|
Elkarrizketarekin
hasteko, taldearen historia kontatzea gustatuko litzaiguke. Nork
osatzen duzue?
Duela
bi urte inguru (2003ko Azaroan), Gordo (Destrucción, NCM,
Snoobs, Stukas...), Xarti, Totx eta Willy (Uko, Jihad) elkartu
ginen hainbat talderen bertsioak jorratzeko, denbora pasa ahala,
talde bat sortzeko ideia indartuz joan zen, gure lehen abestiak
konposatzen gindoan einean. Hortik hilabete batzutara (2004ko
Ekainean) taldea indartzea erabaki genuen gure lagun Taliri (X-at,
Ednis) gurekin jotzeko proposamena eginez. Aby-Kem sortu baino
lehenago Willy, Totx, Xarti eta Tali Insane izeneko proiektu
batean arituak ginen, gaur egun bertan jotzen genituen bi
moldatutako abesti jotzen ditugu (Azal Lehuneko Agureak eta
Mugarik Gabe). Eta ordutik hona musika lantzen jarraitzen dugu.
Egun, taldea bost musikarik osatzen dugu:
Mikel Ilarduia (Xarti) gitarra,
Rober Ugarte (Tali) gitarra,
Mikel Alvarez (Willy): ahotsa
, Iñigo
Ibarzabal (Gordo) bateria eta
Aimar
Lasa (Totx) baxua.
Aby-Kem
bezala ezagutzera eman aurretik AK-47 izenpean aritzen sienten,
zuzen nago? Zer esan nahi diezaguzue garai hari buruz?
Bai,
2004ko Irailan Angiozarren debutatu behar genuen eta oraindik
izenik gabe geunden,
kontzertua eta “Danbaka”-n aurkezteko asmoa zirela eta asko
pentsatu gabeko erabakia hartu genuen, taldeari AK-47 izena
jartzea, gerora damutuko ginen erabakia. Baina ez genuen denbora
asko behar izan izenez aldatzeko, horrela gure lagun mina den
Lexeiak, Aby-Kem izena proposatu zigun bere berezitasunak
azalduaz (“Aby-Kem”-ek pantera beltza esan nahi du egiptoar
jeroglifikotan idatzita) ez zitzaion asko kostatu gu
konbenzitzea eta izenez berehala aldatu genuen horrela taldeari
falta zitzaion hutsunea betez.
Jorratzen
duzuen estiloaren nondik norakoak argitzeko, ezinbestekoa den
galdera egitera behartua nago, nola definitzen duzue zuen musika?
Influentziez hitzegiteko orduan, ze talde edo musikari aipatuko
zenituzkete?
Ez
da erraza hitz batean definitzea. Hasiera batean ez geneukan oso
definituriko estilorik, baina gaur egungo gure joerak ikusita,
thrash-metal amerikarra, death-metal europear puntu batzuekin
jotzen dugula esan genezake, beti ere gure ukitu pertsonala
emanez. Taldeei
dagokionez: Arch Enemy, Chimaira, In Flames, Machine Head,
Sepultura, The Haunted, God Forbid, Metallica, Pantera,
Moonspell, Slayer.... eta beste asko aipa genitzake, eta ezin
euskal taldeak alde batera utzi: Anestesia, Amimishock, Serial
Number, No Humano, Emklow, Latzen, Su Ta Gar, Biok, ERASO!,
Denial, Darkness by Oath, Hopelessness, Legen Beltza, Kafha,
Anger, Ozen, Kudai....
Berezia
da taldean jorratzen duzuen musikan euskaraz mintzatzea. Zeren
adierazgarri duzue hori?
Euskara
gure ama-hizkuntza da eta ondorioz mundua ulertzeko era
pertsonal bat. Beste hizkuntza baten mintzatuko bagina ez
litzateke ain pertsonala izango, nortasuna galduko luke nolabait.
Entsegu
lokaletik kanpo, zuzeneko emanaldi dexente eman dituzue, zer
eskeintzen duzue zuen kontzertuetan?
Zuzenean
%120-a ematen duen talde gazte bat gara. Doinu gogorrak
ikuskizun ukitu batzukin. Rock
astuna maite dutenek badaukate zer ikusi gure zuzenekotan.
Kontzertu
guzti horien artean, Oñatiko gaztelekuan eginiko zuzen berezi
bati buruz hitzegitea nahiko nuke. Nondik
sortu zen ideia eta zuen bertan jotzeko aukera? Zer suposatzen
zuen zuentzat Dimebag Darrel bezalako musikari mitiko batek?
Kontzertu
hau lehenagotik finkaturik zeukagun “Ozen” taldearekin,
baina zoritxarrez astebete lehenago gure idolo musikari honen
heriotzaren berri izan genuen eta omenaldia egitea erabaki
genuen.
Orain
artean hitzegindako guztiaren jarraipen gisa, taldearen lehen
diska izango dena grabatzen zabiltzate. Kontaiguzue grabaketaren
nondik norakoak.
Esperientzia
interesgarria izan da guretzat, asko ikasi bait dugu, abesti
ugari aterata geneuzkan jada eta hauek ezagutzera emateko
grabatzea pentsatu genuen. Grabaketaren kalitateari dagokionez,
espero genuena baino eskaxagoa izan da honen ondorioz eta
grabaketaren arduradunaren jarrera ikusita gure erara nahastea
erabaki dugu eta oraindik hortan gabiltza. Hasiera batean 10
abestiko diska izan behar zen baina egoera honen aurrean
hauetako abesti batzuk bigarren diska baterako gorde ditugu.
Diskako
musikari dagokionez, zer aurkituko dugu? Aby-Kem sortu zenetik
gaur egun harte egiten duzuen musikak aldaketarik jasan al du?
Diska
hontan, talde hasiberri askori pasatzen zaion bezala, lehen
diska izanez definitu gabeko estiloko abestiak aurkituko dituzue,
kanta oso kañeroetatik hasita melodikoetaraino. Baina gure
azkenengo konposaketak ikusita estilo solidoago eta defituriko
bat lortzen ari garela esan genezake.
Lana
kaleratzeko orduan, zein bide aukeratuko duzue? Denok dakigunez,
gaur egun disketxe baten atentzioa lortzea oso zaila da, nola
ikusten duzue egoera?
Oraindik
ez dugu oso argi eta edozein proposamenetara irekirik gaude,
gure jarrera, hitzak eta musika errespetatzen diren bitartean.
Badakigu disketxe batekin diska ateratzea gauza zaila dela baina
ahalegindu gabe behintzat ez gara geldituko. Bitartean ahoz-ahokoaz
baliatuko gara. Dena dela gure nahia gugan interesa izan
dezakeen edonork gure diska eskuratu ahal izatea da.
Aurrera
begira iada, ze asmo dituzue?
Orain
kanta berriak lantzen ari gara eta gure asmoa kontzertuak
lortzea eta batez ere gure lana ezagutzera ematea da.
Nire
aldetik hau izan da dena, zerbait gehitu nahi baduzue orain
duzue aukera.
Herriko
Burdinari eskerrak eman nahi dizkiogu gu bezalako taldeak
ezagutzera emateko egiten ari den lanagatik eta bereziki
Plaentxiko Albertori gugan jarritako interes eta
konfidantzagatik, musika munduan horrelako jendea ezagutzea
plazer handia da guretzat.
|