuena. DELIRIUM TREMENS-en IKUSI ETA IKASI. Gaurkotu egin dugu kanta eta gure ikutu pertsonal batzuekin grabatu, ea gustazen zaizuen. Asier Serranok ere Lorelei ko abeslari eta poetak, abesti bat idatzi du guretzat, SASIAK , ZAINETAN HAZIAK hain zuzen.


Diskografia/Discografía

"Kontra"
Metak 2005
01.- Aurrera
02.- Egunak
03.- Kontra
04.- Errebelazioa
05.- Laztanak/Oihuak
06.- Hitzik Esan Gabe
07.- Sosegu Eza
08.- Odola Ta Malkoak
09.- Haur Denborak
10.- Ilargia Egunez
11.- Belaunaldi Zauritua

"Grisez Bustitako Egunak" 
Metak 2003 (diska)
01.- Gertaerak
02.- Ispilua Apurtu Da
03.- Gizartearen Loak
04.- Otsoak Otsoari Laztan
05.- Ze Huts Garen
06.- Sistemaren Esklabu
07.- Ihes
08.- Altzairuzko Taupadak
09.- Alargun Beltzaren Besarkada
10.- Grisez Bustitako Egunak
+ Gertaerak (bideo-klipa)

"Oraina Eta Geroa" 
Mil a Gritos 2001 (diska)
01.- Oraina Eta Geroa
02.- Sasiak, Zainetan Haziak
03.- Arauetara Kateaturik
04.- Ez Da Bidea
05.- Arazoen Zergatia
06.- Oztopoak Gainditu
07.- Etorkin-Zuna
08.- Ikusi Eta Ikasi
09.- Itsu Bezain Mutu Hago
10.- Joan Etorriak
11.- Zoriontasuna Salgai (instrumentala)

"Erantzunik Gabe" 
Mil a Gritos 1999 (diska)
01.- Erantzunik Gabe
02.- Fede Faltsua
03.- Aldeginda
04.- Nork Mugitzen Gaitu?
05.- Gure Bizitza
06.- Bai, Zein Haiz
07.- Zein Gogorra
08.- Eskale Baten Memoriak
09.- Droga Merkea
10.- Tristura Barruan 

Taldekideak/Componentes

Nestor (gitarra)
Iņigo (bateria)
Sergio (gitarra eta ahotsa)
Ander (baxua)

Harremanak/Contacto

Web gunea: www.erasomania.com
Posta Elektronikoa: info@erasomania.com
Zuzenbidea: Kasino Kalea 7, 1ēB 20800 - Zarautz - GIPUZKOA
Kontratazioa:
Hontza Produkzioak - 113 postakutxa 20570 Bergara (Gipuzkoa)
Tlf.: 943 763 581 - 677 452 333 FER

Ģ itzuli/volver