Noizean behin, komenigarria izaten omen da informazioa eta babeslekua eskaintzeaz gain beste zertxobait eskaintzea. Hutsune hori bete asmoz, lehiaketa bat proposatu nahi dizuegu Herriko Burdina webzinetik. Apirilean hasi eta hurrengo hilabeteetan jarraipena emanez, BURDIN LEHIAKETA delakoan parte hartzeko aukera izango duzue. Lehiatzea oso erraza izango da. Soilik galdera bakar bati ondo erantzutearekin zenbait diskoren zozketan sartuko zarete.
 

Maiatza-Iraila
Idi Bihotz taldearen "Idi Bihotz" zuzeneko CD+ DVD berriaren edo Kudai taldearen "Arima Eroslea" bigarren diskoaren ale bat eskuratu ahal izango duzu. Hona hemen ondo erantzun beharreko lau galderak:
 
 1.- Idi Bihotzen zuzeneko aurreneko diskoan zein euskal musikarik parte hartu dute?

 2.- Euskal Herriko zein bi herritan grabatu zuten kontzertua Idi Bihotz bizkaitarrek?

 3.- Kudai taldeko mutilek, "Hutsa" lehenengo laneko zein abestiren bideo-klipa egin zuten?

 4.- Kudai taldea osatu aurretik, abeslaria zein taldetan ibili zen. Eta gitarra jotzailea?
Irabazleak: Irailaren hasieran jakinaraziko dira.
 

 
Normala denez gero, galderek lotura zuzena dute zozketatuko diren diskoekin. Animatzen den orok
info (a bildua) herrikoburdina.net e-postara bidali beharko ditu erantzunak bere datuak adieraziz. Emaitzak hurrengo hilabetearen erdialdean jakinaraziko ditugu. Zorte on!