|
Lehenik eta behin, laburtu ezazue Konter taldearen
orain arteko ibilbidea?
Ibilbide nahiko korapilatsua izan dugu. Hasierako
formaziotik bakarrik Iker gelditzen da. Estiloari dagokionez
aldaketa nabarmenak izan ditugu, heavy metal doinuetatik doinu
astun eta gogorrenetara pasa gara. 2001. urtean maketa bat
grabatu genuen 4 abestiz osatutarikoa, eta oraintsu kaleratutako
diskoaren aurrekari bakarra litzake. Bestalde, urte hauetan 50
kontzertu inguru eman ditugu eta Euskal Herriko txoko asko
ezagutzeko aukera eman digu taldeak. Orain ostera gure lehen lan
luzea aurkezten gabiltza.
Iaz,
“Aro Berria” izeneko lehen diskoa aurkeztu zenuten Durangoko
Azokan. Nolakoa izan zen prestaketa prozesua?
Abestiak
hilabete batzuk prestatzen egon ondoren, 2004ko abenduan
estudioan sartu ginen. Bi hilabete eraman gintuen grabaketak eta
nahasketak. Hurrengo hilabeteetan arazo ezberdinengatik (badakizue
lan merkatua zelan dagoen gaur egun) geldirik egon ginen. Uda
ostean berriz ekin genion diskaren maketazio eta edizioari.
Horrela 2005 abenduan kaleratu genuen gure lehenengo diska.
Esan
bezala, “Aro Berria” izenburuarekin bataiatu duzue zuen
lehenengo haurra. Zeren aro berria aldarrikatzen duzue?
Aro
berria izenburuarekin bi gauz aldarrikatu nahi izan ditugu, alde
batetik geure taldeko bizitzan egon diren gora beherak eta beste
aldetik gaur egungo gizarteak daraman ibilbide teknologikoa,
honekin gizakiak teknologia eta zientziarekiko daukan
menpekotasuna kritikatzen saiatzen gara.
Zer
aurkituko dugu lehen lan honetan?
Riff
gogorrak, erritmo astunak eta azkarrak nahastutak eta gure
izaera markatzen duen ahots urratu eta guturala.
Kolaborazio
interesgarriak izan dituzue.
Halaxe
da. Alde batetik, MARS (Habeas Corpus), aurretik ezagutzen
genuen eta gustora aurkitu zen guk planteatutako ideiekin,
gainera abesti baten hitzak berak egin zigun. Laila eta Podri (Nok),
estudioan bertan ezagutu genituen eta naturalki atera zen
beraien aportazioa.
Musikalki,
metal eta hardcorearen artean koka genezake Konter taldea. Doinu
gogorrak lantzen dituzten zein talde dituzue gogokoen?
Taldeko
kide bakoitzak bere preferentziak ditu, Euskal Herriko
taldeetatik (Anestesia, Parasma, Etsaiak, Brutal melody…),
atzerriko talde gogorrenetararte (Sepultura, The Haunted, ...).
Bestalde,
Musikherria herri diskoetxearen barnean zaudete eta beraiekin
kaleratu duzue diskoa. Zer du Musikherriak zuek bertan egoteko?
Musikherrian
sartu ginen beraien printzipioekin bat egiten genuelako. Euskal
Herriko talde askoren elkarlanaren emaitza da, inor ez da inor
baino gehiago ez gutxiago. Gainera uste dugu gaur egun
autogestioa dela biderik egokiena gu bezalako taldeentzat.
Euskal
musika aro berri batean murgildurik dago, edo oraindik iraganeko
oroitzapen asko ditugu?
Bai,
edozein tabernetan edo jaietan joaten zarenean betiko kantuak
eta betiko taldeak entzuten ditugu. Badirudi oraindik ez dugula
gainditu 80ko hamarkadaren “boom” hori. Euskal musika genero
gehiagoetara zabaldu behar dela uste dugu.
Amaitzeko,
aurrera begira zein asmo dituzue?
Orain
zuzeneko asko ematen ari gara eta horrela jarraitzea espero dugu
urte amaierararte, diska herriz-herri aurkeztuz. Hori egin
ostean, bigarren diskaren grabaketarekin hastea espero dugu.
*Oharra:
Entzun!
aldizkarian argitaratutako
elkarrizketa.
|