[ ATALAK - SECCIONES ]

 

FINKOAK

SARRERA
Sintonia eta aurkezpena.

NOBEDADEAK
Hilabeteko diskoa, azpimarratzeko berrikuntza eta nobedade solteak.

HERRIKO BURDINA
Euskal Herriko metal taldeen musikaren atala: nobedadeak eta atzera eginez berreskuratuak.

KONTZERTU AGENDA
Euskal Herrian asteburuan izango diren metal kontzertu interesgarrienen bilduma. Beti ere metal musikaren galbahetik pasa ondoren. Gainera, Atzerriko talde baten bisita aprobetxatuz, abesti bat.

METALDAKETA
Metal musikatik kanpo dauden abesti ezagunei egindako metal bertsioen tartea. Bertsioa eta originala. Biak entzunez.

AZKEN MAILU KOLPEA!
Aspaldiko abestiak edota zeresana eman dutenak azken urteetan.
 

NOIZBEHINKAKOAK eta ETORKIZUNEKOAK

ELKARRIZKETAK
Herriko Burdina atalean tarteka Euskal Herriko taldeekin elkarrizketak izan ohi ditugu. Eta noiz edo noiz atzerriko taldeekin.

ENTZIKLOPEDIA METALIKOA
Monografikoak. Aurrera begira.

BURDINGONISTAK
Gure lurraldeak eman dituen musikari metalikoen bisita edo solasaldi laburra.