|
DEATH/GRIND |
||||||
|
||||||
|
Ez
da ohikoa oraingo honetan eskuartera iritsi zaigun bezalako
lan batekin topo egitea. Bizkaitik datozkigun mutil hauek ,
beraien lana erakusteko aukeratutako modua guztiz aproposa iruditu zait.,
3 eurotako prezio ia sinboliko baten truke, beraien musikaz gain, taula
gainean ikusteko aukera baitago. DVD honek taldea are gehiago
ezagutaraziko duela ziur nago.
Zuetako
askorentzat talde ezaguna izango dela suposatzen dut, horrela bada ere,
goazen taldearen historiari errepaso bat ematera. 1998an, beste talde
bateko proiektu paralelo gisa sortu zenetik taldekide aldaketa ugari
egon ziren. 1999an 6 abestiko demo-tape bat kaleratu zuten. Ordutik
aurrera, geldialdi zein taldekide ezberdinen joan etorri jarraituaren
ondoren taldea gorputza hartzen joan zen. 2005 urtearen erdialdera
Poloniako MetalRulez Prod. Zigiluarekin 4 Way Split baten 4 abesti
sartzeko akordio batera iritsi ziren, bertan, Espainiako Brainwash eta
Sadok eta Frantziako Deep Vain taldeekin batera aritu zirelarik.
Denborarekin
underground mailan beraien lekua egin dute eta horren lekuko da 2005eko
apirilaren 16an, Santurtziko Munich 72 areto ezagunean, Daemonlord eta
Vidres a la Sang ezagunekin batera emandako kontzertu jendetsuan
grabatutako ordu erdi inguruko DVD hau. Aitortu beharra daukat hasiera
batetan pentsatutako baino soinu zein irudi kalitate hobeagoa duela,
burura etortzen zaizkidan talde ezagun batzuen DVD-en aldera, burua
altxatzeko modukoa bai behintzat.
DVD-an,
Third World´s Mourning-en musikari dagokionez, muturreko metalaren
hainbat adarretatikk edaten duen estilo pertsonal bat egiten dute,
“Servants Of Disgrace”, “Holden´s Rye”, “Sentinels In Kevlar
Shelter”, “Hypersenless Mannequin”, “Height and Length
Endurance”, “Focus Of Infection” eta amaitzeko, “Monarca Of
Misery” abestietan zehar, Dying Fetus, Cephalic Carnage, Gorelord,
Severe Torture, Anal Blast, etab. bezalako taldeen ukituak suma
daitezke, grind, death metal amerikarra, ..
Azken batean, lan honek taldeak eman dezakeenaz ideia bat egiteko balio du, hala ere, betiko lez taldea zuzenean ikustea gomendatuko nizueke. Honez gain, DVD hau eskuratu nahi izanez gero, beraien web orrian: www.twmourning.net, eros lezake. Kalitatea duen talde baten aurrean gaude dudarik gabe, denborak esango duen arren, ziur nago lehenago edo beranduago diskoetxe baten laguntza jasoko dutela. Oraingoz, laster beraiek parte hartu duten CD konpartitu berri bat irtengo dela jakin dugu. |
||||||
|
Alberto Martinez |
« atzera