|
MCD bat ekoiztu ostean 2001ean “Misanthropic and Nihilist
Dharma” zuen lehenengo diska luzea grabatu zenuten, eta orain
gutxi “Massive Genocide, Collective Suicide, Hurting Katharsis...”
kaleratu duzue. Emaitza ikusirik, gustura gelditu al zarete
azkeneko lan honekin?
Bai.
Egia esan, soinuarekin nahiko buruhauste izan ditugu,
bateriarenarekin batez ere, hasieran soinua apur bat jaitsi egin
genion, amaieran berriz zer edo zer igotzeko. Azkenean nahiko
altu geratu dela dirudi, baina beno. Gitarren soinuaren maila
finkatzeak ere denbora dezente lapurtu zigun. Guzti honen ostean,
eta azken emaitzari erreparatuz gero, pozik geratu gara.
Aurreko
diskak nahiko harrera txukuna izan zuen. Berdina esan al daiteke
berriarekin ere?
Egia
da “Misanthropic and Nihilist Dharma” ongi jasoa izan zela.
Gogoan dut, esate baterako, alemaniar web orri batean irakurri
genuen kritika. Inoiz entzun zuen lanik onenetakoa zela zioen,
izugarria iruditu zitzaiola diskaren maila. Nahiko harriturik
gelditu ginen.
Bestela ere, balorazio txukun xamarrak irakurri izan ditugu,
Alemaniaz gain, baita Herbehereak edota EEBB bezalako lekutatik
ere.
Eta
diska berriari dagokionez, goiz da oraindik ondorioak ateratzeko,
baina tira, salmentak orain arte bide onetik doazela dirudi, eta
hori seinale ona da.
Zuen
aurreko grabaketekin gertatu bezala, auto-ekoizpen baten aurrean
gaude, soinuaren kalitate txalogarriak - disketxe handidun talde
askok eurentzat nahi luketena - bestelakorik pentsatzeko
arrazoiak ematen badizkigu ere.
Zale
askok ere hausnarketa berdina helarazi digute, jendea alde
honetatik ere oso gustura gelditu da. Aurreko lanarekin
alderatuz hobekuntza nabarmena sumatzen da egia esan. Lehen
teklatuak pisu handiegia zuen agian, eta desoreka nahiko handia
sortu zen. Orain ordea trinkoago nabari da dena.
Hala
ere, egun daukazuen maila kontutan harturik, ez da oso erreza
ulertzea disketxeen babesik ez edukitzea.
Beno,
gu, horretan gehiegi pentsatu gabe, kantak konposatu eta
grabatzeaz arduratu gara batik bat. Eta ezer ez zetorrela
ikusirik, auto-ekoizpenaren bidea hartu dugu beste behin.
Dena
den, aukerak bilatu izan ditugu. Patxik disketxeetara kopiak
bidali izan ditu, baina arrakastarik gabe. Agian altuegi amestu
izana izan da akatsetariko bat, baina egia esan, behin babesleak
bilatzen jarrita... Nuclear Blast-ekin kontaktuak izatera iritsi
ginen. Taldea interesgarria zela zioten, baina momentu hartan
taldez saturaturik zeudela.
Beste
arazo bat bertako egoera da, metal extremoari babesik ematen ez
zaiola, alegia. Cerebral Effusion-ek adibidez, hemendik kanpo
lortu du babesa, disketxe atzerritar batekin baitauka kontratua..
Goi Music-ek bestalde, bestelakorik iruditu daitekeen arren,
Numen baino ez dauka mota honetako musika jorratzen duena.
Muga
hauez gain, aurreko diskarekin, hainbat kontaktu pertsonalei
esker, Herbeheretara eta Japoniara 300 ale inguru bidali
genituen. EEBB-tan ere zer edo zer saldu zen.
Diskak
alor musikalean eskaintzen duenean barneratuz, halakoetan ohikoa
den bezala intro batekin egiten dugu topo, hondamendi
kutsu handi xamarra duena; hurrengo kantaren hasiera ordea
deigarria egiten da, ez baita ohikoagoa den abiadura
zapaltzailearekin hasten, introarekin lotura ezin hobea lortuz.
Hasieratik al zeneukaten pentsaturik hau?
Diozun
bezala, aurreneko kantak intro-arekin bat egiten du,
tarteko erritmoekin hasten delarik, progresiboki abiadura
areagotuz. Bateratze hau ez geneukan aurreikusirik, baina honek
sarreraren ondorengo kantak ez duela zertan abiada bizian hasi
behar argi uzten du.
Lanaren
erdialdera erritmoak lasaitze aldera egiten du, doinu
melodikoagoak nabarmentzen direlarik, baina diskak kanta
deigarririk badauka, hori “Ipar Haize Hotz Zuriak” da,
hizkuntza dela eta. Nola sortu zen euskaraz kantu bat egiteko
ideia?
Egia
esan, ez zen asmo baten ondorio izan, egoera jakin batek
sorturikoa baizik. Kontua da Josu –taldeko baxujolea izateaz
gain letrak idazteaz arduratzen dena- olerkiak bilatzen ari zela
Interneten, eta horrela egin zuen topo J.A. Artze-k
idatzirikoarekin. Kantu nahiko epikoa gera zitekeela pentsatu
eta horixe egin zuen, aipaturiko abestiarentzako letra
bezala hartu, alegia. Dena den, hasiera batean ez zen gure
helburuetariko bat euskaraz abestutako kantu bat egitea.
