|
|
|
| Biografia |
|
Denial
taldearen istorioa, Arrasaten (Gipuzkoa) kokatu behar dugu. Hasi zirenetik,
herriaren kanpoaldean dagoen eraikin batean burutzen dituzte entseguak.
Zarata nahikoa sortu arren, ez dute inolako arazorik izan “bizilagunekin”,
eraikina industrialde baten erdian dagoelako. Honela, lau pareta horiei
esker gustuko duten guztia eta gehiago egiteko aukera izan dute. Aukera
dute. Baina egin dezagun denboran atzera taldearen sorrera hobeto
ezagutzeko. Istorioa, garaje eta tailer mekaniko batean hasten da. 2000. urtean gaude. Alex, Ibai eta Luisek Desire Of Death taldean jotzen zuten. Talde hau osatzeko asmoarekin Roberto Denial zaharreko kide zenarekin batu eta izen bereko talde berria sortu zuten. Denbora gutxira, Esteban antzina Robertorekin batera jotzen aritu zena, baxu jole gisa sartu zen taldean. 2002ko abenduan, Otuto (Numen) abeslariaren sarrerarekin batera, izen bereko lehen maketa grabatu eta ekoiztu zuten. Alabaina, ez zen denbora asko igaro Otutok taldea uztea erabaki zuenerako. Ezusteko honen aurrean, Roma agertu eta abeslariaren hutsunea bete zuen. Honela, 2005eko uztailean Zarautzeko “Fidelenea” estudioetan bederatzi abesti berri grabatu zituzten, Mikel Kazalisen (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak) gidaritzapean. Grabaturiko abestien artean, ‘Phobia’ dugu, diskoari izena ematen diona. Bestalde, eta Denial taldearen ohiturari jarraiki, “Zoramena” kantuaren bideo-klip bat ikus daiteke gipuzkoarren estreinako lanean. |
| Diskografia/Discografía |
|
|
"Phobia" Ortots burdin hotsak / Autoekoizpena 2006 |
|
01.-
Bakarrizketan |
|
|
|
"Denial" Maketa 2004 |
|
01.- Flor
Marchita |
| Taldekideak/Componentes |
|
Murrai (gitarra) Ibai (gitarra) Aritz (ahotsa) Haimar (teklatuak) Manex (baxua) Rober (bateria) Izar (biolina) |
| Harremanak/Contacto |
| Web orria: www.denialhome.com Posta Elektronikoa: denialhome@hotmail.com Tlf: 639 411 478 (Rober) / 943 798 119 (Luis) |