|
 |
NUMEN
Negua pasatu zain
Lorrozoan eta itzalean. Duela lau urte hirugarren diskoa
plazaratu zutenetik ez da NUMEN taldearen berririk izan.
Abestiak zuzenekoetara eramateko oztopoak ez dira sekula
gozoak izan Arrasatekoentzat. Taldekideen joan-etorriak
gaindituta badirudi oreka topatu dutela. Gipuzkoarren
myspace atarian ikus daitekeen bezala taula gainera
igoko dira urtarrilaren bukaeran, Frantzian, eta
otsailean Durangon dute bigarren zita. Aritz Navarrok
(abeslaria) eta Lander Olazabalagak (baxua) hurrengo
hilabeteetako asmoak azaldu dizkigute. |
|
 |
EKON
Segi zirikatzen
EKON taldeak urtarrilaren 8an iragarri zuen bueltan direla.
Printzipioz zuzeneko seinalatuak eskaintzeko. Talde metal
zalearen oinarria gutxi gorabehera mantenduz hainbat zaleren
eskaria beteko dute. Horretarako “Zirikatzen Jarraituz 9002”
prestatu dute, maiatzaren 14an abiatuko dutena Bilboko Kafe
Antzokian. Ekaina bukaeran, berriz, Hatortxurock jaialdiaren 10.
ekitaldian izango dira. J. Sangre taldeko abeslariarekin
esklusiban hitz egiteko parada izan dugu. “Hartu sprayak eta
irten kalera, hemen da Ekonekin batera, mila koloredun gerra!” |
|
 |
ASGARTH
Basamortuan
garrasika
Paradisutik oinezkoen lurrera. Ustekabeko
oihartzun entzutetsuak paretarekin topo egin zuen. Alabaina,
taldekoak ez ziren mututu. “III” izeneko lana 2002an atera
ondotik, lanean jarraitu zuten isiltasuna gordez. Orain,
ahaztuak izateko arriskua alboratu asmoz “... Garrasia” izeneko
diskoa argitaratu dute. Dagoeneko, Añorgako mutilen laugarrena
da. Lan rockeroagoa, zaindua, heldua eta aldaketez josia
dagoena. Honela, Asgarth-en ibilbide bereziaz eta disko berriaz
gehiago jakiteko eurekin izan ginen. |
|
 |
MATERIA
Hamar urteko zama
iraunkorra
Urnietan bada hirukote bat. Materia da beraien izena. Ondo
moldatzen dira musika egiterako garaian. Doinu gogorrak pasarte
lasaiekin nahastea gustuko dute. Materia da beraien izena.
Martxoan “Autodestrucción” (Fragment Music) izeneko laugarren
diskoa atera zuten. Laugarrena bai. Perfektua. Urteak eman duen
lehen fruitu bereizgarria. Materia da beraien izena eta bada
garaia beren musika goraipatzeko. Merezi dute. Jon gitarra
jotzaileak zer edo zer kontatu zigun. |
|
 |
ANESTESIA
Sendabidea
Sei urte lozorroan eman ostean, Beloki, Ibon, Dani eta Mikelek
osatutako ANESTESIA bueltan da. Doinu berriekin, zenbait
aldaketekin eta begiak irekitzeko prest. Itzuleraren zati dugu
“Terapia” izeneko bosgarren lana. Ibilbide baten jarraipena,
etenak horren sakonak izan ez direnean. Disko berria, Bonberenea
Ekintzak zigiluaren ohatilan atera da ebakuntza gelatik. Sendo
gainera, metal doinuen indarra inoiz baino presenteago dago-eta.
Itzartze honen haritik, Mikel Kazalis musikari anonimoarekin
hitz egin genuen. |
|