· albiste artxiboa .

Itxaronaldiak merezi izan du. AIUMEEN BASOA taldeak maiatzean plazaratuko du, azkenean, "Iraganeko Bide Malkartsutik" lehendabiziko diskoa. Grabazioa aspaldi egin zuten eta orain masterizazioa baino ez da falta. Gogora dezagun Erzsebet records euskal diskoetxeak argitaratuko duela. Lehen lan honen inguruko xehetasunak Argitalpen Agenda atalean dituzue. Bestalde, diskoaren aurkezpen eguna dagoeneko erabaki dute. Maiatzaren 15ean izango da, Donostiako Doka Kafe Antzokian. Mutrikuarrekin batera DENIAL gipuzkoarrak ariko dira gonbidatu bezala. Aurkezpen gogoangarria izango da. Egun horretan taldearen diskoa eta kamiseta salgai jarriko dituzte. Informazio zehatzagoa duzue Kontzertuak atalean. (10/03/01)

Zenbait aldaketa izan ditu BURDINA ASTINTZEN jaialdiaren hirugarren ekitaldiak. Azkenean RISE TO FALL eta LEGEN BELTZA taldeek parte hartuko dute. Gogora dezagun, jaialdia apirilaren 17an izango dela Donostiako Guardetxean. Datu zehatzak Kontzertuak atalean dituzue. Noski, Herriko Burdina webzinearen jaialdian espero zaituztegu!!! (10/03/01)
 

Gora beherak gaindituta, SFFERA taldeak kalean du "Arrastrado Por La Corriente" lehendabiziko diskoa. Bizkaitarrek denbora behar izan dute lana eta taldea osatzeko. Izan ere, 2007an maketa atera ondotik soilik Fran eta Aitor gelditu ziren taldean. Horiek horrela, lana erruz egin behar izan dute taldea finkatu eta kantuak konposatzeko. Entsegu lokalean ordu asko eman dituzte aurreneko diskoa plazaratzeko. Egun lau musikarik osatzen dute Sffera: Aitor (gitarra eta ahotsa), Fran (bateria), Xabi (baxua) eta Asier (gitarra). Abestiren bat edo beste entzuteko sartu taldearen myspace atarian. (10/02/15)

Aspaldi martxan jarri genuen BURDIN KLIPAK atala berreskuratzea erabaki dugu. Zinez ederrak dira gurean egiten diren bideoklipak eta tarte bat merezi dute Herriko Burdina atarian. Horretarako YouTube kanala sortu dugu, eta bertan, talde askoren bideo profesionalak ikus daitezke. Hona hemen kanalaren helbidea. Gozatu eta utzi esanen bat! (10/02/08)
 

Ez da erraza nazioarteko diskoetxe garrantzitsu batekin sinatzea, baina DIABULUS IN MUSICA lortu du. Nafarrek Metal Blade zigilu ezagunarekin plazaratuko dute "Secrets" estreinako diskoa. Gogora dezagun, grabazioa Iñaki Llarena ekoizlearekin eta Ad Sluijter (Epica ohia) musikariaren osatu dutela. Masterizazioa, berriz, Sascha Paeth ezagunak egin du. Okerrik ezean, diskoa maiatzean plazaratuko dute. Informazio edo xehetasun gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace atarian. (10/02/03)
 

Maketa batetik bestera gogorrera egin zuen SORGERTH talde bizkaitarrak. "Biogenocide" estreinako lana ere muturreko death metalaren eredu garbia izango dela dirudi. Euren myspace atarian entzun daitezkeen kantuek hori iragartzen dute. Diskoaren grabazio prozesua eta diseinua bukatu ondoren diskoetxe baten bila dabil Bermeoko taldea. Guztira zortzi kantu berri izango ditu aurreneko diskoak. Abesti zerrenda eta azala ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. (10/01/21)

Bigarren urtez jarraian WACKEN METAL BATTLE lehiaketa antolatu dute. Izenak berak aurreratzen duen bezala sari potoloa du: Alemaniako Wacken Open Air jaialdian kontzertua eskaintzea. Guztira 20 herrialdeetan egiten da lehiaketa, eta euskal metal taldeek Espainiakoan parte hartzeko aukera dute. Horrela, izena emandako euskal taldeetatik bik finalerdietara iristea lortu dute, antolatzaileek hala deliberatu ondoren: Elbereth eta Childrain. Finalerdiak Madrilen eta Bartzelonan izango dira martxoa eta apirila artean. Zorterik onena opa diegu finalera, gutxienez, iristeko. Informazio gehiago lehiaketaren web orrian duzue. (10/01/18)

Iragan urteak emandakoaren balantzea egiteko ordua iritsi da. Hori dela eta, 2009ko BURDIN UZTA nolakoa izan den kontsultatu ahal duzue helbide honetan. Bertan urteko 15 disko esanguratsuenak, ezusteko argitalpena, maketa txukunena eta urteko 3 taldeak zerrendatuta aurkituko dituzue. 2009a orokorrean hartuta esan genezake ez dela ederrena izan. Ez kopuru aldetik, eta ez kalitateari dagokionez. Espero dugu hasi berri dugun urtea baikorragoa izatea argitalpen zein zuzeneko aldetik. (10/01/12)

Estudioko laugarren diskoa grabatzen hasi da LEGEN BELTZA taldea. Azpeitin eraiki eta egokitu duten estudioan ari dira lanean. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Alemaniako Stage One estudioan egingo ditu Andy Classen musikari eta ekoizleak (Holy Moses). Diskoari dagokionez, guztira hamar kantu izango ditu, eta laukotearen esanetan orain arteko "bortitzena" eta "teknikoena" izango da. Halaber, kantu batzuen izenak aurreratu dizkigute: Midnight meat train, Deathpidemic, Suicide myself, Bloodfist, Vaporized eta Church burning. Kaleratzeko datarik ez dute zehaztu, baina euren kabuz kaleratuko dutela baieztatu dute. Urteak aurrera egin ahala xehetasun gehiago azalduko ditugu. (10/01/02)

Hiru taldeek merezi arren, RISE TO FALL bizkaitarrek irabazi dute BILBO HIRIA musika lehiaketaren 21. ekitaldiko metal atala. Pasa den asteazkenean, Bilboko Bilborock aretoan bizi izandako finala beroa izan zen, kaleko hotzari aurre egiteko. Finalerdietan kontzertu onak eskaini ondoren, Euskal Herriko hiru talde sailkatu ziren finalerako (lehenengo aldiz, lehiaketan). Mendeku Itxua usurbildarrak izan ziren jotzen aurrenak, eta ohikoa duten emanaldi heavy zein melodikoa eskaini zuten. Gogorragoa izan zen Iruñeako Akatu taldearena. Zazpi kide izanda ere ondo betetzen dute eszenatokia euren metal modernoarekin. Eta azkenik, Rise To Fall etxeko taldeak, bizkaitarrek, espero zena eskaini zuen. Suediako usaina eta eusko labeldun izerdia. Epaimahaiak azkar hartu zuen erabakia. 6000 euroko saria bizkaitarrek jaso zuten. Bigarren geratu ziren nafarrak eta hirugarren gipuzkoarrak. Datorren ekitaldian ere finalera hiru euskal metal talde iristen badira, nahikoa. (09/12/18)

Askotan itxoiteak merezi du. RISE TO FALL bizkaitarrek, azkenean, Coroner Records diskoetxe italiarrarekin sinatu dute. Horrela, datorren urteko otsailaren 22an "Restore The Balance" estreinako diskoa mundu mailan plazaratuko dute. Guztira hamaika kantu ditu lanak eta grabazioa Bilboko The Rock Studios estudioetan egin zuten pasa den urtean, Carlos Creator ekoizlearekin batera. Masterizazioa, berriz, Jacob Hansen teknikari ezagunak egin zuen Danimarkako Hansen Studios estudioetan. Lehen lanaren kaleratze berrirako, ordea, Ettore Rigotti (Disarmonia Mundi) musikari eta teknikariak azken ukitua eman die abestiei Italiako The Metal House estudioetan. Kantu batzuk berriz nahastearekin batera koro batzuk ere sartu ditu. Horrez gain, Josu Torrealday artista arduratu da diskoaren diseinu berriaz. Azala eta kantu zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. Aldiz, abesti eraberritu bat entzuteko sartu taldearen myspace atarian. (09/12/15)

Datorren urte hasiera aldean DENIAL gipuzkoarrek "Ophiuchus" bigarren diskoa plazaratuko dute. Iragan hilabetean, azaroan, Zarauzko Fidelenea estudioetara sartu ziren sei kantu berri grabatzera. Beste behin ere, Mikel Kazalis (Estigia, Anestesia, ...) musikari eta teknikaria arduratu da ekoizpenaz. Une honetan nahasketa eta masterizazio lanak baino ez dira falta, diskoa biribiltzeko. Diseinua, berriz, Juanjo Castellanos artista ezagunak egingo du. Horrez gain, aipatu gaur egun taldea bost musikarik osatzen dutela: Roma (ahotsa), Rober (bateria), Ibai (gitarra eta koroak), Murray (gitarra) eta Manex (baxua). Kantu berriek black metal kutsu gehiago dutela adierazi dute taldekoek. Sinpleagoak eta landuagoak dira. Abesti zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. Orain nazioarteko diskoetxe baten bila dabiltza lan berria behar beste hedatzeko. Zorte on! (09/12/12)

Ezusteko finala izango du BILBO HIRIA musika lehiaketaren 21. ekitaldiko metal sailak. Aurreneko aldiz, hiru euskal talde ariko dira lehian: Rise To Fall, Mendeku Itxua eta Akatu. Gainera, aurreneko aldiz euskaraz abesten duten bi talde izango dira finalean. Albiste pozgarria, ezbairik gabe. Horrela, hamabi sailkatuetatik hiru baino ez dira iritsi bukaerara. Finala abenduaren 16an, asteazkena, izango da Bilboko Bilborock aretoan. Zortzi urteren ondoren, berriz ere, euskal metal talde batek irabaziko du Bizkaiko lehiaketa ezagunean (2001ean Amimishock bizkaitarrek irabazi zuten). (09/12/12)

Gezurra bada ere dagoeneko ZAZPI URTE pasa dira HERRIKO BURDINA webzinea martxan jarri genuenetik. Izan ere, 2002ko azaroaren 11n ekin genion ibilbideari. Urteak pasa dira eta guk gurean segitzen dugu: Euskal Herriko metal musikari merezi duen tartea egiten, Interneten. Eskerrak eman nahi dizkizuegu egunetik egunera web orria bisitatzeagatik. Gure lurraldeko metal musikaren datu basea oraindik ez dago osatuta eta beste zazpi urte gutxienez jarraituko dugu!!! (09/11/02)

Geroz eta gutxiago falta da NAKKIGA taldearen "Belebeltzeta" estreinako diskoa entzuteko. Hiru maketa kaleratu eta beste hainbat lan elkarbanaturen zati izan ondotik, Amurrioko euskarazko black metal taldeak euren bidean mugarri izan daitekeen lana plazaratuko du abenduan, Nigra Mors diskoetxearen babesarekin. Guztira bost abesti berri, outro bat eta Carpathian Forest taldearen bertsio bat izango ditu diskoak. Diskoan ez ezik, kasetean ere kaleratuko dute Gorpubelatze diskoetxearekin, eta edizio honetan Centinex taldearen bertsio bat ere entzun ahal izango da. Azala eta diseinua Igor Mugerza bizkaitarrak egin du eta Argitalpen Agenda atalean ikus dezakezue. (09/10/25)

Konposizio eta grabaketa lanetan berehalako esfortzua jarri ondoren MITOSIA thrash-core taldeak azaroan plazaratuko du "Mitosia" izeneko disko bikoitza. Dagoeneko lau urte igaro dira "Doinu Odoltsuak" estreinakoa aurkeztu zutenetik, eta badirudi isilunea kolpetik hautsi nahi dutela. Lan berria bitan banatu dute Lekeitiokoek: Meiosia eta Mitosia. Atal bakoitzean hamarna kantu jaso dituzte. Berezitasun gehiago ere badira. Aurreneko ataleko kantuak Bilboko Koba estudioan grabatu dituzte Xanperen (Pilt) gidaritzapean. Gainera, Ibon (Anestesia) eta Kapi (Ost) musikariek parte hartu dute. Bigarren ataleko kantuak, berriz, Galdakaoko Luberri estudioetan grabatu dituzte Txus Lozanorekin (Etsaiak). Bigarren diskoaren azala ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean, eta kantu berri bat entzuteko bisita ezazue taldearen myspace ataria. (09/10/21)

Metal zaleok aste honetan ekingo diogu BURDINOLA heavy metal irratsaioaren denboraldi berriari. Udan atseden hartu ondoren, udazkenean metal musikari merezi duen tartea eskainiko diogu, eta horrela, urriaren 1ean izango da lehen programa. Dagoeneko 8 urte pasa dira Burdinola programa egiten hasi ginenetik, eta urtetik urtera hobetzen saiatu gara. Denboraldi berrian aldaketa ugari egongo dira. Atalak berrantolatu ditugu eta maiztasuna aldatu. Denboraldi honetan hamabostean behin entzun ahal izango duzue saioa: asteazkenetan, Donostialdekoek Ttan Ttakun irratian (106.8 FM) 18:00-19:30 bitartean; eta ostegunetan, Info 7 irratian 23:00-00:30 bitartean. Gogoratu, saioa hamabostean behin izango dela. Gurekin bat egin uhinen bidez, eta izan ongi izan heavy! (09/09/27)

Makina bat buruhauste izan ditu P.E.S.C.H. taldeak estreinako lanaren grabaketa aurrera eramateko. Azkenik, ordea, kalean da "I" diskoa. Duela bost urte taldea osatu zutenetik abestiak konposatu ahala grabaketak egiten hasi ziren. Makina bat froga egin ondotik 13 kantuz osaturiko lana aurkeztu dute. Bizkaitarren proposamena metal berriaren eta muturrekoaren artean kokatu behar da. Riff sendoak, bateria bizia eta groove pasarteak. Mr. Kuen (ahotsa eta gitarra), Albaro Alonso (Idi Bihotz, Flyin'Freak), Jose Prieto Kasta (Fallen eta Preach ohia) eta Jaime Nieto Bij J (Afrika eta Psicophony ohia) musikariek osatzen dute taldea. Zenbait abesti entzuteko sartu taldearen myspace atarian. (09/09/04)

Datorren irailaren 16an plazaratuko du ELBERETH taldeak "Arimak Pizturik Dirau" bigarren diskoa. Zizur Nagusiko Mav estudioetan (Koma, Akatu) gauzatu zuten grabaketa prozesua, Miguel Aizpun teknikariaren laguntzarekin. Diskoak hamar kantu eta intro gisako bat izango ditu. Legazpiko taldeak aitortu duenez, abestiak gogorragoak, ilunagoak eta landuagoak dira. Euskaraz abesturiko heavy/thrash metala jorratzen dute gipuzkoarrek. Bigarren lanean askotariko parte hartzeak daude: Xamber Soka hirukoa, Brigi Duque (Koma) eta Abel (Kalean). Taldeari dagokionez, Xabier Etxeberriak bete zuen Eneko Maiz bateria jotzaileak utzitako hutsunea. Diskoaren abesti zerrenda ikusteko sartu Argitalpen agenda atalean. Bi abesti berri entzuteko, berriz, sartu taldearen myspace atarian. Halaber, irailaren 1ean "Zurekin amets" abestian oinarritutako bideoklipa ikusi ahal izango da. (09/08/24)
 

Diskoaren argitalpena iragarri ez duten arren, AIUMEEN BASOA taldeak bi kontzertu baieztatu ditu myspace atarian. Bata irailean eta bestea urrian (Deabru Gau Jaialdian izango dira, hain justu). Emanaldietan, "Iraganeko Bide Malkartsutik" estreinako lanaren abestiak joko dituzte. Baita Triarchy Of Vasconia Split CDan bildutakoak ere. Mutrikuko taldeak ez du esperientziarik zuzenekoetan, eta horregatik, berezia izango da laukotea taula gainean ikustea. Beleak (gitarra eta ahotsa), Mikelot (gitarra eta ahots garbiak), Egoitz (baxua eta teklatua) eta Fory (bateria) musikariek osatzen dute Aiumeen Basoa. (08/08/13)

Oztopoak oztopo, badirudi HIVERLAND taldeak irailean plazaratuko duela "The Return..." estraineko diskoa. Denbora behar izan dute behar bezala grabatzeko, eta azkenik masterizazio lanak baino ez zaizkie falta lana osatzeko. Horrez gain, azken aldian taldeak aldaketa asko izan ditu eta duela gutxi beste bat izan dute. Josu bateria jotzaileak taldea utzi eta Bjorn Mendizabalek (Quaoar, Azken Garrasia ohia) hartu du haren lekua. Esan bezala, irailean argitaratuko dute diskoa Azrael Records diskoetxe espainiarraren eskutik. Informazio gehiago nahi izanez gero eta abestiak entzuteko sartu taldearen myspace atarian. (09/07/12)

Bi egun baino ez dira falta KOBETASONIK jaialdiaren bigarren ekitaldirako. Dakizuen bezala ekainaren 19 eta 20an, Bilboko Kobetamendi gunea metal zaleen eremu bihurtuko da. Ez da metal eskaintza bakarra izango asteburuan, hor baititugu Hellfest jaialdi bikaina Frantzian eta Metalway Espainian. Halere, Euskal Herrian esanguratsuena Kobetasonik izango da. Mundu mailako metal talde esanguratsuenak gurean izango dira: Mötley Crüe, Dream Theater, Anthrax, Thin Lizzy, Machine Head, Journey edo In Flames. Izen handiko beste zenbaitzuk ikusteko aukera izango dugu: Trivium, Dragonforce, Cradle Of Filth, Hatebreed, Papa Roach, Devildriver, God Forbid, ... Zorionez, Euskal Herriko hiru taldek ere parte hartuko dute jaialdian: Gojira, Ekon eta Idi Bihotz. Herriko Burdina bertan izango da, gerora kronika txukun baten bitartez kontatzeko. Kobetasonik jaialdiaren inguruan gehiago jakiteko sartu euren web orrian. (09/06/17)

Udazkenarekin batera ELBERETH taldeak "Arimak Pizturik Dirau" bigarren diskoa argitaratuko du. Une honetan grabaketa eta nahasketa lanetan dabiltza Miguel Aizpun teknikariarekin, Zizur Nagusiko Mav estudioetan (Koma, Akatu). Lan berriak hamar abesti izango ditu: azkarragoak, ilunagoak eta konplexuagoak. Aurreneko diskoarekin alderatuta aldaketa badagoela aitortu du Gipuzkoako taldeak, kantu landuagoak dira. Diskoa kontzeptuala da, eta abesti bakoitzak sentimendu bati egiten dio erreferentzia. Bestalde, Brigi Duque (Koma) abeslariak diskoan parte hartu du. Okerrik ezean, irailean plazaratuko dute lan berria Ortots burdin hotsak diskoetxearekin. Taldea gertutik segitzeko sartu euren myspace atarian. (09/06/06)

Ekainaren erdialde edo bukaeran argitaratuko du BIOK taldeak "Gaur Ez Da Dena Grisa" bigarren diskoa. Guztira hamar kantu izango ditu, eta aurreko lanarekin alderatuta gogorragoa izango da. Thrash garaikidearen eta metalcore ezagunaren alde egin dute, beste behin ere, euskaraz. Grabaketa lanak euren lokalean eta Zarauzko Fidelenea estudioetan egin dituzte 2008ko abendua eta aurtengo maiatza bitartean. Lanaren ekoizlea Mikel Kazalis (Anestesia) izan da. Bateria grabatzeko, ordea, Haritz Harreguyren laguntza izan dute, eta azken edizioa Victor Sanchezek gauzatu du. Kantuen zerrenda ikusteko joan Argitalpen Agenda atalera, eta abesti bat entzuteko bizkaitarren myspace atarian sartu. (09/06/04)

Atsedenaldia beteta, DOMINIUM taldea bueltan da. Horretarako, hirugarren diskoa grabatzen ari dira Oiartzungo Lezoti estudioetan. Aurreko lanetik bost urte igaro dira eta Hondarribi eta inguruetako taldeak zenbait aldaketa izan ditu. Estiloari dagokionez, ordea, muturreko metala gazteleraz jorratzen jarraitzen dute. Lan berrian "El Precio De La Fe", "La Jaula", "Pesadilla", "Yarsinia Pestis" edo "Mi Final" kantuak jasoko dituzte, azken hilabeteetako fruitu direnak. Taldearen berri izateko eta estudioko lana segitzeko sartu euren myspace atarian. (09/05/11)

Euskal Herrian thrash metalaren historia ez da zabala, baina ezta motza ere. EVIL INSIGHT thrash metal taldeak aurretik Estigia edo Legen Beltza gisako taldeen ildo beretik, bide bat egin nahi dute. Horretarako, aurki lehendabiziko maketa plazaratuko dute. Guztira 6 abesti izango ditu, guztiak thrash kutsu klasiko zein muturrekoak. Grabaketa lanak Mikel "El Gordo" musikariaren estudioan egin dituzte eta azken nahasketaren zain daude, euren doinuak zabaltzeko. Taldeari dagokionez, Azken Garrasia edo Hiverland taldeetan ibilitako kideak daude. Esan bezala, gipuzkoarren lehen grabaketa laster kalean izango da. Zenbait kantu entzun eta informazio gehiago nahi izanez gero bisita ezazue taldean myspace ataria. Thrash t'ill death!!! (09/05/01)

Egitasmo interesgarria prestatu dute maiatzerako. EUSKAL METAL FEST izenarekin hainbat kontzertu egingo dira Irungo Tunk! aretoan. Hain zuzen ere, bost kontzertuk osatuko dute jaialdia. Hiru metal klasikoaren ildokoak eta beste bi thrash metal musikaren ingurukoak. Euskal Herriko zein kanpoko taldeek parte hartuko dute jaialdian. Egitasmoa MPR producktions-ek jarri du martxan, eta ekitaldi bakarra ez izateko asmoarekin egin dute. Kontzertu guztien berri izan eta kartela ikusteko sartu Kontzertuak atalean. Bejondeizula Txarly! (09/04/28)

 