Zuen
gustu musikalei dagokienez, zaletasun berdinak al dituzue?
Estilo berdinek eragiten zaituzte?
Bakoitzak
geure gustu propioak ditugu. Patxik kaña du gustuko, brutal
death-a, pagan eta black metala batez ere. Ivan eta Aston-ek
heavy-a eta metal progresiboa dute gogokoago. Josuk ez du horren
zaletasun jakinik, estilo zehatzik. Katatonia eta Opeth,
adibidez, oso atsegin ditu. Rafa eskola zaharreko death
metalaren eta thrash-aren jarraitzailea da. Eta neuri gehien
gustatzen zaidana gotikoa da, baita brutal death-a eta black
metala ere, azkeneko hau apur bat gutxiago.
Ikusten
duzunez, nahiko zaletasun ezberdinak dauzkagu, eta horrek azal
lezake taldeak berak, parametro batzuen artean mugitu arren, ez
daukala horren musika estilo finkorik.
Kanten
konposaketari dagokionez, zein da jarraitu ohi duzuen prozesua?
Beti
bide bera jarraitzen ez badugu ere, kasu gehienetan teklatuak
izaten dira lehenengo oinarria. Ondoren gitarrak sartzen ditugu,
gainerakoa azkenerako utziz.
Abesteko
erabiltzen duzuen hizkuntza ingelesa izanik, batzuek arazoak
dauzkagu letrak ulertzeko. Zeren inguruan mintzatzen zarete?
Beno,
lehentxeago esan dudan bezala, Josuk idazten ditu letrak.
Gainera zuzenean ingelesez egiten du, eta horrek zerbait berezia
ematen dio, ez baita berdina beste hizkuntza batetik itzultzea
edo berak egiten duena egitea. Dena den, zeri buruz hitz egiten
duten jakiteko, hoberena berari galdetzea zenuke, nik gutxi gora-behera
azal badiezazuket ere, agian gero berarekin hitz eginda
bestelakorik esango bailizuke.
(Lan
kontuak zirela eta Josu ez zen kontzertua baino minutu batzuk
lehenago arte azaldu, berarengana zuzentzerik izan ez genuelarik.
Besteren batean argituko digute zalantza hau...)
Zuen
aurreko lanari berriro helduz, Euskal Herriko mugak gainditzen
lagundu zizuela esan beharra dago, kontzertuen artean
deigarriena Portugalen urtero ospatzen den “Barroselas Metal
Fest”-ekoa izanik. Zer nolako esperientziak bizi izan dituzue?
Barroselas-ekoa
nahiko arraroa izan zen. Vigo-n daukagun Dani izeneko lagun
batek zerbait komentatu zigun, bertan jotzeko aukera izan
genezakeela esanez. Hala izan zen, eta bertara iritsi ginenean
jaialdiaren antolakuntza bikaina zela ikusi genuen. Baina hala
ere, ikusle kopurua tamalgarria izan zen. Eta ez bakarrik gure
kontzertuan, arratsaldean jo genuenez azalpen erraza izan
bailezake kasu honetan. Gau partean eskaini zirenetan ere
panorama berdina zen.
Egin
izan ditugun gainerako kontzertuetan, aldiz, Vigo edo Zaragozan
esaterako, erantzun oso ona jaso izan dugu. Jende dezente
biltzea lortu dugu, eta gainera gero ikusleek kamisetak edota
diskak erosi izan dituzte, taldea gustuko izan dutenaren seinale.
Oso pozik bueltatu gara halakoetatik.
Eta
diska berriarekin ze itxaropen dituzue? Europa mailan jotzeko
aukerarik ikusten al duzue? Zentzu horretan mailak ez luke
oztopo bat izan behar...
Europa
mailan jotzea nahiko zail dago gurea bezalako talde batentzat,
izan ditzakegun banatzaileak hortik zehar dauzkagun lagunak
baitira. Gogorra egiten da dena den, izugarrizko mailarik ez
duten beste talde batzuek disketxeren batekin kontratua lortu
eta Europan zehar kontzertuak eskaintzeko aukera dutela ikustea.
Horrez
gain, kontzertuak emanaldia baino egun gutxi batzuk lehenago
baieztatu ohi zaizkigunez, epe luzerako helbururik ez daukagu.
Zer
moduz ikusten duzu euskal eszena extremoa?
Euskal
Herrian talde gutxi batzuk ikusten ditut metal mota hau egiten
dutena gure kasuaz gain: Numen, Cerebral Effusion eta Impure
datozkit orain burura, baita Calb O’Roth ere, baina beno,
azken hauena ez da oso extremoa, progresiboa lantzen dutela esan
daiteke. Odd Heathenish eta eurekin batera kontzertu asko egiten
dituzten Zuldar, Conflict Noise,... baina hauek ere ez dira bete-betekoak.
Aiumeen Basoa ere aipa liteke, azkenaldian arrastoa galdua
badiot ere.
Azken
finean, zaletasuna egon badago, baina beti talde berdinak
gaudenaren sentsazioa daukat.
Beste
galderarik ez dugu, zaleei mezuren bat bidali nahi badiezu orain
duzu aukera.
Zaletuentzako
esker onak baino ezin ditugu eduki, oso ongi ari dira portatzen,
ia kontzertu guztietara etorriz. Bilbo eta Ermuako jendeaz ari
naiz batez ere. Eurengatik ez balitz aurrera jarraitzeak ia ez
luke zentzurik izango.
|