|
|
|
| Biografia |
| Elffor taldea 1996. urtean
jaio zen Eöl pianojolearen eskutik. Aldi berean SUFFERING DOWN taldeko
pianojolea den musikari honek, bakarkako proiektu hau sortu zuen,
musikaren bitartez bere sentimenduak azaltzeko. Bi urtez kantuak
prestazen egon ostean, "Into The Dark Forest" izeneko lehen
lana kaleratu zuen. Bertan, piano eta sampler ezberdinekin sorturiko
zazpi abesti aurki ditzakegu, eta musika estiloari so eginez gero, dark-ambient
kutsukoak dira. Bestalde, autoekoizturiko lan hau SUFFERING estudioetan
grabatu zuen. Lehenbiziko lan honek kritika onak jaso zituen aditu eta
jarraitzaileen artean. Eragin musikalei dagokienean, MORTIIS, BURZUM eta
WONGRAVEN bezalako taldeen eragin zuzena jaso du, nahiz eta berak bere
jarduera musikal propioa garatu. Lau urte igaro ondoren, 2002ko abenduan, "Son Of The Shades" deituriko demo berria kaleratu zuen. Oraingoan, TALA estudioetan grabatu zuen eta berriz ere autoekoizpen bat da. 8 abestiz osaturiko lana da eta aurreko maketaren bide beretik doan arren, Euskal instrumentu tradizionalak sartu ditu. Honela, maketa honetan alboka, txalaparta, tobera eta oboearen antzeko beste instrumentu batzuk entzun ditzakegu. Bestalde, lan honetan, kitarra elektrikoetaz Alfon (SUFFERING DOWN) arduratu da, eta bestalde NUMEN (musikari eta anai bikainak) euskal taldeko hainbat kidek ere parte hartu dute. Instrumentu ezberdinen sarrerak, Elffor taldearen dark-ambient estilo musikala doinu pagano eta erdi aroko musikara bideratu du. Gaur egun, taldeko kide bakarra den Eöl, kantu berriak prestatzen dihardu 2003. urtearen amaiera aldera aterako duen lan berriari begira. |
| Diskografia/Discografía |
|
|
"Unblessed
Woods" 2006 (auto-ekoizpena) |
|
01.- Unblessed Woods |
|
|
|
"From
The Throne Of Hate" 2003 (auto-ekoizpena) |
| 01.-
Old 02.- Rare Woods 03.- My Hatefull End 04.- Echoes Of The Past 05.- Upon The Barbarian Woods 06.- Grimmest Winternights 07.- The Essence Of Hate 08.- Wicked Shadows |
|
|
|
"Son
Of The Shades" 2003 (auto-ekoizpena) |
| 01.-
Jaboren Basoa 02.- Son Of The Shades 03.- Of Wolves & Blood 04.- Infernal Woods 05.- Ravensong 06.- The Nocturnal Moon 07.- Long Winter Days 08.- Unholy Gleam |
|
|
|
"Into
The Dark Forest" 1998 (auto-ekoizpena) |
| 01.-
Intro 02.- Into The Dark Forest... 03.- Darkness In The Foggy Mountains 04.- Frostfog 05.- The Lonely Mountain 06.- Under The Northem Icemoon 07.- Entrance To The Fog |
| Taldekideak/Componentes |
| Eöl (pianoa eta samplerrak) |
| Harremanak/Contacto |
| Web gunea: www.elffor.com Posta Elektronikoa: suffering@euskalnet.net Zuzenbidea: Elorritxu 2, Loiu 48180 (Bizkaia) Euskal Herria |