[ URRATSAK - BRUTAL MELODY 'Mundu Faltsua' ]

Euskal Herriko metal musikaren grabaketa interesgarriak bildu, txukun jarri eta eskaintzeko prest segitzen dugu. Oraingo honetan, Arrasateko Brutal Melody gipuzkoarren aurreneko maketa eskuratu ahal duzue. Thrash metala eta hardcore musika euskaraz jorratu zitekeela erakutsi eta maketa txukuna argitaratu zuten. Satanikoa. On egin!
(09/03/22)

Isilpean eman dute ia azken urtea, baina ez dira geldirik egon. MUTED taldeak "Inox" izeneko hirugarren diskoa plazaratuko du ekainean Baga Biga diskoetxearekin. Bigarren lana atera ondoren, taldeak aldaketak izan zituen. Anderrek (baxua) eta Aitzolek (ahotsa) taldea utzi eta berregituraketa bat egin zuten. Hala, Tito da baxu jotzaile berria eta Eneko izango da abeslari bakarra. Bizkaitarrak martxoan sartu ziren Berrizko Lorentzo Records estudioetara diskoa grabatzera (maketa bertan grabatu zuten). Guztira 10 kantu grabatu dituzte. Nahasketak, berriz, Madrilgo Cube estudioetan egin dituzte Alberto Seara eta Carlos Escobedoren gidaritzapean. Lan berriaren inguruan adierazi dutenez, melodikoagoa izango da. Hori horrela den jakiteko euren myspace atarian aurrerapen batzuk jarri dituzte. (09/04/20)

Oraindik hainbatek gogoan izango duzue Dragon Lord talde nafarra. Ez zuten zorte handirik izan. Baina talde hartatik sortutako DIABULUS IN MUSICA egitasmoak aurrera egin du eta dagoeneko "Secrets" izeneko lehen lana prest dute. Iñaki Llarena ekoizlearekin grabatu dute Aberingo 4i Estudioetan (Dead Means Nothing, Khous). Dena dela Ad Sluijter (Epica ohia) musikariaren laguntza ere izan dute ekoizpenean. Guztira 12 kantu izango ditu diskoak eta orain lana behar bezala babestuko duen diskoetxe baten bila dabiltza. Bestalde, diskoan beste hainbat musikari profesionalek parte hartu dute. Hala nola, Maite Itoitz soprano nafarrak, Ariel Hernandez abeslariak, Laura Vallejo biola jotzaileak eta Sergio Ramirez biolin jotzaileak. Euren proposamena metal melodikoaren esparruan koka genezake, Zuberoa Aznarez kantariaren ahots gozoak gidatuta. Zenbait abesti entzun eta informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace gunean. (09/04/17)

Hainbat urtetako bidea egin ondoren LORD WITCH taldeak "Dragon Fligth" estreinako diskoa plazaratu zuen martxoan. Bergarako power metal taldeak zortzi kantu jaso ditu aurreneko lanean. Hasierako zein azken boladako abestiak. Grabaketa lanak Bergara bertako DB Uhinak estudioetan egin zituzten eta soinu nahiko ona lortu dute. Pasa den urtean Danbaka musika lehiaketaren azken fasean izan ziren, eta bertan ikusi ahal izan zen taldea zuzenean ondo moldatzen dela. Hemendik aurrera, diskoa hedatu eta kontzertuak eskaintzeko irrikan daude. Gainera, duela gutxi Carlos teklatu jotzailea sartu da taldean eta taldea osatu dutenez, bideoklip bat grabatzeko asmoa dute. Abestiak entzun eta taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu euren myspace atarian. (09/04/17)

Maiatzaren 31an Ibilaldia Galdakaon ospatuko da, eta aurtengo ekitaldirako BIOK taldeak egin du abestia. "Gerizpetik Eguzki Begire" da Galdakaoko Ibilaldiaren leloa eta "Ibilaldire" gisa izendatu du talde bizkaitarrak sortu duen kantua. Ikastolen aldeko festetarako doinu gordinak ez dira ohikoak izaten, baina oraingoan salbuespen interesgarri bat gertatu da. Abestiari dagokionez, Arkaitz Estiballes bertsolariak idatzi du letra, eta Fernando Sapo (Kuraia), Rafa Rueda (PiLT) eta Benito Lertxundi musikariek parte hartu dute. Kantua jaitsi eta entzuteko sartu helbide honetan. Bestalde, Biok talde bizkaitarraren inguruan gehiago jakiteko sartu euren myspace atarian. (09/04/08)

Bakarka bada ere gogotsu segitzen du Eöl bizkaitarrak ELFFOR taldearekin. Momentu honetan laugarren diskoa ari da grabatzen estudioan. "Frostbitten Pain" izango da bere izenburua, lan autoekoiztua izango da eta 500 ale baino ez ditu argitaratuko. Beste behin ere, diskoaren diseinua Igor Mugerza margolariak egin du, eta Argitalpen Agenda atalean ikus dezakezue. Bestalde, Alemaniako Northern Silence diskoetxearen bitartez orain arte atera dituen diskoak berragitaratuko ditu. Iraila aldean "Unblessed Woods" aurreko lanaren berrargitalpena plazaratuko du. Kantu guztiak berriro grabatzearekin batera, bi bonus eta diseinu berria izango du. Taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu Elffor taldearen web orrian. (09/04/06)

Metal musika bultzatzeko eta sustatzeko asmoarekin METAL NORTE izeneko proiektu interesgarria abian jarri dute. Beraien helburua egun taldeek dituzten argitalpen, banaketa, promozio zein zuzenean jotzeko arazoak leuntzea da. Hori dela eta, dagoeneko finkatu dute lehen egitasmoa: metal taldeen bilduma bikoitza. Proiektua Dominium taldeko Maxi musikariak jarri zuen martxan eta dagoeneko inguruko hainbat talde batu zaizkie. Besteak beste, Averno, Drakken, Estampida, Evil Insight eta Korumbà. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu euren myspace atarian. Halako ekimenekin, ezbairik gabe, metal musika babestuta dago. Bejondeizuela. (09/04/03)

Euskal Herriko metal musika babesten duen ORTOTS burdin hotsak diskoetxeak, bi disko berri eta interesgarri argitaratu ditu:

# KUDAI "Shah Mat": Laukote gipuzkoarraren hirugarren diskoa orain arteko landuena eta helduena da. Abesti biziagoak, riff sakonak, melodia zein lelo indartsuak... Metal industriala euskaraz gozatzeko aukera onena. Musika behar bezala janzteko diseinu aparta du diskoak. | Entzun hainbat abesti!

# MENDEKU ITXUA "Indarrak Batuz": Usurbilgo laukotearen bigarren diskoak euskal heavyari freskotasuna ematen dio. Ekoizpen bikainarekin batera, kantu ederragoak osatu dituzte; pasarte, riff, lelo, melodia, ... biribilagoak. Gainera luxuzko formatuan bildu dutena dena. Kartoizko digipack formatuan diskoa eta DVDa topatuko ditugu. Azken honetan taldearen bideoklip berria eta beste zenbait gehigarri daude. | Entzun hainbat abesti!

Bi argitalpenak ortots (a bildua) gmail.com helbidera idatzita eskura daitezke, bakoitza 8 euroren truke. Euskarazko metal doinuak babesteko asmoa duzuenek ez galdu aukera. (09/03/27)

Azken boladan, viking metala edo metal epikoa jorratzen duten geroz eta talde gehiago ari dira sortzen Euskal Herrian. AXUT taldea da horren eredu. Sopelakoek "Guda Oihua" izeneko lehen grabaketa atera berri dute euren doinuak aldarrikatu eta taldearen izena zabaltzeko. Denera bost abesti bildu dituzte lehen EP honetan. Ingelesez zein euskaraz abesten dute eta Iparraldeko kondairak dituzte hizpide. Musikari dagokionez, Dissection eta Amon Amarth taldeen jarraitzaileak dira. Hala, black, death eta viking metala nahasten dituzte. Abestiak entzuteko sartu taldearen myspace atarian. Bestalde, taldearen asmoa epe laburrera, aurreneko diskoa grabatzea da. (09/03/24)

Gogotsu dabiltza KORUMBÀ taldekoak. "Hor Do!" aurreneko diskoa argitaratzearekin batera kontzertu bira eder bat egiten ari dira, hala Euskal Herrian nola kanpoan. Datak kontzertuen atalean ikusi ahal dituzue. Bestalde, taldeak "Zu eta Ni" abestiaren bideoklipa prestatu du eta euren myspace atarian ikus daiteke. Gipuzkoarrek ez dute gelditzeko asmorik! (09/03/24)

Atal berria: URRATSAK. Euskal Herriko metal musikaren historia laburrean makina bat grabaketa interesgarri daude, gaur egun, eskuratzeko zailak direnak. Hori dela eta, Herriko Burdina webzinean interesgarriak diren maketa, disko eta abarrak zuen eskura jartzen saiatuko gara. Beti ere, egileen baimenarekin. Hasteko, KTI talde bizkaitarraren lehen maketa jaitsi, entzun eta goza dezakezue. Talde honetan Keu Agirretxea (Psycophony, Etsaiak, Fjord, Uek) eta Galder Arrillaga (Su Ta Gar) ibili ziren. (09/03/16)

Geroz eta gutxiago falta da SHINOVA taldeak estreinako diskoa kaleratzeko. Bizkaitarrek denborarekin eta modu profesionalean landu dute aurreneko diskoa. Grabaketa lanak Ondarruko Santos Records estudioetan egin zituzten, eta Carlos Escobedo (Söber, Savia) izan zen ekoizlea. Nahasketak, berriz, Madrilgo Cube estudioetan egin zituen Alberto Seara (Hamlet, Skunk D.F.) teknikariak. Azkenik, masterizazioa Argentinako La Nave de Oseberg (Rata Blanca, Azeroth) estudioan egin du Martin Toledok. Horrez gain, diskoan hainbat kolaborazio izan dituzte. Besteak beste, Kaniho abeslariak (Coilbox, Tempel) eta Escobedo berak parte hartu dute. Taldeari dagokionez, 2008an sortu zuten Ander gitarra jotzaileak (Muted) eta Gabri (The Kraven) abeslariak. Estiloa rock, metal eta poparen arteko nahasketa bat da. Hain justu, Söber taldearen eragina nabaria da. Laster kantu berriak jarriko dituzte myspace atarian, nahi duenak entzuteko. (09/03/13)

Martxoaren 27an DARKNESS BY OATH taldeak "Fear Yourself" izeneko bigarren diskoa argitaratuko du, Alemaniako Cyclone Empire diskoetxearen bidez. Arrasateko taldeak aukera paregabea izango du Europan euren musika hedatzeko. Lan berrian bederatzi abesti eta bonus bat bildu dituzte, eta Suediako death melodikoaren ildokoak dira. Diskoaren azala eta abesti zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. Bestalde, grabaketa lanak Idiazabalgo Sound Source (Continuo Renacer, Hopelessness) estudioetan egin zituzten, eta nahasketa zein masterizazio lanak Dan Swanö (Edge of Sanity, Bloodbath) musikari eta teknikariak egin zituen Orebroko (Suedia) Unisound Studios-etan. Bigarren lana aurkezteko "Fear Yourself" abestiaren bideoklipa grabatu dute, eta taldearen myspace atarian ikus daiteke. Benetan profesionala. (09/03/09)

Euskal Herriko sei metal talde sailkatu dira BILBO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAko finalerdietarako. Hona hemen sailkatu diren taldeen zerrenda: Akatu (Iruñea, EH), All Nighters Club (Bilbo, EH), Eon (Bilbo, EH), Mafia (Bilbo, EH), Mendeku Itxua (Usurbil, EH), Rise To Fall (Bilbo, EH) Aggression (Bcn, Katalunia), Forced Evolution (Belgika), Galactica (Espainia), Hatecode (Espainia), Nadine (Espainia) eta Tired Of Waiting (Espainia). Metal, pop rock zein joera berriak sailetako taldeen kontzertuak urte bukaeran izango dira, Bilborock aretoan berrikuntza lanak egingo dituztelako. Informazio gehiago kontsultatzeko sartu lehiaketaren web orrian. (09/03/09)

Pixkanaka RECKON THE LEGACY proiektu edo taldea aurrera doa. Hopelessness taldean ibilitako Igorrek eta Patxik abiarazi zuten, eta aurki lehendabiziko lana grabatzen hasiko dira. Grabaketak euren kasa egingo dituzte eta gero Auryn estudioetan nahastu eta masterizatuko dute. "Waiting For Me" izango da lanaren izenburua eta bost kantu izango ditu (40 minutu gutxi gorabehera). Abentura berri honetan doom, death eta musikala anbientala nahastu dituzte. Dagoeneko hainbat kantu entzun daitezke taldearen myspace atarian. Itxura ona du! (09/02/27)

Bigarren urtez jarraian KOBETASONIK jaialdia egingo dute Kobetamendin, Bilbon. Iaz bezala, bi egunekoa izango da: ekainak 20 eta 21. Dagoeneko izen handiko zenbait talde baieztatu dituzte. Hala nola, Mötley Crüe, Dream Theater eta Anthrax. Gainontzean beste talde hauek ere Kobetamendin izango dira: Trivium, Dragonforce, Cradle Of Filth, Hatebreed, Papa Roach, Devildriver, God Forbid, Crucified Barbara eta Marilyn Manson. Euskal Herriko bi talde ere baieztatu dituzte, zorionez: Gojira eta Idi Bihotz. Bestalde, aurten Last Tour International antolatzaileek lehia berezia izango dute Zaragozan egingo den Metalway jaialdiarekin. Izan ere, egun berean izango baitira bi jaialdiak. Kobetasonik jaialdiaren inguruan gehiago jakiteko sartu euren web orrian. (09/02/20)

Hona hemen esklusiban KUDAI taldearen "Shah Mat" diskoaren azala, Jorge Sanchez diseinatzaileak egindakoa. Gogora dezagun, gipuzkoarren hirugarren diskoa martxoaren 17an plazaratuko duela Ortots burdin hotsak diskoetxeak. Kantuen zerrenda ikusteko sartu CD agenda atalean. Gainontzean, lan berriko "Azken Jokua" abestia entzuteko sartu taldearen myspace atarian. (09/02/19)
 

Arabako metal eszena suspertzen ari da. Gasteizko CHILDRAIN talde gazteak laster "A Place Between Hell & Heaven" aurreneko EPa argitaratuko du. Musikari dagokionez metal-core edo thrash metal garaikidea jorratzen dute, ingelesez. Grabaketa lanak pasa den urte bukaeran egin zituzten Ondarruko Santos Records estudioetan, Ander (Shinova, Muted ohia) teknikariaren laguntzarekin. Azken boladan geroz eta metal talde gehiago hurbiltzen dira estudio honetara. Gasteiztarren kasuan ere ekoizpena zinez txukuna da. Guztira lau abesti ditu aurreneko grabaketak, eta dagoeneko horietako bat entzun daiteke taldearen myspace atarian. Hain justu, bertan diote datozen asteetan lau abestiak entzun eta jaisteko aukera jarriko dutela. Bestalde, EParen azala eta abesti zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. (09/02/06)

Martxoan edo apirilean plazaratuko du MENDEKU ITXUA taldeak "Indarrak Batuz" izeneko bigarren diskoa. Guztira 12 kantu izango ditu usurbildarren lan berriak. Grabaketa lanak Amasako IZ estudio berrietan egin zituzten Haritz Harreguyren gidaritzapean. Urrats berri honetan gipuzkoarrek heavy metal melodikoaren alde egin dute. Ekoizpen onarekin batera, kantu ederragoak osatu dituzte. Era berean, euskal heavyari freskotasun pixka bat eman diote. Dagoeneko lan berriko kantu bat taldearen myspace atarian entzun daiteke. Kantu zerrenda ikusteko berriz sartu Argitalpen Agenda atalean. Diskoa Ortots burdin hotsak diskoetxeak plazaratuko du. (09/01/25)

Otsailean abiatuko dute EUSKAL ZARATA TOUR izeneko kontzertu bira. Ekimena Bizkaiko underground mailako zenbait metal eta hardcore taldek bultzatu dute. Hala nola, Requiem For Belial, Ymotek, Fuego de Cobertura, 14 grados, A.D., Justa Venganza, I Killed My Self eta Legacy Of Cain. Nolanahi ere, 8 talde horiez gain gonbidatu gisa ariko diren beste hainbat ere egongo dira. Momentuz 10 data konfirmatu dituzte, Kontzertuak atalean kontsultatu ahal dituzuenak. Biraren xehetasunei dagokienez, talde bakoitzak 30 minutu jotzeko aukera izango du eta arratsaldeko 7etan hasiko dira. Denera 7 orduko kontzertuak izango dira. Biraren inguruan gehiago jakiteko sartu euren web orrian. (09/01/25)

Urtarrila hasieran iragarri zuen EKON taldeak berriro batu eta kontzertu bira bat egingo dutela. Itzulera birari "Zirikatzen Jarraituz 2009" izena jarri diote. Maiatzean abiatu eta urte bukaera bitarte zuzenekoak eskainiko dituzte. Lehendabizikoa maiatzaren 14ean Bilboko Kafe Antzokian. Arrasateko taldeak 2003an eskaini zuen azken kontzertua, etxean. Ordutik 6 urte pasa dira eta taldekideek berriro batzea erabaki zuten, baina aldaketekin. Ines eta Naiara abeslariak salbu gainontzeko kideek osatuko dute 2009ko Ekon taldea: Juan Sangre (ahotsa), Ioni (bigarren ahotsa), Yago Moon (gitarra), Xabi (gitarra), Iñigo (baxua) eta Heloy (bateria). Seikotearekin batera Libek (Neubat) abestuko du. Itzuleraren inguruan gehiago jakiteko sartu taldearen myspace atarian.

Bestalde, hemen irakurri ahal duzue esklusiban Juan Sangre abeslariari egindako elkarrizketa. (09/01/23)

Udaberrian plazaratuko du KUDAI taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa. "Shah Mat" (Jake Mate pertsieraz) izango da bere izenburua eta hamaika kantu berri izango ditu. Kantuen zerrenda ikusteko sartu CD agenda atalean. Grabaketa lanak Galarreko Espartza herrian dagoen Sonido XXI estudioetan egin dituzte San Martin anaiekin batera. Dagoeneko aurrera genezake soinu eta kalitate aldetik talde gipuzkoarrak urrats bat eman duela. Era berean, nabarmendu orain arteko disko gogor eta sendoena osatu dutela, nahiz eta melodiek beren lekua duten. Diskoaren aurrerapena entzuteko sartu helbide honetan. Bestalde, taldea diskoaren diseinua eta bideoklip berri bat prestatzen ari da. Esan bezala, lan berria udaberrian plazaratuko dute Ortots burdin hotsak zigiluaren babesarekin. (08/12/27)

Pixkanaka bada ere, BIOK taldea bere bigarren diskoa grabatzen hasi da. Hasiera batean, hamar kantu berri grabatuko dituzte nahiz eta gehiago izan daitezkeen. Bateriak Haritz Harreguy teknikariarekin grabatu dituzte euren entsegu lokalean. Gainontzekoa, berriz, Mikel Kazalis musikari eta teknikariarekin egingo dute (aurreneko lanean bezala). Kantu berriei dagokienez hona hemen taldeak Herriko Burdina webzineari esandakoa:

"Abestien inguruan, ba zaila izaten da beti gauza hauek azaltzea, baina tira, abesti luzetxoak atera zaizkigu (10 abesti, 50 minutu inguru) eta ez dakit, agian apur bat heavy eta Slayer zaleagoak zehozer esateagatik, hala ere ez gara asko aldendu gure ildotik. Hoberena ateratakoa entzun eta bakoitzak bere ondorioak ateratzea izango da..."

Xehetasunak euren myspace atarian azalduko dituzte. Gaude, adi! (08/12/13)

Datorren urte hasieran ILUNGARA taldeak "From The Ashes To The Dust" izeneko lehen diskoa plazaratuko du. Hendaiako power metal taldeak lana gogor egin du entsegu lokalean eta estudioan. Hala, zortzi abestiz osaturiko estreinakoa osatu dute. Denak ingelesez dira, "Errautsetik Errautsara" euskarazko kantua salbu (Ashes To Ashes izeneko kantuaren euskarazko bertsioa da). Bestalde, "Fuckin'Great'stil" zuzeneko abestia ere bildu dute diskoan (Pantera taldearen bertsioa). Grabaketa lanak Hendaiako Lanetik Egina estudioetan burutu dituzte Iñaki Plaren gidaritzapean. Diskoaren abesti zerrenda ikusteko sartu CD agenda atalean, eta taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu beraien myspace atarian. (08/12/13)

Muturreko metal eszenan bide laburra egin zuen APOCALYPTIC taldeak "Ilusiones Morbosas" bere lehen eta azken diskoa grabatuko du. Nolabait taldearen jarraitzaile izan zirenei eskaini nahi diete diskoa. Bizkaiko death metal taldeak lau urteko bidea egin zuen (1996-2000), eta soilik maketa bat kaleratu zuten 98an. Plazaratuko duten diskoan maketa hartako abestiak eta grabatu ez zituzten beste hainbat bilduko dituzte. Gerora, lan osoa taldearen myspace ataritik jaitsi ahal izango da urtarrila edo otsaila inguruan. Lanaren azala Igor Mugerzak egin du eta CD agenda atalean ikus dezakezue. (08/12/01)

Nafarroa bizirik dago metal musikari dagokionez. Kasu honetan, AKATU taldea dugu hizpide. Abenduan, Nafarroako taldeak "Kateak" izeneko bigarren diskoa argitaratuko du. Hain zuzen ere, Durangoko Azokan. Auto-ekoizpen gisa kaleratuko dute, eta Gor diskoetxea arduratuko da banaketaz. Diskoaren azala eta abesti zerrenda ikusteko sartu CD agenda atalean. Grabaketa Zizur Nagusiko MAV estudioetan egin dute (Koma), abuztua eta iraila bitartean, Miguel Aizpun teknikariarekin batera. Diskoaren izenburuari dagokionez hona hemen taldekideek Herriko Burdinari esandakoa:

"Izenburu hau jarri diogu kanta askotan katea hitza errepikatzen baita, eta uste baitugu gaur egun gizarte honetan kateatutak bizi garela edo kateatu nahi gaituztela (espero dugu hau ez lortzea). Hala nola gazteriak jasaten duen errepresioaren bidez, hipotekak, ekonomia aldetik, politikoki, globalizazioa... gauza hauengatik guztiengatik".

Aurreko diskoarekin alderatuta, lan berria metalzaleagoa da. Oihu ugari ditu, lelo landuak, gitarra sendoak, djembearen erabilera egokia... Finean abesti landuagoak osatu dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace atarian. (08/11/19)

Hilabete honetan kaleratuko du ALTXAMENDU taldeak "Animali Zoroa" bigarren diskoa. Nafarroako laukoteak, irailean grabatu zuen lana Tuterako Bluetone estudioetan, Roberto Palacios teknikariarekin. Diskoaren azala ikusteko sartu CD agenda atalean. Gaur egun Sergio (gitarra eta ahotsa), Aito (baxua), Javi (bateria) eta Saioak (ahotsa) osatzen dute taldea. Musikalki, ostera, rock kutsua duen metala jorratzen dutela esan daiteke. Oldarkorra eta melodikoa aldi berean. "Isilik" aurreneko diskoaren ondotik, Tuterako taldeak aurrera egin nahi du lan berri honekin. Bluetone estudioak berak argitaratuko du, eta Gor diskoetxeak banatuko du. Bestalde, abenduaren 27an zuzenean aurkeztuko dute euren herriko Noboo aretoan. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace atarian. (08/11/16)

ZAUNKA talde bizkaitarrak dagoeneko prest du "Egiaren Bidetik" estraineko diskoa. Orain, ordea, argitalpenaz arduratuko den diskoetxe baten bila dabiltza. Grabaketa lanak Baga Biga estudioetan egin dituzte eta denera 10 kantu izango ditu lanak. Azala eta kantu zerrenda ikusteko sartu CD agenda atalean. Kolaborazioei dagokienez, Gotzon (Konter ohia, Odd Heathenish) eta Mikel Bizarrek (Idi Bihotz, Flyin'Freak) parte hartu dute diskoan. Zaunka hirukotearen musika "euskal heavy melodikoa" bezala definitu daiteke. Hain zuzen ere, Mendeku Itxua, Elbereth eta Ipar Haizea taldeen belaunaldi berekoak dira. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace atarian. (08/11/10)

Urtea bukatu baino lehen argitaratu nahi du LEGACY OF CAIN taldeak "Ataraxia" izeneko lehen diskoa. Bizkaitarrek Zarauzko Fidelenea estudioetan grabatu dute lana, eta Mikel Kazalis (Estigia, Anestesia) izan da ekoizlea. Denera zortzi kantu bildu dituzte diskoan. Kantu zerrenda eta azala ikusteko sartu CD agenda atalean. Estiloari dagokionez, taldeak adierazi digu desberdina dela Sound Of Silence espainiarrekin atera zuten disko elkarbanatuarekin alderatuta. Metal-core baino, math-core estiloa jorratu du, pasarte akustiko eta esperimentalekin. Orain argitaratzeko diskoetxe baten bila dabiltza. Abesti bat entzun eta informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace atarian. (08/11/06)

Bigarren urtez jarraian, Gaztesareak MUSIKAGIDA 09 izeneko egitasmoa jarri du martxan. Beraien helburua Euskal Herrian dauden "musika sortzaile guztiak batu eta liburu batean argitaratzea da, bakoitzaren argazki, datu eta harremanetarako kontaktuekin batera". Hortaz, metal talde gazte eta independenteek ere parte hartzeko aukera paregabea duzue. Alabaina, hainbat baldintza bete behar dira: parte hartu nahi duten taldeek, ez dute inongo diskoetxeekin kontraturik izenpeturik izan beharko, soilik, euren lanak autoekoiztu edo diskoetxe alternatibo eta herritarretan daudenak onartuko dira;  SGAE edo SACEN elkarteko kide diren taldeek ezin izango dute parte hartu. Bestalde, azpimarratu behar da Musikagidak berrikuntza interesgarri bat duela. Taldearen informazioaz gain, diskografiaren txokoa eta mp3 erako kantu bat igotzeko aukera izango duzue. Parte hartzeko sartu helbide honetan. Azken eguna: azaroak 1. (08/10/19)

Bi urte eta erdi inguru pasa dira ORTOTS burdin hotsak diskoetxea sortu zenetik. Hala bere garaian nola gaur egun, Euskal Herriko metal musika da beraien xedea. Orain arte, bilduma bat eta lau disko argitaratu dituzte. Hain zuzen ere, Denial, Mendeku Itxua, Elbereth eta NoDrama taldeen aurreneko diskoak. Aurrera begira, zigilu independenteak izaera moldatu, proiektu berri bat martxan jarri eta beste hainbat disko babestuko ditu:

» Eusko Metal Label: Proiektua eta bilduma. Gure lurraldean metal talde interesgarri asko daude. Ortotsek soilik bakar batzuk bultzatzeko modua izaten du eta gainontzeko kalitatezko taldeei laguntzeko proiektu hau abiarazi du. Horrela, diskoetxearen web atarian ekoizpen propioekin batera Euskal Herriko beste zenbait metal talderen diskoak eskura daitezke. Hortaz, proiektu honek bozgorailu izan nahi du. Hori ez ezik, izen bera izango duen bilduma bat osatu nahi dute 2009. urterako. Bertan parte hartu ahal izateko deialdia laster egingo dute.

» Argitalpen berriak: Baliteke urtea amaitu baino lehen Ortotsek beste diskoren bat plazaratzea. Datorren urteari begira, berriz, Kudai taldearen hirugarren diskoa argitaratuko dute okerrik ezean.

Diskoetxearen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero sartu beraien web orrian. (08/10/12)

Larunbat honetan, urriak 11, LATZEN taldeak bere azken kontzertua eskainiko du Durangoko Landako Erakustazokan. Oñatiarrek iaz erabaki zuten eszenatokietara itzultzea eta urriaren 13an (duela urtebete) Infernuko Ateetan bira hasi zuten Erratzuko gaztetxean. Denera hamahiru kontzertu eskaini zituzten Euskal Herriko hainbat txokotan, eta erantzuna, nahiko ona izan zen. Aurten, "Hellmuga" izeneko CD/DVDa argitaratu dute non bertan Eskoriatzako kiroldegian emandako kontzertua eta taldearen historia (bideo, argazki galeria eta abarrekin osatua) bildu duten. Azken argitalpena promozionatzeko Latzen taldeak beste bost kontzertu eman ditu. Tartean, Kobetasonik eta Euskal Herria Zuzenean jaialdietan eskainitakoak. Larunbatean, berriz, itzulerari bukaera emango diote Durangon Sorkun & Vicepresidentes taldeak lagunduta. (08/10/10)

Urtebeteko etenaldi edo isilunea beteta UNE taldea martxan da berriro ere. Dakizuen bezala, azken urte luzean Aitor Uriarte abeslaria Latzen taldearen itzuleran murgildu da kontzertu bira eta zuzeneko lan berri baten edizioarekin. Orain, ordea, berriro ere Une Nare Eza taldearekin lanean hasi da. Honela, irailaren 1ean Ondarruko Santos Records estudioetan sartu ziren bigarren diskoa grabatzera. Lan berri honek, gutxienez 12 kantu izango ditu. Gerora, Bartzelonako SAE estudioetan nahasketa eta masterizazio prozesua burutuko dute. Argitalpenari dagokionez, oraingo honetan Baga-Biga diskoetxearen bitartez kaleratuko dute urte amaieran. Taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu beraien web atarian. (08/09/17)

Metal zaleok, dagoeneko abiatu da BURDINOLA heavy metal irratsaioaren denboraldi berria. Oporretatik bueltan, gogotsu daude heavy metal musikari uhinetan merezi duen tartea eskaintzeko. Aldaketa gutxi eman dira programa eta ordutegiak ere bere horretan jarraitzen du. Asteazkenetan, Donostialdekoek Ttan Ttakun irratian (106.8 FM) jarraitu ahal duzue saioa 18:00-19:30 bitartean. Ostegunetan, aldiz, Info 7 irrati nazionalean entzun daiteke saioa 23:00-00:30 bitartean. Nolanahi ere, entzuteko aukerarik ez baduzue gogoratu Info 7 irratiaren web orriaren bitartez nahi duzuenean entzun ahal duzuela. Baita Herriko Burdina webzinean eta Burdinola saioaren atarian.

Denboraldiko lehen saioari dagokionez, aipatu nazioarteko zein Euskal Herriko nobedade interesgarrienak bildu dituztela: BLESSED BY A BROKEN HEART (iraileko diskoa), METALLICA, THERION, INTO ETERNITY, SOULFLY, RISE TO FALL, IN LOVING MEMORY, HIVERLAND, ... Azken asteko albisteak, asteburuko kontzertuen agenda eta Azken Mailu Kolpea atalak ere ez dira falta. Amaitzeko, eskaeraren bat egin nahi baduzue idatzi burdinola (a bildua) gmail.com helbidera. Zeren zain zaude? (08/09/12)

Azaroan kaleratuko du POG MO THON taldeak bere ibilbideko hirugarren diskoa. "Oztopo Guztien Gainetik" izango da bere izenburua eta 12 kantu izango ditu. Lan berri honetan ere PiLT taldeko kide batek parte hartu du. Kasu honetan, Aitor Abiok teklatua sartu du bi abestitan. Grabaketa zein nahasketa lanak Amasako IZ estudioan Haritz Harreguyrekin egin ondoren, Mungiako taldeak Milaneko Nautilus estudioan masterizatuko du diskoa. Antonio Baglio (Laura Pausini, Miguel Bose, Eros Ramazzotti, ...) arduratuko da lan horretaz hilabete honetan. Azkenik, aipatu bezala, diskoa azaroan argitaratuko dute Babel Musik diskoetxearekin. Argitalpenaren zein taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu beraien myspace atarian. (08/09/08)

Geroz eta gertuago dago RISE TO FALL talde bizkaitarraren lehendabiziko diskoa. "Restore The Balance" izango da bere izenburua eta urria edo azaroa inguruan entzun ahal izango dugu. Grabaketa lanak Bilboko Rock Star estudioetan egin dituzte Carlos Creator teknikariarekin eta orain masterizazioa Danimarkako Hansen estudio ezagunetan (Mercenary, Nightrage, Deadlock) egingo dute. Edukiari dagokionez, denera hamar abesti bilduko ditu eta horietako batean Nodrama taldeko Aimar abeslariak parte hartu du. Kantuen zerrenda ikusteko sartu CD agenda atalean. Bestalde, laster abestiren bat entzuteko aukera egongo da taldearen myspace atarian. Euskal Herrian ere post melodeath musika bikaina egiten da! (08/09/01)

Hamar urteko etenaldiaren ondoren, iaz LEIZE taldeak itzulera iragarri eta martxoaren 3an Tuteran eskainitako kontzertuaren bitartez baieztatu zuten beraien ibilbideak jarraipena zuela. Ondoren, beste zenbait kontzertu eskaini eta disko berri bat prestatzen hasi ziren. Hain zuzen ere, estudioko seigarren lana. "Solo Para Ti" izango da bere izenburua eta hamabi kantu bilduko ditu, denak gazteleraz. Honela, gipuzkoarren diskorik luzeena izango da. Grabaketa lanak Donostiako Elkar estudioan egingo dituzte Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean eta okerrik ezean urrian argitaratuko du Oihuka diskoetxeak (azken bi lanak bezala). Hortaz, Felix Lasa musikariak gidatutako taldea gogotsu dago heavy rock munduan duten lekua mantentzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen web atarian. (08/08/28)

Urtea bukatu aurretik, azaroan, KUDAI taldekoek hirugarren diskoa grabatuko dute. Hirugarren aldiz, Galarreko Espartza herrian dagoen Sonido XXI estudioetan sartuko dira San Martin anaien gidaritzapean "printzipioz 11 abesti grabatzera", nahiz eta 12 izan daitezkeen arren. Hau dela-eta, kontzertuak emateari utzi eta lan berria behar bezala landuko dute. Gogoratu, Kudai taldeak orain arte bi disko argitaratu dituela: "Hutsa" (Oihuka 2004) eta "Arima Eroslea" (Auto-ekoizpena 2006). Hirugarren honetan, berriz, orain arteko abesti borobilenak bilduko dituztela adierazi dute. Hortaz, gipuzkoarren euskarazko metal industrialak zer nolako garapena jasaten duen entzun beharko. Taldearen inguruan gehiago jakiteko sartu beraien web orrian. (08/08/07)

Urriaren 1etik aurrera, ORION CHILD talde bizkaitarrak "A New Dark Apology" izeneko lehen diskoa grabatuko du Madrileko New Life estudioetan. Jose Garrido (Arwen) izango da teknikaria, eta denera, hamar kantu berri eta bonus track bat (maketako "Revenge" abestiaren moldaketa) grabatuko dituzte. Duela bi urte atera zuten maketatik taldeak garapen nabaria izan du eta musikalki egun power metal eta death melodikoaren arteko musika jorratzen dutela esan daiteke. Dena dela, ziur diskoarekin eremu gehiago ukituko dituztela. Maketa bakarreko abestiak entzun eta informazio gehiago nahi izanez gero sartu taldearen myspace atarian. (08/07/21)

Grabaketa estudio egoki bat topatzeko hainbat arazo izan arren, IN LOVING MEMORY taldekoek "Tragedy & Moon" aurreneko diskoa dagoeneko grabatu dute eta orain nahasketa lanetan dabiltza. Azkenean, zortzi abesti bilduko dituen lanaren grabaketa Bilboko Tala estudioetan egin dute. Denera 57 minutuko musika entzun ahal izango da talde bizkaitarraren lehendabiziko diskoan. Taldeak izandako aldaketek eragina izan dute beraien musikan. Beraien hitzetan, jorratzen dutena doom eta death metalaren artean kokatzen da. Musika pisutsu, indartsu eta melodikoa. Orain Juanma da abeslaria eta horrek bere eragina du azken emaitzan: gordina. Nolanahi ere, "Terrae Filius" izeneko abestian Waldheim taldeko Mina abeslariak parte hartu du. Diskoaren masterra abuztuan jasotzea espero dute eta ondoren diskoetxe bila hasiko dira. Kantu zerrenda eta diskoaren portada ikusteko sartu CD Agenda atalean. Bestalde, diskoko zenbait kantu entzuteko sartu taldearen myspace atarian. (08/07/17)

Hemendik aurrera, gure eszenan agertzen ari diren talde interesgarriei tarte berezia eskainiko diegu albisteen atalean. Hasteko, GAMORA taldea nabarmenduko dugu. Oarsoaldekoak (Gipuzkoa) dira eta hainbat hilabetetan taldea zein abestiak osatzen eman ondoren duela ez asko taula gainera pasa ziren. Seikotea direla diote: Julen (bateria), Gorka (baxua), Beñat (baxua), Olmo (gitarra), Jon (gitarra) eta Eneko (ahotsa). Besteak beste, Nova, Dirua eta Azken Garrasia bezalako taldeetan ibilitako musikariak topatuko ditugu Gamora taldean. Estiloari dagokionez, thrash metal amerikarra jorratzen dute. Klasikoa eta modernoaren artean. Alabaina, frogatu nahi duenak eskuragarri du taldearen myspace atarian "The Rise Of A New Power" izeneko abestia. Bestalde, lehendabiziko diskoa grabatzen ari dira eta aurten kaleratzeko asmoa dute. Kontzertu aldetik ere ez dabiltza motz. Beraien zuzenekoen berri izateko sartu Kontzertu Agenda atalean. Kontuak kontu, badirudi thrash metalak oraindik orain baduela lekua gurean eta, batez ere Gipuzkoan. (08/07/11)

Hilabete baino gutxiago falta da AKATU talde nafarra estudioan sartzeko. 2006an "Utopiaren Indarra" (Eremu Lauak) diskoa argitaratu ondoren, nafarrek makina bat kontzertu eskaintzeko aukera eta lan berria konposatzeko denbora izan dute. Honela, abuztuaren 4ean Zizur Nagusiko MAV estudioetan (Koma, Arai) sartuko dira bigarren diskoa grabatzera. Hamaika kantuz osaturik egongo da eta Miguel Aizpun izango da teknikaria. Okerrik ezean, urte bukaerarako nafarren bigarren lana entzuteko aukera izango dugu. Taldearen inguruan gehiago jakin eta grabaketa gertutik jarraitzeko sartu beraien myspace atarian. (08/07/11)

Zurrumurruen ondoren, dagoeneko konfirma daiteke BRUTAL MELODY taldea beste behin ere taula gainera igoko dela. Zita garrantzitsua uztailaren 25ean izango da Arrasateko 360 aretoan. Talde mitikoarekin batera Anger taldekoak arituko dira. Honako informazioa sortu berri duten myspace atarian helarazi dute. Hemen idatziaren zatitxo bat uzten dizuegu:

"Taldearen itzuleraren inguruko zurrumurru askoren artean, Zalantzak argituta gelditu dira eta taldeak, kontzertu bat emateko itzuliko dela esan du . Kontzertua uda honetan izango da, uztailean hain zuzen, Arrasaten. Okasio berezi honetarako Aner, Pako eta J.Sangrek luxuzko laguntza izango dute, Soziedad Alkoholikako Jimmy gitarra eta Numen taldeko ex-baxista Otuto. Hortaz eta momentuz, biolentzia ordu bat gehiago izango dugu, Satanas bizirik!"

Euskal Herrian bizi dugun "revival" musikalak aurrera jarraitzen du. Hori bai, zita hau ez dugu galduko! (08/06/29)

EHUN MILA ESKER!!!... Herriko Burdina webzineak 100.000 BISITA KOPURUA GAINDITU DU! Laster 6 urte beteko dira Herriko Burdina, Euskal Herriko metal musikari dagokion ataria, martxan jarri genuenetik eta benetan pozgarria da ikustea gure proiektu sinple eta mugatuak, euskara hutsean eta Euskal Herriko heavy metala hizpide, bere lekua duela amaraunean. Talderik gabe musika eszenarik mantentzen ez den bezala, zuen bisitarik gabe ezin atari honen ilusioari eutsi. Hortaz, eskerrik asko egunetik egunera Herriko Burdina web orria bisitatzen duzuen guztiei eta ez ohitura galdu, oraingo kopurua bikoiztu nahi baitugu. Zuen babesa helarazi nahi badiguzue hona hemen gure posta elektronikoa: info (a bildua) herrikoburdina.net (08/06/28)

Udazkenean EUSKAL STRONG FESTIVAL izeneko jaialdiaren lehen ekitaldia egingo da Zornotzan. Zehazki, urriaren 3 eta 4ean Euskal Herriko zein Espainiako metal eta hardcore taldeek zita interesgarri bat izango dute Idaba aretoan. Denera 20 talde inguruk osatuko dute kartela. Gure lurraldetik, momentuz honako talde hauek parte hartuko dute: A.D., Legacy Of Cain, I Killed Myself, Alerta, No Humano, Bioterror, Akatu, Requiem For Belial, Justa Venganza, Gamora, Tres41 eta Ymotek. Jaialdi honek agerian uzten du Bizkaia bizi duen metal/hardcore loraldia. Kanpoko taldeen parte hartzea ezagutzeko sartu Kontzertuen Agenda atalean. Bestalde, jaialdiaren inguruan informazio gehiago izateko sartu beraien myspace atarian. (08/06/26)

Geroz eta gertuago dago AIUMEEN BASOA taldearen estreinako diskoa. Aurreratu genizuen bezala, "Iraganeko Bide Malkartsutik" izango da bere izenburua eta dagoeneko konfirma daiteke 2008 honetan argitaratuko dutela. Hasiera batean, bazirudien apirilean izango genuela esku artean, baina badirudi Udazkenean kaleratuko duela Erzsebet Records diskoetxe euskaldunak. Hori bai, dagoeneko diskoaren azala ikusi ahal duzue jarraian:

Otsailean webzinean iragarri genuen bezala diskoak sei abesti izango ditu, tartean Triarchy Of Vasconia Split CDan bildu zituzten "Aintzinako Guduen Oroimenak" eta "Aiumeen Basoa / Arlekina" kantuen bertsio hobetuak entzun ahal izango ditugu. Abesti zerrenda osoa ikusteko sartu CD Agenda atalean. Bestalde, baliteke hemendik gutxira taldearen myspace atarian abestiren entzuteko aukera egotea. Adi beraz! (08/06/10)

Aurreko astean, LATZEN gipuzkoarrek "Hellmuga" izeneko zuzeneko CD/DVD argitaratu zuten. Oñatiko taldeak itzulera eta agurra batu nahi izan ditu lan berri honetan. 2007ko urriaren 12an hasi zuen Latzen taldeak “Infernuko ateetan Tour” izeneko kontzertu sorta, 8 urte jo gabe egon ondoren. 13 emanaldiko bira. Tartean,  Bilboko Kafe Antzokiko biak, Irurtzungo PikuRock jaialdian eskainitakoa, edo Eskoriatzako kiroldegian egindakoa. Hain zuzen ere, bertan eskainitako kontzertu osoa da zuzeneko lan berri honetan bildu dutena. Era berean, taldearen bi garaietako argazki bilduma, taldearen kontzertu guztien zerrenda eta bi dokumental ere jasotzen ditu lan berri honek. Bestalde, "Hellmuga Tour 2008" izeneko sei edo zazpi kontzertuko bira laburra egingo dute hurrengo hilabeteetan CD/DVD berria aurkezteko. Datak ikusi ahal izateko sartu kontzertuen atalean. Honezaz gain, lan berri honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero sartu gipuzkoarren web orrian. (08/06/03)

Urtero bezala, Euskal Herrian egiten diren zenbait musika lehiaketek 'metal' taldeak saritzen dituzte. Kategoria propioa du rock gogorrak. Hona hemen informazioa:

* VIII. LEIOA POP ROCK musika lehiaketa: ALERTA taldeak irabazi du metal ataleko saria. Durangaldekoek, Elbereth (Legazpi) eta Piel de Serpiente (Valentzia) taldeekin batera iritsi ziren finalera, eta azkenik saria beraiek eskuratu dute.

