Metal musika oinarri duen saioak
2001. urtean eskaini zuen lehendabiziko saioa. Aukera, Donostiako
Ttan
Ttakun irrati libre euskaldunak eman zion. Hasierako urteetan Jon
Agirre eta Inaxio Esnaola
aritu ziren Burdinola astero aurrera eramaten. Urteen joan etorrian saioa
makina bat aldiz moldatu zuten, beti ere rock gogorra eta heavy metala
ardatz izanik. 2002. urtean Jonek saioa uztea erabaki eta Inaxiok hartu zuen
ardura. Ordutik hona nazioarte zein Euskal Herriko metal talde askoren
musika entzun ahal izan da Burdinola irratsaioan. Baita hainbat elkarrizketa
ere. 2007ko irailetik,
Info Zazpi irratian entzun daiteke programa.
2011ean Burdinola saioak hamar urte bete ditu, heavy metala euskaraz ere goza daitekeela erakutsiz.
Helbidea (materiala
bidaltzeko):
Burdinola
Marrutxipi kalea 53 3C
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria