|
Denbora dezente daramazue
Euskal Herriko eszena metalikoa, baina, nola eta noiz hasi zen gauza?
Dark
Faith 1998 urtean sortu zen Impure taldea desegin ondoren,
bateria (Lucifugo Rofocale) eta nik sortu genuen taldea.
Azkenaldian aldaketa garrantzitsuak egon
dira taldekideen artean, zer aipatu zenezake gai hori buruz?
Egia
esan, Dark Faith-en zaudenean lanik egiten ez baduzu kalera zoaz,
jendeak uste du talde baten egoteak entsaiatzea bakarrik
suposatzen duela eta hori gezurra da, lan asko dago kontzertu
zein CD bakoitzaren atzean eta denok laguntzen ez badugu dena
pikutara doa. Hori gertatu aurretik, erruduna edo errudunak
kaleratuak izaten dira, orain dela gutxi gertatu den bezala
abeslari eta gitarra zena zein baxu-jolea aldatu direlarik,
honela, Dark Faith 2 gitarra izatetik gitarra bat duen taldea
izatera pasatuz. Black metal talde bat gara, ez moja talde bat.
Lan berriari dagokionez, pertsonalki
aurrekoaren gainetik dagoela pentsatzen dut, azkartasun eta
bortizkeria irabazi aipagarri bat izan duelarik. Zer iruditzen
zaizu hau? Nola baloratzen duzu lan berria aurreko “The
Sentence of Satan” lanaren aurrean?
Egia
esan aurreko lanaren maila hobetzen du bai kalitate musikalean
zein konposizioetan, agian aurreko lanean soinu garbiegia
edukitzearen akatsa egin genuen eta naiz eta jendeak hori
atsegin, Dark Faith-en arima iluna galtzen da, beraz, gustukoago
dugu lan berria eta faltan botatzen dugun bakarra nahasketak
egiteko denbora gehiago ez izatea izan da.
Lan berria diskoetxe berriarentzat,
zeintzuk izan ziren “War is Inminent” uzteko arrazoiak? Zer
iruditzen zaizu oraingoz “Blackened Moon Productions”-ek
eginiko lana? Aurrera begira, gustatuko litzaizueke beraiekin
lanean jarraitzea? Ze asmo dituzue etorkizunerako?
War Is
Inminent-ekin uztearen arrazoia Dark Faith-enganako promozio eta
bestelakoen eza izan zen, egon zen gutxia kaka hutsa izanik.
Naiz eta Blackened Moon Productions-ekin gauzak ondo doazkigun,
talde bezala beti nahi izaten da gehiago. Aurki grabatuko dugu
MCD-ari begira, beraien lana ondo egiten badute zigiluz ez
aldatzea pentsatuko dugu nahiz eta hau dena aurrerakorako utzi
beharko dugun. kontzertu
ugari emango ditugu eta grabaketa osoa jarraian egitea gustatzen
zaigu.
Disketxea aldatzen da baina berriz ere
zuek ekoiztu duzue lana, zer dela eta?
Mugimendu
askatasun osoa, guk lokalean grabatu ohi dugu, argi dago
estudiokoarentzat gure lokalean aparatu guztiak muntatzea ez
dela atsegina baina guk gure lokaleko soinua dugu gustuko.
Norvegiar estiloko Black Metal talde
bezala sailkatuak izan zarete, ze talderen influentzia jaso ahal
izan du Dark Faith-en soinuak?
Marduk,
Dark Funeral, Mayhem, Immortal, Octinomos, Gorgoroth,...
Argi dago irudiak zuentzat garrantzia
duela eta pertsonalki, corpsepaint-a estilo honetako
bereizgarri eta ikur zein sentimendu igorle dela uste dut.
Bestalde, erabilpen komertzial bat izanaz kritikatua izan da,
zer iruditzen zaizu zuri hau?
Dark
Faith-ek horrela sentitzen duelako erabiltzen du makillaje eta
estetika hutsagatik erabiltzen duena oker dago, hala ere, hori
beraiek ikusiko dute, gu guregatik bakarrik arduratzen gara, ez
dugu irakaspenik egiten, jendea nagusia da talde bakoitza zertaz
doan ohartzeko.
Gai ideologikora pasatuz, zuen burua
satanikotzat aurkezten duzue, hala ere, satanismoak, ideologi
bezala, hainbat pentsamendu ezberdin eta pertsonal uztartzen
ditu, orduan, ze iritzi diozu LaVey-ren satanismo modernoari?
Satanismo
modernoa ez da satanismoa. Jendeak, hau dena zertaz doan
ohartzen hasteko, ikertzaile serioz eginiko benetako liburuak
irakur ditzala eta bat baino gehiagok ezusteko bat jasoko du,
uste denaren kontrakoa baita. Bestela ere, aipatutako liburuak
pixka bat pisutsuak dira eta aldi berean eleberri diren batzuk
gomendatzen dizkizuet, hauek oso interesgarriak izanik,
satanismoa berau denaren ikuspuntutik tratatzen baitute.
Liburuak: “Angeles y Demonios” (oso argigarria), “El Código
Da Vinci” (ez horren aritik..) eta “El Ocho” (datu
nabarmenak agertzen dira).
Zerbait
zaharra irakurri nahi baduzue Sir William Blake-n liburuak hartu
itzazue (baina ez oker egon, liburu bortitzak ere baititu).
Gertuago ditugun gaietara salto eginaz, azkenaldian Euskal Herriko
eszena metalikoa, naiz eta pixkanaka, aurrera doala dirudi.
Kontzertuak daude, talde oso aktiboak eta jendearen geroz eta
gehiagoko laguntza. Nola ikusten duzu zuk eszena? Positiboak
izan gaitezke.
Bai eta
bazen ordua, Euskadi underground mailako erreferentzi kultural
izan baita beti
penintsulan baina azkenaldian jendea lo edo “bakailao”-an
sartua zegoen eta denaz pasatzen zuen.
Azkenik, zerbait gehiago esan nahi
baduzu, aurrera.
Zuen laguntzarengatik eskerrak
ematea, horrelako jendearekin gauzak beti ondo baitoaz.
|