* XX. BILBO HIRIA POP ROCK musika lehiaketa: DEAD MEANS NOTHING taldea metal saileko finalera pasa dira Sound Of Silence (Asturies) eta Meridian Zero (Tenerife) taldeekin batera. Nafarrek ekainaren 4ean izango dute zita handia. Ziur zuzeneko bikaina eskainiko dutela. Era berean, gogoratu Dawn Of The Maya euskal taldea ere sailkatu zela finalerdietarako. Rock gogorreko taldeen zuzenekoak (bideo formatuan) ikusi nahi badituzue sartu Bilborock aretoaren web orrian. (08/05/27)

Azkenik sarean da SOULITUDE taldearen "Destroy All Humans" izeneko bigarren diskoa. Bi urtez lana gogotik egin ondoren, Jevo Garamendi (Valhalla) gitarra jotzailearen proiektuak bere bigarren uzta eman du. Gogoratu 2006an sareratu eta munduratu zuen "The Crawlian Supremacy" lehenengoak harrera beroa eta balorazio onak jaso zituela. Hau dela-eta, bere sortzaileak abenturarekin jarraitzea erabaki zuen eta dagoeneko sarean da emaitza. Lan berri honetan, Jevok hamabi kantu berri eta intro bat bildu ditu. Orokorrean disko esperimentalagoa eta zentzu batean gordinagoa da. Heavy, thrash, power zein metal progresiboa elektronikarekin nahastu ditu. Hori bai, aurrera genezake lehen lanaren maila hobetzen duela, eta ez da gutxi! Musikariei dagokienez, Jevok (gitarra, teklatu eta sintetizadoreak, baxua eta ahotsa) Joel Vitorica "Jowy" (ahotsa), Lorenzo Mutiozabal (ahotsa) eta Ibon Jordanen (bateria) laguntza izan du. Grabaketak, berriro ere, Berangoko Grabasonic etxean egin ditu eta diseinu bikaina Xabier Amezagak burutu du. Zinez lan profesionala. Oraingo honetan ere, nahi duenak diskoa web orritik doan jaitsi dezake. Zorionak Jevo! (08/05/03)

20. urteurrena beteta, SU TA GAR taldea baxu jotzaile berri baten bila hasi da. Beraien web orrian konfirmatu dutenez Asier Osorok, orain arteko kide finkoak, taldea uztea erabaki du eta momentuz Igor Oiarbidek beteko du bere hutsunea. Euskal heavyaren sortzaileen baxu jotzaile berria izan nahi duen orok "Nazka", "Itxaropen Hitza" eta "Mari" abestiak jotzen agertzen deneko bideo bat bidali beharko du helbide honetara: Su Ta Gar / Bustinduitarren kalea 20, 3 ezkerra / 20600 Eibar Gipuzkoa / Euskal Herria. Informazioa kontsultatu ahal izateko sartu eibartarren web atarian. Bestalde, Su Ta Gar taldekoek beraien kontzertu birarekin jarraitzen dute. Disko berria, ordea, badirudi oraindik ez direla grabatzen hasiko baina ez dago urruti. (08/04/29)

MILA ESKER!!! HERRIKO BURDINA gure webzinearen 5. urteurren kontzertura hurbildu zineten guztiei eta baita agertu ez zineten guztiei ere. Dakizuen bezala iragan ostiralean, apirilak 18, omenaldi txiki bat egin genion webzine honen ibilbideari. Horretarako, Usurbilgo Mendeku Itxua eta Mauleko Iron eta Maider taldeen konpainia izan genuen. Bi taldeek nahi baino kontzertu motzagoa eskaini zuten atzerapenengatik, baina biak ezin hobeto aritu ziren. Kontzertuaren kronika eta argazkiak ikusteko sartu hemen. Nolanahi ere, kronikan bildu arren, jaialdiaren balorazioa azpimarratu nahi genuke:

"Jende aldetik, erantzuna uste baino apalagoa izan zen, baina kontzertuetara joateko dugun kultura ikusita (70 bat lagun hurbildu ziren), ezin da gehiegi kexatu. Gainera, eskertzekoa da Burlata, Legazpi, Arrasate, Zarautz eta beste hainbat herritatik etorri zela jendea. Lagun zaharrak eta lagun onak. Baina detaile polit honek ere badu beste alderdi triste eta lotsagarria. Aipatu behar dena. Herriko Burdinak Donostiako heavy mugimendua bultzateko lanetan zenbait kontzertu antolatu (Burdina Astintzen), beste jaialdi batzuk bultzatu (Altzako Heavy Jaia, Rock Em All, ...) eta hainbat talderi (seinalatu behar ez direnak) laguntza zein babesa eskaini die. Eta halaxe jarraituko du webzine honek. Alta, pertsona edo talde horietako bakarra agertu zen kontzertuan. Zergatik? Donostiako heavy metal mugimendua erdalduna delako? Bertako talde gazteek ere interesen baitan jokatzen dutelako? Egoista hutsak direlako? Webzine hau gustuko ez dutelako? Egia esan, ezin da jakin. Hala ere, mila esker beraiei ere eskainitako babesa interesik gabe itzultzeagatik. Baina Herriko Burdinak jarraituko du. Gutxienez beste bost urte, hamargarren urteurrena ere ospatu behar delako!" (08/04/23)

Esklusiban aurrera genezake LEGEN BELTZA thrash metal taldeak TESTAMENT amerikarrekin batera joko duela ekainaren 22an Barakaldoko Rock Star Live aretoan. Azpeitikoek, beste behin ere, aukera paregabe bat izango dute beraien musika nazioarteko taldeen mailan dagoela erakusteko. Gainera beraiek adierazi digutenez, ohore bat da Legen Beltzako kideentzat ohore bat izango da miresten duten talde batekin eszenatokia konpartitzea. Kalifornia-Azpeitia konexioa galdu behar al duzue? (08/04/11)

Pixkanaka badirudi HIVERLAND Donostiako power metal taldea suspertzen ari dela. Taldean zenbait aldaketa eman ondoren, Arkaitz (ahotsa) eta Josuk (bateria) musikari berriak topatu dituzte. Unai (gitarra), Gari (gitarra) eta Aritzekin (baxua) boskote bihurtu dira. Taldea finkatuta, gipuzkoarrek "Need For Survive" hiru abestiz osaturiko aurrerapen bat kaleratuko dute udaberrian. Aurrerapen honekin batera, "The Return" izeneko lehendabiziko diskoa osatzeko grabaketa lanak egingo dituzte. Kantu berri bat entzuteko bisitatu beraien myspace ataria. (08/04/03)

Bi talderen faltan KOBETASONIK jaialdiaren antolatzaileek parte hartuko duten beste zortzi talderen izenak argitu dituzte. Talde buru gisa Europe eta Slayer klasikoak konfirmatu dituzte; gurean ezagunak. Bestalde, Ministry, Obituary eta Sonata Arctica ere jaialdian izango dira. Hiruak Gernikako Metalway jaialdian ikusi genituen. Ezusteko interesgarrienak Dio (Ronnie James Dio txikia ikusteko aukera) eta Tigertailz (ingalaterrako glam talde mitikoa) izan dira. Aipatutakoekin batera, Black Tide eta Su Ta Gar etxekoak ere kartelean daude. Gogoratu jaialdia ekainaren 20 eta 21ean egingo dela Kobetamendin, Bilbon. Talde bakoitzak zein egunetan jotzen duen jakiteko sartu kontzertu agendan. Informazio gehiago nahi izanez gero edo sarrerak erosteko bisitatu jaialdiaren web orria. (08/04/03)

Bolada onari jarraipena emateko RHINO bizkaitarrak apirilean estudioan sartuko dira bigarren lan luzea grabatzeko. "Dead Throne Monarch" izango da bere izenburua eta Arctic Music Group zigilu amerikarrak udan argitaratuko du. Beste behin ere Zea Mays taldeko Rubenek egingo du diskoaren ekoizpena. Oraindik hirukoak ez du argitu zenbat abesti bilduko dituen baina beraien hitzetan "riff zapaltzaile eta bateria indartsuak lagun, kantu hiltzaileak" izango dira. Hortaz ez dira urrunduko ondo garatu duten thrash/doom/rock doinutik. Bestalde, 2009ko urtarrilean Arctic Music Group diskoetxeak "Breed The Chosen One" diskoa berragitaratuko du AEB eta Kanadan. Bizkaitarrak astun bezain osasuntsu daude. (08/03/25)

Proposamen musikala eraldatuta ARIMA SUTAN nafarrek martxoaren bukaeran argitaratuko dute "Marratik Kanpo Margotzen" lehendabiziko diskoa. Esperimentuz jositako maketa bat grabatu ondoren, adinez nagusiago egin, eragin ezberdinetatik edan eta metal berritzailera jo dute Barañaingoek. Grabaketa lanak Ondarruko Santos anaien estudioan egin zituzten eta soinu profesionala lortu dute. Denera zazpi abesti berri topatuko ditugu nafarren lehenengo lan honetan. Aipatzekoa da "Inoiz Entzungo Ez Duzun Kanta" abestian Aitor Uriartek (Latzen, Sen, Une) kolaboratu duela. Zerrenda ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. Aldi berean, berriki "Esnatu Gara" abestiaren bideoklipa (ikusi) grabatu dute. Esan bezala, hilabete honen amaiera aldera kaleratuko du Arima Sutan taldekoek beraien kabuz lehen lana. Informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu nafarren myspace ataria. (08/03/16)

Aurreko urtean Bilbao BBK Live jaialdian metal taldeek izandako eta eragindako arrakastaren ondoren, antolatzaileek KOBETASONIK izeneko metal jaialdi propioa egitea erabaki dute. Ekainaren 20 eta 21ean egingo da Bilboko Kobetamendin eta duela aste gutxi bi talde potolo konfirmatu zituzten: Judas Priest eta Kiss. Gerora adierazi zuten, kartela maila oneko taldeekin osatuko zutela. Azkenik, gaur beste zazpi talderen izenak eman dituzte. Nazioarteko sei eta Euskal Herriko bat. Nazioartekoak sobera ezagunak dira Euskal Herriko zirkuitoan: Gamma Ray, Helloween, Blind Guardian, Gotthard, Cavalera Conspiracy eta Apocalyptica. Eta gure lurraldeko taldea Latzen da, nolabait espero zen taldeetako bat bere agurraren urtean. Metalway jaialdiaren zurrumurruen aurrean, Bilbokoek aurrea hartu diete eta batek daki beste jaialdia gurean izango den. Kobetasonik jaialdiaren berri gehiago izateko hona hemen web orria. (08/02/26)

BILBO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAko antolatzaileek jada argitu dituzte 20. edizioaren finalerdietara sailkatu diren taldeak. Dakizuen bezala, Euskal Herriko musika lehiaketa zaharrena eta hoberena den honek hiru estilotan banatzen du parte hartzea: pop-rock, metal eta tendentzia berriak. Txapelketa gure eremura eramanez, metal sailerako Dead Means Nothing eta Dawn Of The Maya talde nafarrak sailkatu dira. Bestalde, Bizkaiko talde gonbidatuak Bioterror, Konter eta Quaoar dira. Honez gain, aipatzekoa da Pop-Rock atalerako Las Culebras eta Supertrooper hard rock taldeak sailkatu direla. Era berean, Bizkaitik Loan taldea gonbidatu dute. Pop-rock kontzertuak martxoan hasiko dira eta metal atalekoak apirilean. Egitaraua kontsultatzeko sartu lehiaketaren web orrian. (08/02/26)

Azkenean zinez konfirma daiteke, aurten AIUMEEN BASOA talde gipuzkoarrak bere lehendabiziko diskoa argitaratuko duela. Grabaketa guztiak Ondarruko Santos anaien estudioan amaituta azken masterizazioa falta zaio Mutrikun finkatutako taldearen estreinakoari. "Iraganeko Bide Malkartsutik" izango da bere titulua eta sei abestiz osaturik egongo da. Denera, folk eta black metalaren artean koka daitekeen 50 minutu inguruko musika. Horien artean, Triarchy Of Vasconia Split CDan bildu zituzten "Aintzinako Guduen Oroimenak" eta "Aiumeen Basoa (Arlekina)" kantuen bertsio hobetuak. Okerrik ezean, apirilean kaleratuko du Erzsebet Records zigiluak bizkaitarren aurreneko diskoa. Bestalde, aipatzekoa da myspace ataria sortu dutela eta aurrerantzean bertan topatu ahal izango dugula informazio guztia. 2008an, bai! (08/02/07)

Legazpiko heavy metal eta rock gogorra osasuntsu dago. Kasu honetan, DIRTY SHADOW taldea azpimarratu behar dugu. Legazpiko talde gazte honek otsailean argitaratuko du "You Never Know" izeneko estreinako diskoa. Elbereth herrikideen laguntza eta gomendioekin, zortzi kantu eta introa grabatu dituzte Gernikako Screamwaves estudioetan. Kantuen zerrenda eta diskoaren azala ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. Emaitza zinez berezia da. Hard rock zalea, heavya baztertu gabe. Zenbait abesti aurreratu dituzte beraien myspace atarian. Bestalde, aipatzekoa da otsailaren 15ean hasita Dirty Shadow eta Elbereth taldeek "Altzairu Indarra" izeneko bira egingo dutela beraien diskoak aurkezteko. Lehena Arrasateko 3.60 aretoan izango da Sententzia taldearen laguntzarekin batera. Hemendik gutxira, "Legazpi is heavy metal" esaten hasi beharko gara. (08/01/21)


 

Dagoeneko uste zen METALWAY JAIALDIA Euskal Herritik aldenduko zela, baina azkenean hirugarren edizioa gurean egingo da uztailaren 11 eta 12an. Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez hautaturiko hiria Donostia da. Halaxe ziurtatu dute, bederen. Baina ez hori bakarrik gaineratu dutenez Iron Maiden taldea izango da (beste behin ere eta 'Somewhere Back In Time" bira erraldoiaren baitan) buru bi egunetako batean. Honela, Gernikan 2005 eta 2006ean egin eta iaz etena izan zuen jaialdia bueltan da. Antza denez, oraindik ez dute zehaztu Donostiako zein tokitan egokituko duten jaialdia, baina laster adostuko dute antolatzaileek Udaletxearekin. Gainontzeko metal talde sortari dagokionez hemendik gutxira argituko dituzte izen gehiago. Azkenik aipatzea, Metalway jaialdiaren bultzatzaileak Kataluniako Rock'N'Rock eta Gamerco eta Euskal Herriko Rock Star Produkzioak musika-eragintzak direla. (08/01/18)

Denborarekin landu, grabatu eta apaindu ondoren NODRAMA taldeak prest du "I Mind" estreinako diskoa. Itxura guztien arabera, bizkaitarren lehenengo lana otsaila/martxoa inguruan plazaratuko da Fragment Music eta Ortots burdin hotsak diskoetxeen babesarekin. Honela, edizioa konpartitua izango da. Disko honekin, 2006an ateratako aurkezpen maketa osatuko dute grabaketa egokiago eta abesti zerrenda luzeago batekin. Denera hamar kantu bildu dituzte diskoan. Zerrenda eta diskoaren azala ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. Musikalki, boskoteak metal nahiko bereziaren bidetik jarraitzen dute. Feeling delakoa lotura gisa metalaren tendentzia modernoak, klasikoekin batzen dituzte. Emaitza interesgarria eta freskoa da. Frogatzeko sartu beraien myspace atarian eta entzun diskoko hiru abesti. (08/01/03)

Lehengo asteko ostegunean, hilak 20, Goiena Telebistako MUSIKANTOI musika saioak urteko azken programa Euskal Herriko euskarazko heavy metalari eskaini zion. 45 minututik gorako iraupenarekin duela hogei urte Su Ta Gar taldeak abian jarri zuen euskal heavyaren historia nola hala laburbiltzen saiatu ziren. Tartean, Su Ta Gar, Ehun Kilo, Latzen, Asgarth, Mendeku Itxua edo Elbereth bezalako taldeen bideoklipak jarri zituzten, baita Latzen Oñatiko taldeari zein Herriko Burdina webzineari eginiko elkarrizketa ere. Programaren ale bat (DVD formatuan) eskuratu nahi duenak eska diezagula info (a bildua) herrikoburdina.net helbidean. Modu honetan, pixkanaka osatzen goaz Euskal Herriko metal musikaren dokumentazioa. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Musikantoi saioa egiten dutenei eta bereziki Josuri, bere egitasmoa izan zelako. Aurrera begira, Euskal Herriko thrash musikaren eta muturreko metalaren saio bereziak egin nahi dituzte. (07/12/29)

Aurreratu genuen bezala, azaroaren 2an, bost urte bete ziren HERRIKO BURDINA webzinea martxan jartzea erabaki genuela. Hainbat saiakera egin ondoren, izen aproposa topatu eta Euskal Herriko eszena metalikoaren ataria sarean jartzea erabaki genuen. Momentu gozoak bizi izan ditugu eta ez hain gozoak. Euskara hutsean aritzeak badu bere muga, baina metal musika euskaraz bizi dugunontzat ezinbestekoa zen gure hizkuntzan soilik egotea webzinea. Aurrerantzean gogotsu jarraituko dugu, beti bezala, zaletasun moduan baina behar bezala informatuz eta gure lurraldeko metal taldeen gune bihurtuz Herriko Burdina. Mila esker orain arte gurekin izan zareten guztiei eta egongo zaretenei. Bosgarren urteurrena dela eta, kontzertu berezi bat prestatzen ari gara 2008rako aurtengo Burdina Astintzen jaialdia ezeztatu ondoren, espero ez genituen arrazoiengatik. Aldi berean, ea posible den gure kamiseta ofiziala urte amaierarako iristea. Finean, lehenengo bost urte hauen ondoren zerbait esan nahi badiguzue, aurrera: info (a bildua) herrikoburdina.net (07/11/27)

Berrargitalpenekin jarraitzen du ELFFOR taldeak. Oraingo honetan, Northern Silence Productions diskoetxe alemaniarrak "Son Of The Shades" bigarren diskoa berrargitaratuko du abenduan. Maiatza aldean zigilu alemaniarrak "Into The Dark Forest" lehen emaitzarekin egin bezala, bigarren lanean ere Eöl (Suffering Down, Numen) musikariak edizio orijinaleko zortzi abestiak berriro grabatu eta masterizatu ditu, eta bi bonus track izango ditu. Bestalde, berrargitalpenak bi azal berri ezberdin izango ditu Igor Mugerza ohiko artistak eginak eta argitarapena 1000 alekoa izango da. Nolanahi ere, aldaketa bat egongo da lehen bi lanen berrargitalpenetan. Lehenengoan 100 aleko metalezko kutxa bat logo brodatuarekin kaleratu zuten edizio berezi gisa. Bigarren lanarekin, ordea, 100 kamiseta berri aterako dituzte. Informazio gehiago taldearen web orrian kontsulta daiteke. Hau guztia gutxi balitz, Elffor taldearen beste bi diskoen berrargitalpena 2008an egingo du diskoetxe alemaniarrak prozedura bera erabiliz. Azkenik, Eöl musikariak datorren urtean ere argitaratu nahi du bosgarren diskoa. Aukerarik ez zaio falta bizkaitarrari. Ezta lanik ere! Kontuak kontu, Euskal Herriko underground mailako berrargitalpen gehien izango dituen taldea Elffor izango da aurki. (07/11/27)

Hiru urteko itxaronaldi nahiko isilaren ondoren, abenduaren 3an aterako du NUMEN taldeak "Numen" izeneko hirugarren lan luzea. Aurreko diskoekin gertatu bezala, Goi Music diskoetxea arduratuko da argitalpenaz. Digipack formatua izango du eta soilik Euskal Herria, Espainia eta Portugalen kaleratuko da printzipioz. Gerora, banaketa zabalagoa izango da. Gogoratu, lan berrian Arrasateko talde bortitzak sei abesti makur bildu dituela. Inoiz baino gordin, azkar eta ilunenak. Black metal hutsa euskaraz kontatua. 10. urteurrena modu berezian ospatzeko. Honez gain, disko berriaren azala esklusiban ikus daiteke Argitalpen Agenda atalean, dagoeneko aurreratu genuen abesti zerrendarekin batera. Amaitzeko, Numen taldearen lan berriko abesti baten zatia beraien myspace atarian entzun daiteke. (07/11/21)

Martxa hartu dute eta gelditzeko asmorik ez. Aro digitalari gustua hartuta SU TA GAR taldeak urte berean bigarren DVDa argitaratuko du. "Une Iraunkorrak" titulua izango du eta "Jainko Hilen Uhartean" azken lanaren prestaketatik gaur egun arte bizitakoa bildu nahi izan dute. Honela, eduki berriez beteta egongo da Eibarko laukotearen bigarren DVDa. Hala nola, 16 kantuk osatzen duten bideoa (2006ko Bilboko Aste Nagusian, 2007ko urtarrilean Eibarren eta urrian Iruñan emandako kontzertuekin osatua), estudioko azken lanaren eta "Itxaropen Hitza" bideo-kliparen grabaketen making off delakoak eta argazki bilduma bat. Argitalpen Agenda atalean lan berri honen azala eta abesti zerrenda ikus daitezke. Euskal heavyaren sortzaileek DVD berria abenduaren lehen astean kaleratzeko asmoa dute "Jo Ta Ke Ekoizpenak" zigilu propioaren bidez. (07/11/21)

Euskaraz abesturiko heavy metalak talde berri bat du: SENTENTZIA. Aurrez Sententzia Erratua bezala ezagutu genuen hirukote gipuzkoarrak izena aldatu eta "Barrutik" izeneko lehen diskoa argitaratuko du azaroa bukaera Discos Suicidas diskoetxearen bitartez. Bergaran finkatutako taldeak Donostiako estudio batean egin zituen grabaketa lanak Josema Linazasoro teknikariaren laguntzarekin. Nahasketak, berriz, Andoaingo Garate estudioetan egin zituzten Haritz Harreguy eta Martxel Arkarazorekin. Eta azkenik masterizazioa Berrizko Lorentzo Records estudioetan burutu zituzten Aitor Ariñorekin. Egia esan, prozesu luzea izan duen diska da azkenik azaroan kaleratuko dutena. Denera zazpi abesti eta bideo klip bat sartu dituzte estreinakoan. Diskoaren azala eta abesti zerrenda ezagutzeko sartu Argitalpen Agenda atalean. Gainontzean, hirukotearen helburua zuzenekoak ematen hastea da lan berria ahalik eta gehien hedatzeko. Informazio gehiago laster beraien web atarian. (07/11/06)

NOIZEAN BEHIN talde bizkaitarrak dagoeneko prest du bigarren diskoa. "Arazi" izenburua jarri diote eta azaroaren bigarren astean argitaratuko du Baga Biga diskoetxeak. Lan berri honetan hamar kantu bildu dituzte, denak taldeak jorratzen duen rock-metalaren ildokoak eta euskaraz abestuak. Grabaketa lanak uztaila eta ekaina bitartean egin dituzte Mungiako Lamiña estudioetan Natxo Liberty teknikari eta ekoizlearekin batera. Masterizazioa, aldiz, Dave Horrocks teknikariak egin du abuztuan, Calgaryko (Canada) Infinite Wave Mastering estudio ezagunetan. Diseinuaz Igotz Ziarreta arduratu da eta argazkiak Josu Torrealdayk egin ditu. Gainontzean, lan berri honen edizioa bitxia izango da estaldura antzeko bat izango duelako. Diskoaren abesti zerrenda eta azala ikusteko sartu Argitalpen Agenda atalean. (07/10/31)

Hurrengo urtean argitaratzeko asmoarekin, AESIR talde gaztea hasi da "Aesir" bere estreinako diskoa grabatzen. Donostiako boskote heavy/power metal zalea zortzi kantu grabatzen ari da Mikel "El Gordo" teknikariarekin batera bere estudioan. Abestien zerrenda Argitalpen Agenda atalean ikus daiteke diskoaren azalarekin batera. Beraiek azaldu digutenez, kantuetan mezu ezberdinak topatuko ditugu. Hala nola, askatasuna, heriotzak eragiten duen hutsunea, bakardadeari beldurra eta maitasuna. Kolaborazioren bat ere izango dute momentuz argitu nahi ez dutena, baina interesgarria badena behintzat. Gainontzean, Aesir taldekoak kontzertuak eskaintzen jarraituko dute. (07/10/27)

HERRIKO BURDINA webzinearen Bosgarren Urteurrenera begira (Azaroaren 2an bost urte beteko baititugu), zenbait gauza prestatzen ari gara. Esaterako, aurrera genezake urtea amaitu baino lehen nahi duenak webzinearen kamiseta ofiziala eskuratu eta janzteko aukera izango duela. Oraindik diseinua guztiz zehaztu gabe dago, baina laster foroaren bitartez web orria bisitatzen duzuenok erabakitzeko modua izango duzue. Azkenean, Herriko Burdinaren kamisetak izango ditugu! Bestalde, iaz ez bezala aurten Burdina Astintzen 2007 jaialdia egingo da. Ziurrenik abenduan eta Gipuzkoan. Xehetasun gehiago hurrengo egunetan! (07/10/22)

MUSIKARI BILA | Noizbehinka taldeak hanka motz geratu eta taldea berrosatu nahian ibiltzen dira. Oraingoan, hiru talde gipuzkoarren deialdia luzatuko dizuegu:

# DARKNESS BY OATH melodeath taldea baxu jotzaile bila dabil. Momentu honetan Arrasaten finkatutako taldea bigarren diskoa nahasteko zorian dago eta kontzertuei begira taldea osatu nahiko luke. Interesa duenak jar dadila taldearekin harremanetan: info@darknessbyoath.com.

# IPAR HAIZEA heavy metal zale gazteak abeslari bila jarraitzen dute. Zarauztarrak irrikitan daude ahots berriak ezagutzeko. Interesa duenak jar dadila taldearekin harremanetan: aitor_amilibia@hotmail.com.

# HIVERLAND power metal taldea gitarra jotzaile erritmo eta solista baten bila dabil. Aurki demo antzerako bat aterako du Donostian egokitutako taldeak, baina premiazkoa ikusten du taldea osatzea. Saiakera bat egin nahi duenak: hiverland@hiverland.com.

(07/10/22)

Geroz eta gutxiago falta da Bergarako ABY-KEM taldearen "Azken Guda" estreinako diskoa kaleratzeko. Danbaka musika lehiaketaren bigarren edizioko irabazleek ondo amaitu zituzten grabaketa lanak Arrasateko Shot! estudioetan. Bertan bederatzi abesti grabatu zituzten, baina horietatik soilik sei hautatu dituzte diskorako. Hain zuzen ere, Argitarapen Agenda atalean irakur daitezkeenak. Kantuekin batera bideoklip bat gehitzeko asmoa dute. Bestalde, argitarapenaz Gaztelupeko Hotsak diskoetxea arduratuko da. Oraindik ez dute kaleratzeko datarik zehaztu baina itxura guztien arabera urte amaiera baino lehen izango da. Bitartean, Bergarako thrash metal taldeak aurrerapen kantu bat jarri du myspace atarian. (07/10/10)

AURRERAPENAK | KONTER eta KOMA taldeen berriena dagoeneko entzun daiteke. Bizkaitarrek urrian kaleratuko dute "Frekuentzia Hutsa" bigarren diskoa eta beraien myspace atarian abesti berri bat entzun daiteke. Lan berria Ideiak Bultzatuz diskoetxe gazteak argitaratuko du. Bestalde, Koma taldearen "Sakeo" disko berriari izena ematen dion abestia ere entzun daiteke. Kasu honetan Manerasdevivir webzineak aurreratu du abestia, non bertan entzun eta jaitsi ahal den. Nafarrek ere urrian kaleratuko dute diskoa Maldito Records zigilu espainiarraren eskutik. (07/10/06)

Argitu dira itzuleraren xehetasunak. Gaur goizean Donostian eskainitako prentsa agerraldian LATZEN taldeko kideek argi utzi dute bueltan direla agur behar den bezala esateko. Horretarako "Infernuko Ateetan" kontzertu bira prestatu dute printzipioz aurtengo urrian hasi eta 2008ko apirilean amaituko dena. Denbora tarte honetarako momentuz hamaika kontzertu (bost Bizkaian, hiru Gipuzkoan, bi Nafarroan eta beste bi Araban)  lotu dituzte hiru mailatan banatu dituztenak: gaztetxeak, aretoak eta jaialdiak. Ziurrenik kontzertu gehiago egongo direla. Data eta lekuak zeintzuk diren jakiteko sartu kontzertuen agendan. Bestalde, aipatzekoa da Oñatiko laukoteak bira nolabait laburbiltzen duen zuzeneko CD/DVD bat ateratzeko asmoa duela. Aldi berean, kontzertu bakoitzaren amaieran eguneko zuzenekoaren grabaketa salduko dute, orain arte gurean egin ez dena. Prentsa agerraldiko argazkia eta Aitorrek Herriko Burdinari kontatutakoa entzun nahi duenak sar dadila hemen. Gainontzean, taldearen informazio osatua nahi duenak azkenean Latzen taldekoek eskura jarri duten web orrian kontsulta dezake. (07/10/02)

Pixkanaka ezagutzen goaz KOMA nafarren disko berriaren xehetasunak. Burlatako laukoteak gaur bertan argitu du "Sakeo" izeneko zazpigarren diskoa Maldito Records diskoetxe Valentziarrak argitaratuko duela. Hain zuzen ere, urriaren 22a zehaztu dute kaleratze data bezala. Lan berria udan zehar grabatu dute Zizurreko M.A.V. estudioetan Miguel Aizpun teknikari eta familia kidearen gidaritzapean. Aurreratu dutenez, "Sakeo" diskoak abesti indartsuak bilduko ditu. Laster abestiren bat entzuteko aukera eskainiko dute. Bitartean, zain geratzen gara.(07/09/28)

Ofiziala da: LATZEN taldea bueltan da. Txintxarri musika-eragintzak jakinarazi duenez Oñatiko heavy metal taldea musika mundura itzuliko da zortzi bat urteren bueltan. Laukoteak prentsaurrekoa eskainiko du urriaren 2an, asteartea, Donostiako FNAC dendan. Bertan itzuleraren inguruko xehetasun guztiak emango dituzte. Aurrera daitekeena da hainbat kontzertu eskainiko dituztela eta agian zuzeneko horiek grabatuko dituztela. Dakizuen bezala, Latzen taldea 1993. urtean jaio zen Oñatin. Beraien ibilbidean maketa bat eta bi disko atera zituzten. Lehen diskoarekin sekulako arrakasta lortu zuten. Bigarren diskoa atera eta gutxira, ordea, taldeak banatzea erabaki zuen. Hala ere, musikariak beste zenbait proiektutan ibili dira eta egun ere badabiltza. Hala nola, Sen, Une, Amonal eta Potemkin. Taldearen diskografia gogoratu nahi duenak sar dadila hemen. Gainontzean, datorren asteartean datu gehiago eskainiko ditugu Herriko Burdina prentsaurrekoan izango delako. (07/09/25)

Itxura guztien arabera, MUTED taldeak urrian kaleratuko du "Sena" bigarren lan luzea eta dagoeneko ausartu dira zertxobait erakusten. Izan ere, bizkaitarren myspace atarian "Replika" abestiaren aurrerapena entzun baitaiteke. Badirudi musikalki aldaketa handirik egin ez dutela eta disko berriko abestiak, aurrerapen abestitik ondorioztatuta, metal berriaren inguruan mugituko direla elektronikaren ukitu bereziarekin. Muted taldearen lan berria Baga Biga diskoetxeak kaleratuko du. (07/09/20)

Albiste interesgarri bat heavy metala euskaraz bizi dutenentzat...

Datorren ostegunetik aurrera, irailak 20,
BURDINOLA heavy metal irratsaioa mundu zabalean entzun ahal izango da Info 7 irratiari esker. Honela, Ttan Ttakun irratian jarraitzearekin batera Euskal Herri osoan zein mundu mailan euskaraz aurkeztutako metal doinuak entzun ahal izango dira Interneti esker. Izan ere, Info 7 irratia FMko sintonia ezberdinetan entzutearekin batera Internet bidez entzun eta gerora saioa jaitsi daiteke. Aukera bikain honen aurrean, egitura eta eskaintza aldetik zenbait aldaketa izango ditu Burdinolak pixkanaka ezagutzen joango garenak. Gainontzean, honakoa entzun ahal izango da saio bakoitzean: nazioarteko berrikuntzak hiru azpiatalen bitartez, herriko burdina atala edo Euskal Herriko metal musika, kontzertuen agenda, metaldaketa atal berezia eta azken mailu kolpe edo klasikoaren ordua. Atal finkoekin batera, noiz edo noiz elkarrizketa eta beste zenbait atalek (monografikoak, gomendio bisita, ...) osatuko dute denboraldi berriko saioa. Entzuteko gogoa duenak bi bide izango ditu. Asteazkenetan, Ttan Ttakun irratian 18:00-19:30 (106.8 FM - soilik Donostia eta inguruetan) eta ostegunetan Info 7 irratian Internet bidez (www.info7.com) edo sintonia ezberdinetan (sakatu hemen kontsultatzeko). Saioaren inguruko xehetasun gehiago nahi dituenak sar dadila Burdinolaren web orrian. (07/09/18)

Azkenik kalean da DEAD MEANS NOTHING nafarren lehenengo lan luzea Fragment Records eta Threepoint Records diskoetxe espainiarren eskutik. "Seeds Of Hate" da bere izenburua eta bertan egungo metal-core kutsuko 11 kantu bildu dituzte. Grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak Aberineko 4i estudioetan egin dituzte. Honez gain, ezin daiteke aipatu gabe utzi Dead Means Nothing taldekoak Nuclear Blast zigilu ezagunaren musika lehiaketan finalista izan zirela. Gerora Sonic Syndicate taldeak lortu zuen sari nagusia. Eskuratu nahi duenak bere myspace atariaren bitartez egin dezake. (07/09/16)

Iragan asteazkenean, hilak 12, ELBERETH taldeak "Gaueko Ilargia" izeneko lehenengo diskoa aurkeztu zuen Ortots burdin hotsak zigilu independentearen babesarekin Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Legazpiko boskoteak urte luzez abestiak egiten eta ilusioak mantentzen aritu ondoren aurreneko lan desiragarria ateratzea lortu berri dute. Diskoak euskarazko heavy metalaren eredu diren 10 kantu eta bideo-klip bat gordetzen ditu. Ale bat eskuratu nahi duenak Ortots diskoetxearen web orriaren bitartez edo Elbereth taldearen myspace atariaren bidez egin dezake. Euskal heavyak bizirik jarraitzen du eta honelako ereduekin doinu klasikoen nostalgia hori mantentzen da. Dena dela, proposamena klasikotik haratago doa. Eman aukera bat! (07/09/16)

VHÄLDEMAR taldeak hirugarren diskoko "Nightmare" abestiaren demo bat jarri du entzuteko bere web orrian. Dakizuen bezala laukote bizkaitarra Bilboko Rock Studios estudioetan dabil grabatzen disko berria. Oraindik ez dute aurreratu noiz aterako den eta zein diskoetxerekin. Hori bai, Vhäldemar taldearen musika kutsu europarreko heavy metala izaten jarraitzen duela dirudi. (07/09/16)

Badirudi bi urte luzez bizitako buruhausteak bukatu direla. NODRAMA talde bizkaitarrak grabaketa prozesuan izandako oztopo guztiak gainditu ondoren, "I Mind" izeneko diskoa argitaratuko du urte amaieran edo datorren urtearen hasieran. Boskote honek hiru estudio ezberdin bisitatu ditu azken bi urte hauetan eta azkenean beraien lokalean grabatu dute estreinakoa. Teknikari lanaz Iker Llona taldeko gitarra jotzailea arduratu da. Denera metala eta rockaren arteko fusio malenkoniatsuaren emaitza diren hamar abesti bildu dituzte. Abestien zerrenda ikusteko sakatu hemen. Azken nahasketa eta masterizazioa faltan, diskoa entzuteko aukera izan dugu eta sortzen duen sentsazioa zinez freskoa eta kalitatezkoa da. Diseinuaz Juan Patiño kataluniarra (Dead Means Nothing, ...) arduratuko da eta lana kaleratuko den diskoetxea ziurrenik gure mugetatik kanpokoa izango da. No Drama taldea gertutik jarraitu nahi duenak hemen du bere myspace ataria. Bizkaia aldetik garai berriak datoz, haize bolada emankorra! (07/09/14)

Atzo, 2007ko irailaren 1a, ASGARTH taldeak gora beherez betetako hamar urteko (1997-2007) ibilbideari bukaera eman zion Añorgako gaztetxean; etxean. Talde gipuzkoarrak lau disko argitaratu, makina bat kontzertu eskaini eta arrakasta zein ahanztura ezagutu ondoren bere azken kontzertua eman zuen bere sorlekuan. Horretarako, Añorgako zinema zaharra egokitu (argazki, elkarrizketa eta abarrekin) eta ordu erdiko ikuskizuna eskaini zuen boskote gipuzkoarrak. Kontzertua hamaikak aldean hasi eta ibilbideko abesti esanguratsuenak jo zituzten. Klasiko zein berrienak. Izan ere, disko guztiak izan zituzten presente beraien agurrean. Gonbidaturik ere ez zen falta izan. Idi Bihotz taldeko Gorka eta Mikel ("Gauean Ihesi" abestian), eta Utikan taldean ibilitako eta egun Uk Bill taldeko gitarra jotzaile eta abeslaria den Rafa Cabezak ("Arbasoen Guda" kantuan) parte hartu zuten. Omenduak ere izan ziren. Azken batean, Asgarth taldeko mutilek emozioz beteriko azken kontzertua eskaini zuten, azkena izateko merezi izan zuena. Hori bai, joan ahal izan ez zuenak lasai egon dadila ziurrenik ikusteko aukera izango duelako okerrik ezean Durangoko Azokan bitxikeriarik izanen delako. Finean, euskal heavyaren susperraldian ikur bilakatu zen taldeak lau disko eta nolabaiteko berotasuna eman dizkio eszenari. Batzuen zorionerako eta besteen zoritxarrerako. (07/08/02)

Kostata bada ere OMENDARK bizkaitarren eta Crystal Moors kantabriarren arteko elkar-lan edo split delakoa kalean da. Argitarapenaz Draug-Dûr Productions zigilu kantabriarra arduratu da. Bertan zortzi abesti bildu dituzte. Crystal Moors taldeak "Nabia Orebia" izenburuarekin bost abesti sartu dituzte elkarlan honetan. Omendark taldeak, berriz, "Oroimenaren Sustraiak" (lehenengo lan luzearen aurrerapena) izenarekin hiru abesti bildu ditu. Denera 40 minututik gorako metal paganoa entzun ahal izango da diskoan. Lortu nahi duenak helbide honetan izango du aukera eta abesti bat entzun nahi duenak sar dadila hemen. (07/08/19)

Eboluzio baten eredu garbia dugu QUAOAR talde bizkaitarra. Duela bost urte hasi zirenetik taldean makina bat aldaketa izan dituzte eta musika estiloak ere erabateko garapen eta eraldaketa jasan du. Egun boskote honek osatzen du Quaoar: Iñigo; ahotsa (Driven), Jauke; baxua (Driven), Hugo; gitarra, Josu; gitarra (Gazte) eta Bjorn; bateria (Azken Garrasia, ...).

Taldea finkatu eta konposatzen hilabeteak eman ondoren "Man't" izeneko aurreneko diskoa kaleratuko dute abuztu amaieran. Bertan zazpi abesti bilduko dituzte 50 minututik gorako edukia osatuz. Grabaketa eta nahasketak bilboko Beard Studios-etan egin dituzte Javier Peña eta Borja Muroren gidaritzapean. Diskoaren diseinua, aldiz, Josu Torrealday Eibartarrak egingo du.

Bestalde, aipatu behar da Quaoar taldearen musika benetan bitxia dela. Eraginen artean Pink Floyd, Porcupine Tree, Tool, A Perfect Circle edo Pearl Jam bezalako taldeak dituzte. Beraien estiloa, berriz, metal eta rock progresiboaren arteko esperimentazio askea dela esango genuke. Frogatu ahal izateko helbide honetan edo beste honetan zenbait abesti entzun ahal dituzue. Ezbairik gabe, argitarapen interesgarria. (07/07/30)

Pixkanaka argitzen doaz SOULITUDE dagoeneko taldearen bigarren lanaren xehetasunak. Jevok (Valhalla) buruzagiak amaitu du diskoa konposatzeaz eta informazio apur bat aurreratzea erabaki du. "Destroy All Humans" izango da Soulitude taldearen bigarren lanaren izena eta dena ondo joanez gero uda eta udazkenean egingo ditu grabaketa lanak Berangoko Grabasonic estudioetan.

Honez gain, disko berria ez da kontzeptuala izango eta ez du kolaboratzaile sortarik izango. Soilik abeslari bat (Joel Vitorica) eta bateria. Gainontzekoaz Jevo arduratuko da. Abestiei dagokienez hamabost sortu dituen arren, batzuk kanpoan utziko ditu 70 minututik gora joan baita. Hona hemen kantuen izen batzuk:
Ad Astra, Alien Messiah, Turn Me Off, Destroy All Humans, Gospel Of Judas, Clones Of Mediocrity, Born In America, 10.000 Years Ago, New World Order, The Wormhole, Earthanasia, Hollow Life, The Cube, Lions Pride eta Gernika 1937. Jevoren asmoa diskoa azaroan kaleratzea da baina zein edizio mota izango den ez du zehaztu. Kontuak kontu ea Valhallako gitarra jotzaileak zer nolako lana osatzen duen. Aurreko diskoa jaitsi nahi duenak web orrian du aukera. (07/07/30)

Azkenean, Ortots burdin hotsak zigiluak argitaratuko du ELBERETH gipuzkoarren lehenengo diskoa. Duela aste batzuk aurreratu genuen bezala Legazpiko heavy metal taldearen estreinakoak  "Gaueko Ilargia" titulua izango du. Grabaketak Gernikako Screamwaves estudio berrian egin dituzte Manu Villasante teknikariarekin. Bertan hamar kantu grabatu dituzte aurreneko diskoan entzun ahal izango direnak. Argitarapenari dagokionez, gipuzkoarren lehen diskoa irailaren erdialdean aterako du Ortots burdin hotsak diskoetxeak. Abesti batzuk entzun nahi dituenak sar dadila hemen. (07/07/30)

Duela aste gutxi REO bizkaitarrek "Phobia" izeneko bigarren diskoa kaleratu zuten. Thrash metal doinuak gazteleraz jorratzen dituen talde honek auto-ekoizpenaren bidean jarraitzen du lanean gogor. Honela, bigarren emaitza ere beraien kabuz argitaratu dute. Diskoan 8 abesti eta DVD pista bat gehigarri moduan bildu dituzte. Informazio gehiago nahi duenak bisita dezala hemen Reo taldearen web orria. (07/07/26)

DARKNESS BY OATH taldeak ezagutzera eman nahi izan ditu bigarren diskoaren izenburua eta portada. Death metal melodikoa aldarri duen talde honen bigarren fruituak "Fear Yourself" izena eramango du eta aurten kaleratuko da. Bestalde, esteka honetan ikus dezakezue azala. Abesti zerrenda, berriz, CD agendan irakur daiteke. Gainontzean, hona hemen Darkness By Oath taldekoek helarazitako oharra:

"Confidential World of Lies" lehen diska DROWNED SCREAM Recs eta INDAR PRODUCTIONS-en eskutik kaleratu ondoren, taldea Beasaingo Sounde Source estudioetan ari da bigarren diska izango dena grabatzen. Bigarren lan honen izenburua "Fear Yourself" izango da, guztira 10 abesti izango ditu. Diskaren grabazioa uztaileko azken astean bukatutzat emango da eta hortik aurrera, Danimarkako Jacob Hansen ekoizleak (Aborted, Illdisposed, Nightrage) nahasketa eta masterizazio lanak bete beharko ditu. Diskoaren argitalpenaren data zehaztu gabe dago oraindik. Badira bizpahiru disketxe dagoeneko taldearen hurrengo lana argitaratzeko asmoarekin.

Azken batean, ea laster aukera dugun Gipuzkoa eta Bizkaia bitarteko talde honen musika entzuteko. (07/07/20)

Pixkanaka xehetasunak argitzen doaz. NUMEN taldeak dagoeneko erabaki du bere hirugarren lan luzearen izenburua: Numen. Arrasateko black metal zaleek beraien web orrian eman dute albistea. Honekin batera, gogoratu behar da Numen taldeak bere 10. urteurrena ospatzeko kaleratuko duen diskoa dela. Grabaketari dagokionez, prozesua amaitzear dago. Soilik teklatu, alboka eta flauta bezalako musika tresnak sartzea falta zaie eta ondoren nahasketak egitea. Ezkutuko iturri baten arabera disko berria aurrekoa baina gordinagoa, black zaleagoa eta ilunagoa izango da. 40 bat minutuko luzera izango du eta benetan bortitza izango omen da. Xehetasun gehiagoren zain geratzea baino ez dugu. (07/07/10)

Azkenean irailean argitaratuko du DEAD MEANS NOTHING taldeak "Seeds Of Hate" izeneko aurreneko diskoa. Hain zuzen ere, irailaren 28an, Threepoint Records eta Fragment Records diskoetxe espainiarrek elkarlanean aterako dute nafarren diskoa. Bertan azken boladan hedatu den metal-core doinuez jantzitako 11 abesti entzun ahal izango dira CD/MK Agenda atalean irakurri daitezkeenak. Honekin batera, kantu horietako bi beraien myspace atarian entzun daitezke. (07/07/02)

Aurreko ostiralean amaitu zen BILBAO BBK LIVE FESTIVAL 2007 jaialdia, eta nola gainera. METALLICA taldeak bi ordu eta erdi inguruko kontzertu bikaina eskaini zuen ia 40.000 pertsonen aurrean. Ameriketako laukoteak abesti klasikoak aldarri (Master Of Puppets disko osoa kasu), ikuskizun paregabea eskaini zuten Kobetamendin. Metal musikaren bigarren eguna izanik, berriro ere metal zale ugari bildu ziren bertan. Marka guztiak hautsiz. Amerikarrekin batera nazioarteko Incubus, Dagoba, Zico Chain, Nebula eta The International Noise Conspiracy taldeek kontzertu txukunak eskaini zituzten. Eta nola ez Idi Bihotz, Biok eta Laia talde euskaldunek leku onean utzi zuten gure musika. Batez ere lehenengo biek. Aurreko "metal" jardunaldiarekin aipatu bezala, aurki "Altzairua Lantzen" atalean bi egun metalikoen kronika irakurri ahal izango da. (07/07/02)

Espero zen bezala IRON MAIDEN taldekoak izan ziren gaueko izarrak BILBAO BBK LIVE FESTIVAL 2007 jaialdiaren lehenengo egunean. Ingalaterrakoek kontzertu txukuna eskaini zuten Kobetamendiko zelaietan egokitutako lehen eszenatokian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 15.012 pertsona hurbildu ziren jaialdiaren hasierara. Gehienak metal zaleak. Izan ere, lehen eguneko egitaraua Kobetamendin ikusiko dugun lehen metal dosia izan baitzen. Iron Maiden handiekin batera Within Temptation, Mastodon, Stone Sour, Lauren Harris, Bloodsimple eta Euskal Herriko Vhäldemar taldeek osatu zuten metal zein heavy musikaren zakua. Bestalde, Juliette & The Licks taldeak rock'n'roll kutsua eman zion egunari, gaueko bigarren talde txukunena izan baitzen. Lewis artista eta andereak, bere hirugarren bisitan emankizun bihurri eta bikaina eskaini zuen. Within Temptation eta Mastodon taldeek ere kontzertu interesgarria egin zuten soinua guztiz kontra izan arren. Jaialdia bere osotasunean amaitzean metal musikaz bustiriko egunen kronika irakurri ahal izango duzue "Altzairua Lantzen" atalean. Gogoratu datorren ostiralean Metallica amerikarrek emango diotela amaiera jaialdiari. Herriko Burdina bertan izango da! (07/06/22)

Euskal Herriko eszena metalikoak bizirik jarraitzen du. GAZTE taldea dugu nabarmendu beharreko taldea. Bizkaitarrek aurki aterako dute "Bakarrik Bizitza" izeneko lehen maketa, zinez interesgarria dena. Metal euskalduna egiten dutela diote. Baina gehiago sakonduz heavy melodiko eta iluna jorratzen dute, Idi Bihotz eta Su Ta Gar taldeen eragina duena. Honez gain, aipatzekoa da Alex bateria jotzailea Albaroren (Idi Bihotz, P.e.s.c.h.) anaia dela eta aldi berean Kalte taldean dabilela. Bestalde, Josu gitarra jolea Quaoar taldeko partaidea da ere. Maketa zenbait abesti aurrerapen gisa bi helbide hauetan (bat eta bi) entzun daitezke. (07/06/21)

Legazpiko ELBERETH euskal heavy metal taldeak laster argitaratuko du "Gaueko Ilargia" izeneko estreinako diskoa. Grabaketak Gernikako Screamwaves estudio berrian egin dituzte Manu Villasante teknikariarekin. Bertan hamar kantu grabatu dituzte aurreneko diskoan bilduko dituztenak. Hona hemen abestien izenak: Askatasunaren Begiak, Aizkorak Zorrozturik, Palestina, Mendeku Garaia, Sasien Gainetik, Elurretako Lehoinabarra, Gure Bidea, Arimaren Islada, Zergatik Aita? eta Gaueko Ilargia. Nahasketekin ekainean amaitzea espero dute, gerora uztaila edo abuztuan auto-ekoizpen gisa kaleratzeko. Bestalde, irailean aurkezpen kontzertua egin nahi dute Legazpiko gaztetxean. (07/06/21)

Gogoratu!BURDIN LEHIAKETA BUELTAN (Maiatza-Iraila)
Maiatzean hasi eta Iraila bitarte, Idi Bihotz taldearen "Idi Bihotz" izeneko zuzeneko CD + DVD berriaren edo Kudai taldearen "Arima Eroslea" diskoaren ale bat eskuratu ahal izango duzue. Hona hemen ondo erantzun behar diren lau galderak:

1.- Idi Bihotzen zuzeneko aurreneko diskoan zein euskal musikarik parte hartu dute?
2.- Euskal Herriko zein bi herritan grabatu zuten kontzertua Idi Bihotz bizkaitarrek?
3.- Kudai taldeko mutilek, "Hutsa" lehenengo laneko zein abestiren bideo-klipa egin zuten?
4.- Kudai taldea osatu aurretik, abeslaria zein taldetan ibili zen. Eta gitarra jotzailea?


Normala denez gero, galderek lotura zuzena dute zozketatuko diren diskoekin. Animatzen den orok
info (a bildua) herrikoburdina.net e-postara bidali beharko ditu erantzunak bere datuak adieraziz eta aldi berean zein disko nahiko lukeen azpimarratuz. Irabazleen izenak irailean emango ditugu aditzera. Uda oso duzue beraz! (07/06/21)

Hilabete eskas baino ez da geratzen BILBAO BBK LIVE FESTIVAL 2007 jaialdi ikaragarriaren bigarren edizioa egiteko. Aurreko batean esan genuen bezala, metal musikaren zapore gorena izango du Kobetamendin (Bilbo) egingo den jaialdi erraldoiak. Bertan izango ditugu IRON MAIDEN eta METALLICA talde handiak. Ingalaterrako heavy metal taldeak ekainaren 21an joko du. Dena dela, ez dira eguneko metal talde bakarrak izango. Within Temptation, Mastodon, Stone Sour eta Euskal Herriko Vhäldemar taldeak ere bertan izango dira. Estatu Batuetako metal talde esanguratsuenak, aldiz, ekainaren 29an joko du besteak beste Incubus eta Biok zein Idi Bihotz euskaldunekin batera. Orain arte Gernikan egin den Metalway jaialdiak utzitako hutsunea ederki beteko du Bilboko jaialdi erraldoiak. Honez gain, jaialdiak beste bi egun izango ditu: ekainaren 22a eta 28a. Egun hauetan mundu mailako beste talde esanguratsu batzuk ere, euskaldunak tartean, eskainiko dute kontzertua. Besteak beste, Red Hot Chili Peppers, My Chemical Romance, Kula Shaker eta Euskal Herriko Fermin Muguruza, Berri Txarrak, Fito & Fitipaldis eta Nun taldeek.  Ezbairik gabe udako jaialdia Bilbao BBK Live Festival 2007 izango da. Sarreren prezioa, bonoak eta gainontzeko gauzetaz informatu ahal izateko sakatu hemen. (07/06/02)

Euskal Herriko MUSIKA LEHIAKETAK metal zaleak izaten jarraitzen dute. Azken adibideak Leioako Pop Rock Lehiaketa eta Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketa ditugu. Bizkaikoan POG MO THON taldeak eskuratu zuen metal sailean lehen postua. Finalean, ordea, Eko4 nafarrak ere aritu ziren. Bestalde, Gipuzkoakoan INSTEP oiartzuarrek irabazi zuten finalerdiak gainditu eta finalean talde hoberena izan ondoren. Hala ere, musika lehiaketak metal zaleak direla aipatzen hasi eta salbuespenik bada: Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketa. Bigarren urtez jarraian ez da euskal metal talderik izango finalean, nahiz eta sailkatze proban hainbatek parte hartu. Benetan bitxia! (07/06/02)

Egun gutxi barru DARKNESS BY OATH taldeko kideak Idiazabalgo Sound Source estudioetan (Continuo Renacer, Hopelessness, ...) sartuko dira bigarren lan luzea grabatzeko. Gerora, nahasketa eta masterizazio lanak Danimarkako Hansen Studios-etan egingo dituzte Jacob Hansen (Nightrage, Mercenary, Destruction, ...) ekoizlearekin. Bistan da "Confidential World Of Lies" aurreneko laneko ekoizpena eta soinua hobetu nahi dutela. Prozesua jarraitu nahi duenak beraien myspace atarian aurkituko du informazio guztia. (07/05/21)

Denbora luzez bila ibili ondoren, NUMEN taldeak aurkitu du lan berria grabatzeko behar zuen bateria jotzailea. Arrasatekoek beraien myspace atarian adierazi dutenez, Ametsgaizto ezizenaren azpian ezkutatzen den sesioko musikaria arduratu da bateria grabatzeaz. Honekin batera, froga antzerako bat entzun daiteke atarian bertan. Bestalde, taldearen hirugarren diskoa 10. urteurrena ospatuz argitaratuko dute. Hori bai, ez dute argitu noiz. (07/05/21)

BURDIN LEHIAKETA BUELTAN (Maiatza-Iraila)
Maiatzean hasi eta Iraila bitarte, Idi Bihotz taldearen "Idi Bihotz" izeneko zuzeneko CD + DVD berriaren edo Kudai taldearen "Arima Eroslea" diskoaren ale bat eskuratu ahal izango duzue. Hona hemen ondo erantzun behar diren lau galderak:

1.- Idi Bihotzen zuzeneko aurreneko diskoan zein euskal musikarik parte hartu dute?
2.- Euskal Herriko zein bi herritan grabatu zuten kontzertua Idi Bihotz bizkaitarrek?
3.- Kudai taldeko mutilek, "Hutsa" lehenengo laneko zein abestiren bideo-klipa egin zuten?
4.- Kudai taldea osatu aurretik, abeslaria zein taldetan ibili zen. Eta gitarra jotzailea?


Normala denez gero, galderek lotura zuzena dute zozketatuko diren diskoekin. Animatzen den orok
info (a bildua) herrikoburdina.net e-postara bidali beharko ditu erantzunak bere datuak adieraziz eta aldi berean zein disko nahiko lukeen azpimarratuz. Irabazleen izenak irailean emango ditugu aditzera. Uda oso duzue beraz! (07/05/17)

THE KRAVEN talde bizkaitarra maiatzean sartuko da Zornotzako Idaba Musik estudiora lehenengo lan luzea grabatzera. Iaz atera zuten maketa bikainaren ondoren (gogoratu 2006ko hoberena izan zela gure webzineko kideentzat), Durangaldeko boskotearen musikak interesa piztu du. Honela, Ideiak Bultzatuz diskoetxekoek diskoa grabatu eta kaleratzea proposatu zieten. The Kraven taldekoek hilabete inguru emango dute estudioan eta beraien asmoa hamar bat kantu grabatzea da. Irigo gitarra jotzaileak esan digunez, "makina bat kantu ditugu eta ahalik eta gehien sartu nahi ditugu diskoan". Honekin batera, diskoa nahiko gordina dela azpimarratu digu: "Thrash, death eta melodia askoko lana izango da. Maketaren gisakoa baina luzeagoa". Dena ondo joaten bada Ideiak Bultzatuz zigiluak udan kaleratuko du The Kraven bizkaitarren estreinako diskoa. Zain gaude, beraz! (07/05/01)

Dagoeneko entzun daiteke DEAD MEANS NOTHING taldearen "Seeds Of Hate" lehenengo diskoaren aurrerapena beraien myspace atarian. Momentuz aurre-nahasketa bat jarri dute nafarrek beraien estrainekoa nondik norakoa izango den erakusteko. Grabaketak Aberineko 4I estudioetan egin dituzte Iñaki Llarenaren gidaritzapean. Hala ere, oraindik ez dute argitu diskoa noiz argitaratuko duten ezta zein modutan ere. Honez gain, metal-core taldeak hainbat kontzertu data zehaztu ditu. Honela hurrengo hilabeteetan bira antzeko bat egingo dute bai Euskal Herrian eta bai kanpoan. (07/04/29)

Argitu dira DONOSTIAKO PIRATEN I. MUSIKA LEHIAKETAKO zortzi sailkatuak zeintzuk diren. Horien artean bi metal talde eta hard rock talde daude: Brutal Planet, Instep eta Supertrooper. Hiru taldeek maiatzaren 4ean izango den lehen finalerdian parte hartuko dute. Ondoren epaimahaiak beraien aldeko erabakia hartuko balu, 26an izango den finalean parte hartzeko aukera izango lukete. Kontzertu guztiak Donostiako Loiola auzoko gaztetxean izango dira. Gainontzeko sailkatuak hauxek dira: Basanabasa, Frida Pipol, Toxika, Uk-Bill eta Xikinkei. Animatu kontzertuetara joaten, festa ere ziurtatutako egongo baita! Informazio gehiago helbide honetan. (07/04/29)

ARGITARAPENAK - [ Apirila ]: Idi Bihotz, Killers, Sexty Sexers, Rhino eta VDTD

Martxoak utzitako uztaren ondoren, apirila ere nahiko oparoa izaten ari da. Alde batetik Idi Bihotz eta Killers talde eskarmentatuek beraien lan berrienak atera diztuzte. Bizkaitarrek zuzeneko CD eta DVD ederra argitaratu dute eta iparraldekoek bost urte behar izan dute estudioko disko berri bat, "A L'ombre Des Vautours" izenekoa, ateratzeko. Bestalde, Sexty Sexers hard rock'n'roll taldeak "Urkamendi Blues" bigarren lana argitaratu berri dute Gaztelupeko Hotsaken eskutik. Rockzaleagoa omen da. Rhino bizkaitarrek, aldiz, kostata "Breed The Chosen One" estrainekoa kaleratu dute. Honakoa gutxi balitz laster Odio Sonoro eta 7th Gate Records zigiluen laguntzaz lana berrargitaratuko dute abesti berri batekin, hobetu nahastua eta digipack eran. Interesgarria. Azkenik, Veronika Decides To Die talde gipuzkoarrak lehenengo maketa kaleratu du. Doinu gogorrak atsegin dituzte. Informazio gehiago burdin euskalduna atalean! (07/04/22)

BILBAO BBK LIVE FESTIVAL 2007 jaialdi ikaragarriaren bigarren edizioak metal musikaren zapore gorena izango du. IRON MAIDEN eta METALLICA talde handien izenak konfirmatu dituzte gaur goizean Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan. Ingalaterrako heavy metal taldeak ekainaren 21an joko du Kobetamendiko taula gainean. Dena dela, ez dira eguneko metal talde bakarrak izango. Within Temptation, Mastodon, Stone Sour eta Euskal Herriko Vhäldemar taldeak ere bertan izango dira. Estatu Batuetako metal talde esanguratsuenak, aldiz, ekainaren 29an joko du momentuz Incubus eta Biok euskaldunekin batera. Orain arte Gernikan egin den Metalway jaialdiak utzitako hutsunea ederki bete du Bilboko jaialdi erraldoiak. Honez gain, jaialdiak beste bi egun izango ditu: ekainaren 22a eta 28a. Egun hauetan mundu mailako beste talde esanguratsu batzuk ere, euskaldunak tartean, eskainiko dute kontzertua. Besteak beste, Red Hot Chili Peppers, My Chemical Romance, Kula Shaker eta Euskal Herriko Fermin Muguruza, Berri Txarrak, Fito & Fitipaldis eta Nun taldeek. Nolanahi ere, oraindik talde gehiago konfirmatu behar omen dituzte. Ezbairik gabe udako jaialdia Bilbao BBK Live Festival 2007 izango da. Sarreren prezioa, bonoak eta gainontzeko gauzetaz informatu ahal izateko sakatu hemen. (07/03/30)

Bost urte behar izan ditu KILLERS iparraldeko talde beteranoak estudioko lan berria prestatzeko. Azkenean, apirilaren 6an argitaratuko dute "A L'ombre Des Vautours" izeneko diskoa. Bertan 22 abesti bildu dituzte 69 minutuko luzeran. Harrigarria oso. Baina zoritxarrekorik ere bada. Baionako laukoteak ez du euskarazko abesti berririk sartu lan berrian, denak frantsesez kantatuak baitaude. Taldearen hamabosgarren lana, beste behin ere Brennus Music zigilu frantziarrak aterako du. Azala eta abesti zerrenda ikusteko sartu Argitarapen agendan. (07/03/28)

Denon artean osatu ahal izateko dagoeneko eskura duzue EUSKAL HERRIKO METAL & HARD ROCK DISKOGRAFIA. Honela, hemen sakatuaz zerbait faltan ikusten baduzue bidali mezu bat gure e-postara. Gure lurraldeko metal eta hard rock doinuek beren bilduma merezi dute. (07/03/18)

Astelehenean, martxoak 12, Donostiako Piratek I. MUSIKA LEHIAKETA aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Lehiaketa Donostia eta inguruko zenbait herrietako musika talde zein bakarlari gazteei zuzendua dago. Zehazki Donostia, Oarsoaldea (Trintxerpe, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Pasai Antxo, Lezo, Orereta eta Oiartzun), Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta eta Andoaingo taldeek. Hori bai, parte hartzaileek ez dute disko profesionalik argitaratuta izan behar, ezta zigilu batekin kontraturik ere. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko xehetasun guztiak www.mundurat.net/piratenmusikalehiaketa web orrian aurkituko dituzue. Epea, ordea, aurrera genezake: apirilaren 16a baino lehen bidali beharko dira grabazioak aipaturiko web helbidean agertzen den helbidera. Beraien leloak dion bezala, zeren zain zaudete Parte Hartzeruntz Abant! (07/03/14)

Dena behar bezala prestatu ondoren IDI BIHOTZ taldeak martxoaren 20an argitaratuko du "Idi Bihotz" izeneko zuzeneko disko eta DVDa. Bizkaitarren ibilbideko bigarrena izango da nahiz eta 2001. urtean "Infernuaren Azken Hauspoan" izenburuarekin atera zuten zuzeneko lana bideo bat izan. Oraingo honetan, iaz Santurtzi eta Ansoainen emandako kontzertuek osatuko dute soinu eta irudiz Idi Bihotzen zuzeneko bigarren diskoa. Honekin batera, gogoratu behar da musikari ezberdinek parte hartu dutela lanean. Horien artean aipatzekoak dira Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Aitor Uriarte (Une) eta Brigi (Koma) euskaldunen eta Oscar (Lujuria), Molly (Hamlet) eta Carlos Escobedoren (Savia) espainiarren parte hartzea. Esan bezala, lanak bi zati izango ditu: diskoa eta DVDa. Diskoan zuzeneko hamalau abesti eta bi bonus track bildu dituzte. Hain zuzen ere, Maite Itoiz nafarrak eta John Kellyk prestatu duten "Zure Kemena" abestiaren bertsioa eta Manuel Martinezek (Medina Azahara) euskaraz abesturiko "Zazpi Ate" kantua. Deigarria ezbairik gabe. DVDan, berriz, hamazazpi kantu, making off-a eta "Argiak Amatatu Arte Idi Kumentala" ikusi ahal izango dira. Honez gain, azpimarratu behar da Idi Bihotzek bere kabuz aterako duela zuzeneko lana eta banaketa Santo Grial diskoetxe asturiarrak egingo du. Xehetasunak eta diskoaren azala Argitarapen Agendan ikus daitezke. (07/03/06)

Meatzariok egin dugu gure lana. Dagoeneko prest dago BURDIN HOTSAK 2006 atala, 2006ak emandakoaren balantzea. Belarri ezberdinak izan arren ez gara batere urrundu bata bestearengatik. Maketa hoberena hautatzeko garaian behintzat denok argi izan dugu The Kraven bizkaitarren lana. Gainontzean Legen Beltza eta Une taldeak izan dira irabazleak. Ikusi hemen meatzarion balantzea. (07/03/01)

THE HOWL talde bizkaitarrak apirilean plazaratuko du "2:35" izeneko lehen lan luzea. Dagoeneko grabaketa eta nahasketak bukatu dituzte eta momentu honetan diseinu kontuekin dabiltza. Diskoak hamar abesti, sarrera edo intro bat eta bonus bat izango ditu. Argitarapen agendan ikus daitezke xehetasunak. Bestalde, aipatu behar da boskoteak 2005. urtean atera zuten maketako lau abestiak berriro grabatu dituela lehendabiziko lanean sartzeko. Helbide honetan diskoko bi abesti oso eta beste guztien zati bat entzun daitezke. Beraz, taldearen musika deskribatu baino zuen esku dago The Howl taldearen berriena entzutea. (07/02/16)

Jousilouli banatu eta hilabete gutxira jakin genuen banaketa baino zatiketa bat gertatu zela taldean. Alegia, talde batetik bi sortu ziren. Lehenengoa, Naiz Roxa izan zen Matxet abeslariak sortu zuena eta iaz aurreneko grabaketa aurkeztu zuten. Aurten, ordea, bigarren zatiak sortu zuen DIRUA taldearen estreinako lana entzun ahal izango dugu. Dirua hainbat eta hainbat taldekidek osatzen dute: Eneko Dirua (ahotsa), Gorka Dirua (gitarra eta ahotsa), Mikel Dirua (gitarra eta ahotsa), Osito Pons (teklatuak eta ahotsa), Ugaitz Dirua (bateria), Gomo Dirua (gitarra, baxua eta ahotsa) +  Pacino (baxua), Josean Dirua (bateria), Productor (bateria eta perkusioa), M.L. (ahotsa), William H. Macy (ahotsa). Estiloari dagokionez azken aldian gorakada nabarmena izan duen metal-core musika jorratzen dutela esan daiteke. Frogatu ahal izateko sakatu hemen. Honez gain, diskoa autoekoiztua izango da eta audio atalarekin batera Sagarhogeitazazpik egin duen "Charles Mansonen Buruko Swastika" kantuaren bideoklipa gaineratuko dute. Grabaketak Donostiako Lurgain zein Productor estudioetan egin dituzte eta nahasketak Arrasateko Shot! estudioan. Dena ondo joanez gero Dirua taldearen lehen diskoa martxoaren 3an aterako da. Azken batean, argi dago Jousiloulik egindako bideak nolabaiteko jarraipena duela. Bestela ikusi diskoaren azala argitarapen agenda atalean. (07/02/12)

Urtero bezala MAKETA LEHIAKETEK dantzan jartzen dituzte Euskal Herriko talde gazte zein bidearen zati bat egin dutenak. Metal musika jorratzen duten taldeek presentzia nabaria izaten dute lehiaketa hauetan. Bereziki Aldapa maketa lehiaketa eta Danbaka Musika Lehiaketa azpimarratu behar dira. Izan ere, bi txapelketan metal taldeak izan dira nagusi. Iragan abenduan, Berrizko Aldapa maketa lehiaketan YMOTEK (ezkerreko irudian) metal-core talde bizkaitarrak irabazi zuen. Urtarrilean, aldiz, metal-core doinuak ere jorratzen dituen ABY-KEM talde gipuzkoarra izan zen garaile Danbaka Musika Lehiaketaren bigarren edizioan. Bestalde, duela gutxi jokatu da Idizabalgo aurreneko Pop Rock lehiaketa eta bertan IPAR HAIZEA zarauztarrak hirugarrenak izan ziren. Bistan denez, metal taldeek lekua izaten dute maketa lehiaketetan. Dena dela, urtea hasi besterik ez da egin eta oraindik beste hainbat lehiaketa daude jokoan. Gertutasunagatik hortxe ditugu Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketaren 19. edizioa (dagoeneko zenbait euskal metal talde sailkatu dira, baina datu ofizialak falta dira) eta Leioako VII. Pop Rock lehiaketa (maketak bidaltzeko epea otsailaren 23an bukatzen da). Informazio zehatzagoa "Musika Lehiaketak" atalean aurkituko duzue. Kontuak kontu, metal doinuek dominatuko dute aurten musika lehiaketetan? Gerora esaten dute Euskal Herrian metala baino ez dela jorratzen... (07/02/08)

HERRIKO BURDINA webzinetik urte berri oparoa desio diegu Euskal Herriko metal taldeei. Iazkoa berdintzea posible bada konformatzea erraza litzateke. Dagoeneko gure bosgarren urte honetan gauza gehiago egin nahi ditugu. Lehenik aipatzea 2006. urteko Burdin Euskalduna eguneratu dugula ikus dezazuen. Eta laster meatzariok egindako urteko balorazioa ere ikusi ahal izango duzue. Aurrera begira, berriz, balorazio eta elkarrizketa gehiago eskura jartzen saiatuko gara. Aldi berean, Euskal Herriko metalaren diskografia denon artean osatzeko proposamena luzatuko dizuegu. Eta beste hainbat berrikuntza ere egongo dira. Adi beraz! Urte berri on!  (07/01/18)

DANN HOYOS Beforce taldeko gitarra jotzaileak "Space Octopus" bere bakarkako lehen lana kaleratuko du laster.  Musikari bizkaitarrak bere trebetasuna erakusten du hard rock doinuez jantzitako estreinako diskoan. Carlos Creator lagun, grabaketak The Rockstudios estudioan egin ditu. Diskoa bederatzi kantuz osaturik dago eta horietako batean Robert Rodrigo (Airless) bere maisuak parte hartzen du. Lau abesti entzuteko sartu hemen. Oraindik ez dago argi lana noiz kaleratuko duen, baina bere aurkezpen kontzertua zehaztuta dago. Urtarrilaren 13an izango da Bilboko Bilborock aretoan Bulletnoise, Beforce eta Rise To Fall taldeekin batera. (06/12/27)

Lehenengo diskoaren oihartzun ona ikusita SOULITUDE Jevo Garamendi (Valhalla) gitarra jotzailearen proiektuak jarraipena izango du 2007. urtean. Taldearen web orrian irakur daitekeenez bigarren diskorako konposizio guztiak bukatu ditu eta soilik hitzak jartzea falta da. Musikalki "The Crawlian Supremacy" lanaren ildotik joango den arren gordinagoa izango da. Hau da, doinu epiko gutxiago izango ditu eta indar handiko kantu gehiago. Grabaketak urte hasieran egin nahi ditu lan berria udaberrirako prest izateko. Bestalde, diska berriak ez ditu hainbat abeslari izango. Antza denez, Jevok Soulitude taldea epe ez oso luzera taula gainera eraman nahi baitu. Hortaz ez da estudioko proiektua soilik izango. Bigarren lanaren azala eta diseinua Xabier Amezagak (berriki Sacrum taldearen estreinako diskoaren diseinuaz arduratu da) egingo du berriz ere.

Jevo Garamendirekin jarraituz
VALHALLA bere jatorrizko taldeak ere baditu berrikuntzat. Datorren urtean bizkaitarrek 10 urte betetzen dituztela eta zuzeneko kontzertuak moldatu eta bertsioak bakarrik joko dituzte. Honen haritik lehiaketa bat jarri dute martxan beraien foro berrian. Bertan nahi duenak bere proposamenak utz ditzake urtarrilaren 25a bitarte. Ondoren bilduma egin eta zerrenda bat osatuko dute jendeak aukeratzeko. Parte hartzen dutenek taldearen materiala eskuratu ahal izango dute. Parte hartu 10. urteurrenean! (06/12/27)

Bergarako ABY-KEM taldeak II. Danbaka Lehiaketako finalean sartzea lortu du. Finala urtarrilaren 12an izango da Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta gipuzkoarrekin batera Belceblues eta Malenkonia arituko dira. Aby-Kem taldeak maketa bakarra kaleratu ondoren agerian utzi du gorantza doazela. Jorratzen duten thrash metal zertxobait modernoak erantzun ona izan du. Batez ere zuzenekoen bidez. Taldearen zuzeneko bideoak ikusteko sartu hemen. (06/12/27)

2007. urtearekin batera AIUMEEN BASOA, NUMEN eta OMENDARK Euskal Herriko talde ilun eta paganoen abesti berriak entzuteko aukera izango dugu. Okerrik ez bada Aiumeen Basoa talde beteranoak azkenean estraineko lana kaleratuko du. Dagoeneko grabaketak nahiko aurreratuak daudela esan digu Egoitz taldekideak. Honekin batera, abestiak luzeagoak eta ilunak (black, death, doom ukituekin) izango direla kontatu digu. Hori bai, folk musikak ez du bere garrantzia galduko. Bizkaitarren lana Erzsebet diskoetxeak kaleratuko du. Numen esperientzia handiko taldeak, berriz, sei abesti prestatu ditu hirugarren diskorako. Arrasatekoen web orri berregituratuan irakur daitekeenez aro berri bat jaio da Numen taldearentzat. Norabide berri eta ilun bat. Badirudi lan berriko abestiak gordinagoak eta azkarragoak izango direla. Gainera, batzuen zorionerako eta beste batzuen zoritxarrerako folk ukituek garrantzia galduko dute. Azkenik, Omendark talde gaztearen lehen diskoaren prestaketa atzeratu egin da. Laukotea ez da gustura geratu grabaturiko abestiekin eta datorren udan saiakera berri bat egingo dute. Nolanahi ere, grabaturiko hiru abesti Crystal Moors taldearekin konpartituko dituzte "Nabia Orebia" Split CDan. (06/12/12)

ORTOTS burdin hotsak zigiluak bere txokoa izango du Durangoko Liburu eta Diska Azokan. Hau dela eta, Herriko Burdinaren "Altzairu Goria" bilduma bertan izango da salgai. Honez gain, Ortots diskoetxearen beste bi erreferentziak bertan izango dira: Denial "Phobia" eta Mendeku Itxua "Gure Oihua". Postua Eremulauak Ediziogunea zigiluari esker jarriko dugu eta beraien ekoizpenekin batera gureak ere eskuratu ahal izango dira. Bestalde, Ortotsen txokoan zenbait talde gazteren maketak hartu edo erosi ahal izango dira. Horien artean, The Kraven eta Sorgerth taldeenak. Besterik gabe, bertatik pasatzea gonbidatzen zaituztegu. Gainera disko guztiek salneurri berezia izango dute. Euskal Herriko eszena metalikoaren ordezkari gisa joan nahi baitugu ez boltsikoak betetzera. Laster arte! (06/11/28)

Sei urteko ibilbidea egin ondoren, AKATU taldeak "Utopiaren Indarra" estreinako lan luzea kaleratuko du abenduan Eremulauak Ediziogunean diskoetxearen eskutik. Nafarrek metal berrian koka daitezkeen hamar kantu bildu dituzte lehen diskoan. Grabaketak, berriz, Fer Buitraker teknikariaren laguntzaz egin dituzte. Honez gain, lanak bi kolaborazio ditu. Alde batetatik, Matxetek (Naiz Roxa, Jousilouli ohia) ahotsa sartu du "Izerdia eta Odola" kantan eta bestetik, Electric Childek (Sexty Sexers) gitarra soloa gaineratu dio "Utopiaren Indarra" abestiari. Informazio gehiago hemen. (06/11/28)

Aurten ere Euskal Herrian burutzen diren MAKETA LEHIAKETA ezberdinetan metal musika jorratzen duten taldeak izan dira protagonista. Berrizko Aldapa maketa lehiaketan The Kraven taldekoek irabazi zuten. Metal-core doinuak jorratzen dituzte. Pikurock jaialdiak antolaturiko maketa txapelketan Elbereth talde gipuzkoarrak irabazi zuen. Legazpikoek euskal heavya jorratzen dute. Eta azkenik, Euskadi Gaztearen aurtengo maketa lehiaketaren azken txanparako The Kraven eta Arbaso talde metaleroak sailkatu dira. Egon ziur baten batek zerbait irabaziko duela. Azkenean arrazoia izango dute "hemen metala besterik ez da egiten" esaten dutenek. Baliteke. Errealitatea honakoa izanik zergatik zenbait hedabidek entzungor jarraitzen dute? Musika gogorra omen da. Zenbaiten azala ezin omen da leundu. (06/11/24)

Guardetxeko arduradunekin izandako arazo batzuk direla medio BURDINA ASTINTZEN jaialdiaren hirugarren edizioa hurrengo urtean egingo da. Talde berberak mantentzea desio dugu baina ez dago gure esku. (06/11/24)

WALDHEIM talde bizkaitarra Bilboko The Rock Studios-etan dabil bere lehenengo lana izango dena grabatzen. Momentuz bost abesti grabatuko dituzte eta denbora pasatu ahala baliteke beste bost grabatzea. Nolanahi ere, bizkaitarren asmoa taldearen izen berbera daraman lan bat kaleratzea da. Bestalde, aipatu Necrolust taldeko Sergio abeslariak black ahotsak jarriko dizkiola "Bridge Of Sand" abestiari. Abestien zerrenda CD agenda atalean ikus daiteke. Dena ondo joanez gero, Waldheim taldearen estreinako lana azaroan kaleratuko da. Urte amaieran berriz, lanaren aurkezpena egin nahi dute Bilboko Bilborock aretoan SpellCraft eta Ebony Ark taldeekin. (06/10/19) 

Lehengo disko eta bere berrargitarapena AEBtako Goregiastic Records diskoetxearekin kaleratu ondotik, IMPURE taldeak zigilu berberarekin aterako du "Hemicorporectomy" izeneko bigarren diskoa. Lan berri honetan zortzi abesti berri entzun ahal izango ditugu. Kantu oldarkor, gogor eta azkarrak. Brutal death kutsua ez dute galduko. Horren eredu beraien web orritik jaitsi daitekeen abestia. Azala eta kantuen zerrenda ikusteko sartu zaitezte CD agendan. Honez gain, badirudi lan berria urrian bertan kalera daitekeela. (06/10/19)

Beste behin ere martxan da Herriko Burdina webzinearen BURDINDEGIA. Zenbait arazo konpondu eta Mundurat sare alternatiboko Gafo-ren laguntzarekin, foro eraberritura sartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Diseinu aldaketa eta nabigatzeko erraztasuna bermatzen duen Burdindegia prest dago zuentzako. Sartu eta ekin Euskal Herriko metal musikari dagokion foroari. (06/09/22)

Lau haizeetara zabaldu ez duten arren, CONFLICT NOISE taldeak "Arima Galduak" izeneko bigarren diskoa kaleratu zuen maiatza inguruan. Oraingo honetan, SGAE menpeko zigiluak alde batera utzi eta Musikherria diskoetxearekin bat egitea erabaki dute. Lan berri honetan, death metal kutsuko 9 kantu entzun daitezke. Aurreko lanean nabarmentzen ziren hardcore doinuek leku gutxiago dute. Grabaketak, berriz, Zarauzko Fidelenea estudioetan burutu dituzte Mikel Kazalisen erabateko laguntzarekin. Bestalde, diskoaren diseinua azpimarratu behar da. "Arima Galduak" eskuratu nahi duenak bi helbide hauetan eska dezake: ortzatas@hotmail.com edo conflictnoise@hotmail.com. (06/09/15)

BURDIN LEHIAKETA: Ekainean abiatu bezala Urrira bitarte, Kudai taldearen "Arima Eroslea" diskoaren ale bat eskuratu ahal izango duzue. Hona hemen ekaineko hiru galderak (gutxienez bi asmatu beharko dira):

1.- "Hutsa" lehengo laneko zein abestiren bideo-klipa egin zuten?
2.- Kudai taldea osatu aurretik, abeslaria zein taldetan ibili zen. Eta gitarra jotzailea?
3.- Zein diskoetxerekin kaleratu dute diskoa?


Normala denez gero, galderek lotura zuzena dute zozketatuko den diskoarekin. Animatzen den orok
info (a bildua) herrikoburdina.net e-postara bidali beharko ditu erantzunak bere datuak adieraziz. Bestalde, baditugu jada apirileko bi irabazleak: Jonathan Pernia eta Oihan Zubia. Zorionak! (06/09/15)

Zurrumurru askoren ostean, dagoeneko konfirma daiteke ANESTESIA bizirik dagoela. Mikel Kazalisen bigarren talde kuttunak, urte asko eman ditu isilpean baina badirudi itzultzeko garaia iritsi dela. Talde zarauztarraren Myspace gunean irakur daiteke aurten disko berria aterako dutela. Hortaz, baliteke Durangoko Azokan eskuragarri izatea Anestesiaren estudioko bosgarren diskoa. Bestalde, badirudi taldean zenbait aldaketa egon direla. Tartean abeslariarena. Honez gain, aipatu behar da talde zarauztarra kontzertuak ematen hasiko dela, hasi ez bada. (06/09/03)

Irailaren 27an 20 urte beteko dira Cliff Burton (Metallica) hil zenetik. Hau dela eta, omenaldi antzerako bat antolatu dute 22 eta 23rako. CLIFF BURTONen OMENEZKO JAIALDIAN, thrash metala gustuko duten lau taldek parte hartuko dute. Irailaren 22an, Legen Beltza, Bort eta Angelus Apatridak (Albaceteko taldea) joko dute Donostiako Guardetxean. Hurrengo egunean, berriz, Driven taldeak Bort taldea ordezkatu eta Legen Beltza zein Angelus Apatridarekin batera, Bilboko Bilborock aretoan eskainiko dute kontzetua. Metallicako baxulari ohia omentzeko zeinbat sorpresa prestatu dituzte taldeek. Beraz, thrash metala gustuko duzuenok badakizue. (06/09/03)

Hamargarren urteurrena ospatzeko IDI BIHOTZ taldeak, zuzeneko disko eta DVDa kaleratuko du. Grabaketak udan eskainiko dituzten bi kontzertuetan burutuko dituzte, gerora dena muntatu eta 2007an Oihuka diskoetxearekin kaleratzeko. Lehenengo kontzertua uztailaren 19an Santurtziko festetan izango da. Bigarrena, aldiz, apur bat beranduago Aitzoaingo festetan. Honekin batera, aipatu behar da bi kontzertu hauetan kolaboratzaile asko izango dituztela. Hala nola, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Aitor Uriarte (Latzen eta Sen ohia, Une), Brigi Duque (Koma), Pedro eta Jimmy (Flyin'Freak), Rober eta Mikel (Tierra Santa), Carlos Escobedo (Sober ohia, Savia), Manuel Martinez (Medina Azahara), Oscar Sancho (Lujuria), Molly (Hamlet) eta John Kelly (The Kelly Family) eta Maite Itoiz. DVDaren edukiari dagokionez, aipaturiko bi kontzertuez gain, bideoklipak, hamar urte hauetako argazkiak, elkarrizketa bat eta taldearen abesti esanguratsu baten bertsio berri bat bilduko dituzte. Azken batean, badirudi Idi Bihotz taldekoek ondo ospatu nahi dutela hamar urte hauetako ibilbidea. (06/06/26)

 

Azkenean, MENDEKU ITXUA taldeak Ortots burdin hotsak zigiluarekin kaleratuko du estreinako diskoa. Lanaren izenburua "Gure Oihua" izango da eta bederatzi abestiz osaturik egongo da. Bestalde, gogoratu behar da diskoa Andoaingo Garate estudioetan grabatu zutela. Dena ondo joanez gero, ekainean kalean egongo da Usurbileko taldearen lehenengo diskoa. (06/05/27)

ALTZAIRU GORIA bilduma atera zenetik, denbora gutxi igaro den arren, bigarren bilduma izango dena prestatzen hastea erabaki dugu. Hau dela eta, Euskal Herriko metal talde guztiei dei egin nahi diegu beraien maketak Ortots burdin hotsak zigiluari edo Herriko Burdinari helarazteko. Iristen diren grabazio guztietatik, aukeraketa zehatz bat egingo dugu (maketa lehiaketa bat izango balitz bezala) web orrikook, Ortots burdin hotsak zigiluarekin elkarlanean. Talde guztiak entzun eta erabaki bat hartzerakoan, "Altzairu Goria" bildumaren jarraipena zein taldek osatuko duten adieraziko dugu. Dena ondo joanez gero, 2007-2008 urte bitartean kaleratuko genuke bilduma-lan berria. Maketak edo grabazioak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Ortots burdin hotsak (Altzairu Goria lehiaketa)
Marrutxipi kalea 53 3C
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria

Edo bestela zuen abestiak e-posta bidez helarazi, hauetako helbide batean:
ortots (a bildua) herrikoburdina.net edo info (a bildua) herrikoburdina.net. 

Anima zaitezte!
(06/04/26)

Azkenean, zurrumurrua egi bilakatu da. SOULITUDE izeneko proiektuak eman du bere lehenengo fruitua: "The Crawlian Supremacy". Valhalla taldeko gitarra jotzailea den Iñaki Garamendi "Jevo" da talde berri honen atzean dagoena. Esperimentazioari bidea eman nahi asmoz, bizkaitarrak heavy, power, thrash, death, progresiboa eta abar nahasten dituen 13 kantuko disko kontzeptuala sortu du. Riffak, sintetizadoreak, koroak, orkestrak, ... zer ez dugu topatuko lan honetan. Bestalde, "Jevo"-k musikari ezberdinen laguntza izan du proiektu hau aurrera ateratzeko. Tartean dira, besteak beste, Gaizka (Razze), Jagoba (Psychodelical Deja Vu), Richard (Dark Fantasy ohia) eta Valhalla familia osatzen duten Patxa, Ivan, Mikel eta Chefy. ez da Guzti hau gutxi balitz, "Jevo" musikariak disko osoa jaisteko aukera jarri du Soulitude taldearen web orrian. Bertan, diskoa oso osorik jaisteaz gain, azalak eta gainontzeko xehetasunak eskuratzeko aukera dago. Ez galdu aukera. Kontuak kontu, Herriko Burdinatik ezizen berri bat erantsi nahi diogu "Jevo" Garamendiri: Turilli euskalduna. (06/04/13)

Noizean behin, komenigarria izaten omen da informazioa eta babeslekua eskaintzeaz gain beste zertxobait eskaintzea. Hutsune hori bete asmoz, lehiaketa bat proposatu nahi dizuegu Herriko Burdina webzinetik. Apirilean hasi eta hurrengo hilabeteetan jarraipena emanez, BURDIN LEHIAKETA delakoan parte hartzeko aukera izango duzue. Lehiatzea oso erraza izango da. Soilik galdera bakar bati ondo erantzutearekin zenbait diskoren zozketan sartuko zarete. Apirilean, Ortots burdin hotsak zigiluaren lehen bi erreferentzien kopia bana eskuratu ahal izango dira. Hona hemen apirileko hiru galderak:

1.- Zein da 1988an Discos Suicidas diskoetxeak kaleratu zuen bildumaren izenburua?
2.- "Altzairu Goria" bildumako zenbat taldek kaleratu dute disko ofizial bat?
3.- Denial taldeko abeslari ohiak zein taldetan jotzen du egun?


Normala denez gero, galderek lotura zuzena dute zozketatuko diren bi diskoekin. Zehazki,
Herriko Burdina "Altzairu Goria" eta Denial "Phobia". Animatzen den orok info (a bildua) herrikoburdina.net e-postara bidali beharko ditu erantzunak bere datuak adieraziz. Emaitzak maiatzaren hasieran jakinaraziko ditugu. Bitartean, zorte on! (06/04/10)

Duela bi aste jakitera eman genuenez, KUDAI taldeak apirilaren 5ean kaleratuko du "Arima Eroslea" izeneko bigarren diskoa. Itxaronaldia leundu asmoz, Herriko Burdina web orritik primizia gisako bat eskaintzen dizuegu: disko berriko lehen singlea entzuteko aukera. Hautaturiko kantua, "Harresia" duzue. Entzun ahal izateko sakatu ezazue hemen. (06/03/29)

Badirudi apirila Euskal metal taldeen hilabetea bilakatuko dela. Su Ta Gar, Kudai, Darkness By Oath eta Lagash taldeen diskoekin batera HIRA donostiarren hirugarren diskoa sartzear gauden hilabetean kaleratuko da. Zehazki, apirilaren 10an argitaratuko du EDG music diskoetxeak eta "(Sic)." izango da bere izenburua. Denera 12 kantu berri bildu dituzte diskoan. Musikari dagokionean, taldeak bigarren diskoarekin hasitako eboluzioaren bide beretik jarraitzen duela esan daiteke. Hard Rock kutsua geroz eta nabariagoa da. "Taupada Lausoez" izeneko singleak uzten duen sentsazioa halakoa da, bederen. Kontuak kontu, donostiarren lan berria laster izango dugu entzungai. (06/03/29)

13 urteko ibilbidea burutu ondoren, LAGASH taldeak lehendabiziko diskoa kaleratuko du apirilaren 3an. "El Sueño Y La Traición" izango da bere izenburua eta Salamancako Akeloo diskoetxea arduratuko da argitarapenaz. Azkenean, Arrasateko taldearen "ametsa" bete egingo da. (06/03/29)

Euskal musikan azken aldian eman den fenomenoari jarraiki, KUDAI taldeak bere kabuz kaleratuko du bere bigarren diskoa. "Arima Eroslea" izango da bere izenburua eta hamabi abestiz osaturik egongo da. Donostiarrek Oihuka zigiluarekin argitaratu zuten estreinakoa, baina diskoetxe munduari eta SGAEri bizkarra eman asmoz bide berri bati ekitea erabaki dute. Alabaina, bigarren lana kaleratzeko Estoldetan zigilu berriaren laguntza izango dute. Musikalki, aurreko lanaren ildo berekoa izango da, nahiz eta esperimentazioari lekua egin. Bestalde, zenbait musikariren kolaborazio izan dute. Tartean, Brigi (Koma), Layla (Nok) eta Luisillo (Skalariak). Azkenik, aipatu behar da Kudai taldeak apirilaren 5ean kaleratuko duela lan berria. (06/03/13)

Azkenik konfirmatu dezakegu. LEGEN BELTZA taldeak ekainean kaleratuko du "Dimension Of Pain" izeneko hirugarren diskoa Mausoleum Records diskoetxe belgikarraren eskutik. Azpeitiarrek, orain arte beraien zigilua zenarekin eten, eta abentura berri bati ekin diote, berriro ere, nazioartean. Zigiluari dagokionez, aipatzea Mausoleum Records zigiluak Flotsam & Jetsam, Hirax edota Imagika bezalako talde thrasheroekin lan egin duela, besteak beste. Beraz, aukera ezin hobea izan daiteke laukote gipuzkoarrarentzat diskoetxearekin lan egitea. Arestian adierazi bezala, taldearen hirugarren lana ekainean kaleratuko da, eta bertan, hamar abesti aurkituko ditugu. Hona hemen: 01.- Cannibalistic Revolution; 02.- Meet Me In The Dark; 03.- Fucking Dawn Of Dead; 04.- Dimension Of Pain; 05.- Satanic Neighbourhood; 06.- When The Moon Falls; 07.- Ilunpean Dituzu; 08.- Calling The Black Storm; 09.- War Of Wars; 10.- War Of Wars II. Honez gain, Herriko Burdina webzinetik primizia gisako bat eskaintzen dizuegu: disko berriko lehen singlea entzuteko aukera. Hautaturiko abestia, "Fucking Dawn Of Dead" duzue. Jaitsi eta entzuteko sakatu ezazue hemen. On egin! (06/03/08)

Azkenean, kalean da HERRIKO BURDINA 'Altzairu Goria' bilduma. Bi urteko lanaren ondoren, esku artean dugu 15 talde euskaldun eta gorik osatzen duten diskoa. Bestalde, gogoratu behar da bilduma honekin ibilbide berri ematen diogula hasiera, Ortots burdin hotsak zigiluaren lehenengo erreferentzia baita. Besterik gabe, hurrengo egunetan Altzairu Goria izeneko orrialdean bilduma lan honen xehetasun guztiak jarriko ditugu, baita nola eskuratu ere. Dena den, aurrera genezake web orriaren bitartez dagoeneko erosi daitekeela (6 euro + bidalketa gastuak). Soilik mezu bat bidali behar duzu Ortots diskoetxearen e-postara: ortots@herrikoburdina.net. Bestalde, aurki Euskal Herriko zenbait dendetan ere erosi ahal izango da. Entzun ezazue gure lurraldeko altzairurik goriena! (06/02/29)

"Jainko Hilen Uhartean" izango da SU TA GAR taldearen estudioko zortzigarren lanaren izenburua. Disko berriak, hamaika kantu berri izango ditu eta dena ondo joanez gero apirilaren 5ean kaleratuko da. Aurreko batean esan genuen bezala, Eibarko laukoteak Berrizko Lorentzo Records estudioa hautatu du beste behin grabaketa lanak burutzeko. Ekoizlea ere ez dute aldatu, oraingoan ere Aitor Ariño arduratu da teknikari lanaz. Musikari dagokionez, taldeak ohiko soinua mantendu du nahiz eta aro berriei ateak zabaldu. Hona hemen diskoa osatuko duten hamaika kantuen izenburuak: "Uniformeen Pasarelak", "Ametsa Ote?", "Hesian", "Jainko Hilen Uhartean", "Norabide Bakarreko Maitasuna", "Estralurtarra", "Itxaropen Hitza", "Etsairik Ausartena", "Lagun Bat Gehiago", "Gure Izaeraren Bila" eta "Bere Hitzen Faltan". Bestalde, diskoa argitaratzeko orduan aldaketa nabarmen bat egongo da. Eibartarrek "Jo Ta Ke Ekoizpenak" zigilu propioarekin kaleratuko dute beraien zortzigarren lana. Azken batean, 18 urteren ondoren Euskal heavyaren aitonek gertu dute beren disko berria. (06/02/29)

Kalean da 2MILWOOKIS METAL FEST izeneko jaialdiaren DVDa. ... Kantabria aldean egin zen metal jaialdia grabatzea pentsatu zuten eta orain argitaratu berri da Psycofonia Records diskoetxearen eskutik. Aipagarri da, burdin festa honetan bi euskal taldek parte hartu zutela. Alde batetik, gipuzkoatik joandako Legen Beltza taldekoek, eta bestetik, bizkaialdeko Nothum taldekoek. DVDean talde bakoitzaren launa abesti ikus daitezke. Hona hemen abestien zerrenda (24 denera): Mordor; Enterrado vivo - Liberame - Tentando a la muerte - Voy a volar, Legen Beltza; Awaits you - Nuclear winter - Klaustrophobia - Black star, Imperfectus Bultus; Master Byassdor - Amorf - The Recordman - Loco, Fatal Portrait; Look at the dust - Black spirit - Emptyness i dwell, Noesis; Towards a cosmic theology - Monocromatic neuronal intuition - Awakened of the scorn, Nothum; Un fantasma en la maquina - Tiempo - Inercia - Sistemas de odio, 13th Embodiment; Infernal fire - Tears of blood and hate. Bi ordu inguruko emanaldiaz gain, "El Otro Festival" erreportaia eta argazki zein biografiak ikus daitezke DVD konpleto honetan. 2Milwookis Metal Fest jaialdiaren trailerra ikusi nahi duenak sakatu dezala hemen. Bestalde, DVDa disketxeari eskatuta eskura daiteke 12 eurotan. (06/02/29)

Gaurtik aurrera, kalean da Arrasateko DENIAL taldearen estraineko lana. Gipuzkoarrek, "Phobia" izena jarri diote lehen diskoari. Musikalki, honela defini genezake boskotearen lehen urratsa: death metal melodikoa euskaraz abestua eta teklatu zein bibolinekin. Diskoaren mamiari dagokionez, gipuzkoarrek bederatzi abesti eta bideo klip bat bildu dituzte. Honekin batera, esan behar da Arrasatekoen lehen lana Ortots burdin hotsak zigilu berriaren bigarren erreferentzia dela. Lehenengoa taldeei dagokionean. Denial taldearen lehendabiziko diskoko "Mendekua" entzun nahi duenak sakatu dezala hemen. Bestalde, "Phobia" lortu nahi duenak eska dezala bi e-posta hauen bitartez: denialhome@hotmail.com edo ortots@herrikoburdina.net. (06/02/20)

DAEMONLORD talde gipuzkoarrak aurki kaleratuko du "Hellfire Centuries" izeneko hirugarren diskoa. Oraingoan ere, Alemaniako Ketzer Records diskoetxea arduratuko da lan berria kaleratzeaz. Denera, 11 kantu berri bildu dituzte eta taldearen nortasunari uko egin gabe Black/Thrash/Death kutsukoak dira. Abestien zerrenda eta diskoaren azala ikusteko sartu hemen. Bestalde, "Riding The Mushhushu" abesti berria entzuteko sakatu hemen. (06/02/07) 


Azkenean, Goi Music diskoetxeak ez du DARKNESS BY OATH taldearen lehenengo lana argitaratuko. Berez, iazko azaroan kaleratu behar zuen diskoa zigilu gipuzkoarrak, baina arazo ezberdinengatik argitarapena atzeratu egin zen. Gaur arte. Ezusteko honen aurrean, Arrasateko taldeak aurrera egitea erabaki du. Honela, "Confidential World Of Lies" estreinako lana, Drowned Scream Records diskoetxe propioarekin kaleratzea erabaki dute. Dena den, gipuzkoarren lana ez da zigilu independente honek kaleratuko duen disko bakarra. Odd Heathenish taldearen "Damned Demo Madarikatua" ere, Drowned Scream diskoetxeak plazaratuko du. Dena ondo joanez gero, bi lan hauek otsailaren amaieran argitaratuko dira. (06/01/13) 

Alemaniako Nuclear Blast diskoetxe ezagunak, eurek antolatutako "Band Contest 2005" lehiaketaren 12 talde finalisten izenak jakitera eman ditu. Sailkatuen artean, Nafarroako DEAD MEANS NOTHING metalcore taldea aurki genezake. 1500 maketa inguru jaso ondotik, hamabi taldeetako batek soilik eskuratuko du kontratu profesional bat zigilu ezagunarekin. Bide batez, gogoratu behar da iazko urtearen amaieran Dead Means Nothing taldeak lehenengo maketa kaleratu zuela, zeina beren wen orritik jaisteko aukera laster egongo den. Bien bitartean, maketako bi abesti jaisteko aukera dago hemen sakatuz gero. Zorionak eta zorte on! (06/01/12)

LEGEN BELTZA taldeak amaitu ditu hirugarren diskoaren grabaketa lanak. Dena den, azpeitiako boskoteak estudiora itzuli beharko du hilabete barru "Dimension Of Pain" lan berriari azken ukituak ematera. Denera, hamabi abesti grabatu dituzte Berrizko Lorentzo Records estudioetan, baina horietatik hamar izango dira hirugarren diskoa osatuko dutenak. Bestalde, primizia gisa azpimarratu nahi genuke, Herriko Burdinak gipuzkoarren abesti berriak entzuteko aukera izan duela, eta zinez itxura bikaina duela esan genezake. Hauexek dira, "Dimension Of Pain" lanean aurkituko ditugun kantuak: Cannibalistic Revolution, Meet Me In The Dark, Fucking Dawn Of The Dead, Dimension Of Pain, Satanic Neighbourhood, When The Moon Falls, Ilunpean Dituzu, Calling The Black Storm, War Of Wars eta War Of Wars II. Dakizuen bezala, azkenengo bi abestiek iraupen luzeko Opera Thrash gisako bat osatzen dute, zeinetan kolaboratzaile bereziak falta ez diren. Dena ordea, ezin kontatu. Honez gain, bai konfirma daiteke, lan berrian bideo-klip berri bat sartuko dutela. Hain zuzen ere, "Cannibalistic Revolution" abestiarena. Azkenik aipatzea lan berria apirila aldera kaleratuko dela. Hurrengo batean, albiste gehiago. (06/01/10)

Ideiak antolatu eta asmoak zehaztu ostean, Herriko Burdina web orritik zigilu berri bat aurkeztu nahi dizuegu: ORTOTS burdinhotsak. Hilabeteak pasa dira Ortots proiektua bideratu genuenetik, baina azken asteetan erabaki dugu zein izango den bere izaera eta etorkizuna. Gauzak honela, Ortots burdinhotsak zigilua Herriko Burdinaren proiektuak kaleratzeaz gain, Euskal Herriko metal taldeen autoekoizpenen laguntzaile izango da. Dena den, laguntza soilik gustuko proiektuek jasoko dute, eta hauek, independenteak izango dira web orriarekiko. Hau da, talde hauek ez dira besteak baino gehiago azpimarratuko. Bestalde, Ortots zigiluak jada zehaztu ditu bere lehenengo bi erreferentziak, zeinak 2006ko urtarrilean kaleratuko diren:
» Herriko Burdina "Altzairu Goria": 15 euskal metal taldek osatzen duten bilduma interesgarria. [Info+]
» Denial "Phobia": arrasateko taldearen estraineko lana. Euskaraz abestutako death metal melodikoa, teklatu eta bibolinekin. [Info+]

Hurrengo asteetan informazio gehiago eskaini ahal izango dugu. Beraz, adi egon. (05/12/25)  

2006. urtean SU TA GAR taldeak zortzigarren lana kaleratuko du. Eibarrekoen web orriaren irakurri dugunez, hurrengo urteko urtarrilaren 7an ekingo diote lan berriaren grabaketari. Ohiturari jarraiki, Lorentzo Records estudioan burutuko dituzte grabaketak eta euren hitzetan udaberrian karrikaratuko da. Euskarazko heavy metalaren aitzindariak oraindik ere zer esana emateko osasuntsu daude. (05/12/25)

Dena behar bezala joanez gero, HERRIKO BURDINA webzineak abenduan kaleratuko du "Altzairu Goria" izeneko bilduma. Azkenean, Euskal Herriko 15 metal taldek osatzen dute bilduma eta gure ustez emaitza ona erdietsi dugu. Argitarapenaz, Ortots zigilu propioa arduratuko da eta banaketa Herriko Burdina web orriarekin elkarlanean egingo da. Kaleratze data zehazterakoan, informazio gehiago eskainiko dizuegu. Bitartean, hona hemen aurrerapen txiki bat. (05/11/17)

Abenduaren 3an, "Aro Berria" izeneko estraineko lana kaleratuko du KONTER taldeak. Hamahiru abestiz osatutako lan hau Amorotoko Musikorta estudioetan grabatua eta ekoiztua izan da Etsaiak taldeko Paul Erdoziaren eskutik. Diska honetan metal astuna eta hardcore-punk bortitza nahasten dituzten doinuak entzun ahal izango dira. Ekoizpen berri honetan, talde bizkaitarrak honako laguntzaileak izan ditu beraien ahotsak kanta ezberdinetan sartuz; Nok taldeko Lailak "Gizakia vs. Zientzia" eta "G2" abestietan parte hartu du. Nok eta Sucio Sistema-ko Podri-k "Gazte" kantuan, eta Habeas Corpus taldeko M.A.R.S-ek "Zetsurarik ez!!!" kantuan, azken hau "Nire Laberintoan" abestiaren hitzen sortzailea ere izan da. Algortako boskotearen estraineko diska MUSIKHERRIA disketxearen bitartez plazaratua izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen. (05/11/17)

Barakaldoko OMENDARK taldeak lehen diskoa grabatuko datorren urte hasieran. Bi demo kaleratu eta Split CD batean parte hartu ondotik, bikote bizkaitarrak Kantabriako Khazad- Dûm (Crystal Moors) estudioetan grabatuko duten lehen lan luzea. Asteak aurrera egin ahala, informazio gehiago eskainiko dugu. (05/11/17)

LEGEN BELTZA talde thrash metaleroa, azaroaren 24an disko berria grabatzen hasiko da. Duela bi urte kaleratutako "Insanity" lanarekin egin bezala, Berrizko Lorentzo Records estudioetan burutuko dituzte grabaketak. Gainera, Aitor Ariño arduratuko da beste behin ekoizpen lanaz. Denera 14 abesti berri grabatuko dituzte eta aspaldi argitu genuen bezala, "Dimension Of Pain" izango da hirugarren disko honen izena. Dena behar bezala joanez gero, lan berria 2006. urte hasieran argitaratuko da. (05/11/06)

Oztopoak gainditu eta aurrera egin asmoz HIRA taldeak prest du dagoeneko hirugarren lana. Ziurrenik, "Izaera Gogortuz" izango da diskoaren izena eta 12 abestiz osatuta egongo da. Horietatik bat, Ehun Kilo taldearen "Mendekua" abestiaren bertsioa izango da. Aurreko batean adierazi genuen bezala, talde gipuzkoarrak zenbait aldaketa jasan ditu. Egun, lau musikari osatzen dute taldea: Ibai Marin (ahotsa eta gitarra), Jon Iturrino (gitarra), Manex Etxeberria (baxua) eta Alex Lobato (bateria). Azpimarratu behar da, Jon Iturrino Ehun Kilo taldean aritutakoa dela. Bestalde, hona hemen disko berriaren inguruan Ibai abeslariak kontatutakoa:

"Diskak soinu aldetik, oso soinu naturala du, batez ere ez dugulako bateria disparatu, honek egun dauden talde heavy askoren moldeak hausten ditu, talde hauek bateria disparatzeko ohitura baitute. Konposizio aldetik abestiak landuagoak daude. Hitzak oso sakonak dira baina aldi berean benetako istorioen isla dira, erraz interpreta daitezkeenak. Diskoa melodia amoniatsuz josia dago, ahots joku askorekin apaindua. Estribillo beteak gelditzen dira egin ditugun koruekin eta gitarren apaindura armonizatu guztiekin. Teklatuak oso paper garrantzitsua jokatu du hirugarrengo lan honetan. Abesti guztietan dago teklatua hauetako bakoitzari gorputza, goxotasuna, armonia eta indarra emanez. Azken finean, lanik onena, garatuena eta helduena dela uste dugu."

Lan berria, 2006. urte hasieran kaleratuko da EDG-music zigiluaren eskutik.

Nafarroako LAST PROPHECY taldeak aldaketak jasan ditu. Konpromiso eza arrazoi nagusitzat hartuz, Aitor Ortiz (ahotsa eta gitarra) eta Asier Lantz (bateria) taldetik kanpo geratu dira. Gogoratu behar da aurten talde nafarrak, "Sin Mirar Atrás" izeneko diskoa kaleratu duela. Aitorren hutsunea betetzeko, banandu berri den Meridiam taldeko Jose Acero abeslaria eta Angel Garcia gitarra jolea sartu dira. Alabaina, Asierren ordezkoa oraindik ez dute aurkitu. Bestalde, talde nafarraren asmoa aurrera egin eta disko berrirako abestiak prestatzea da. (05/11/06)

Zortzi urteko ibilbidearen ondoren, MERIDIAM taldeak azken kontzertua eskainiko du gaur, urriak 29, Aizoaingo Artsaia aretoan. Hala ere, ez dira oholtza gainera igoko diren bakarrak. Bertan izango dira, Dragon Lord, Krakem eta Dreamwalker taldekoak ere. Ezbairik gabe gau berezia izango da gaurkoa. (05/10/29)

Donostiako KUDAI taldea, urriaren 31an sartuko da Nafarroako Sonido XXI estudioetara. Iaz, estraineko diskoa atera ondoren, bigarren erasoaldia prest izango dute udaberrian. "Arima Eroslea" izango da lan berriaren izena eta hamabi kantuz osatua egongo da. Hona hemen tituluak: 1. Harresia, 2.(Segi) Belauniko, 3. Aterik Gabeko Gela, 4. Itzaltzen Ari Den Sua, 5. Iluntasunean, 6. Maitasun Malkoak, 7. Kudai [v2.0], 8. Gaueko Eguzkia, 9. Sarean, 10. Aingeru Eroriak, 11. Ekaitzaren Ondoren… , 12. …Barealdia. Bestalde, thrash industriala jorratzen duen laukoteak esan duenez, bigarren diskoa koloretsuagoa izango da. Hau da, pasarte kañeroak galduko ez dituen arren aniztasuna zaintzen saiatuko dira. Esaterako, orkesta eta pianoa bezalako errekurtsoak erabiliko dituzte. Honez gain, 12 kantuetatik bat instrumentala izango da eta aurrekoan ez bezala balada bat sartuko dute. (05/10/16)

Duela hilabete batzuk esan bezala, MUTED taldeak Oihuka diskoetxearekin plazaratuko du lehen diskoa. Zigiluak hautaturiko eguna urriaren 25a izango da. Azkenean, "Sarean" izango da bizkaitarren lehen lanaren izenburua eta hamaika abestiz osaturik egongo da. Diskoaren osaketa prozesuari dagokionez, grabaketak Iñaki "Uoho"-ren estudioan eta beraien lokalean egin dituzte. Nahasketak ostera, Donostiako Elkar estudioetan egin dira Jean Phocas-en eskutik. Bestalde, ekoizle lanak Beñat Agirrek burutu ditu. Azken batean, metal berria jorratzen duen talde bizkaitar honek aurki izanen du estraineko diskoa kalean. (05/10/04)

Hiru urte luze pasa dira IDI BIHOTZ taldeak estudioko azken lana kaleratu zuenetik. Tarte honetan, talde bizkaitarreko musikari gehienak Flyin'Freak izeneko talde berriarekin disko bat karrikaratu eta kontzertu bira interesgarri bat burutu dute. Aurten ostera, badirudi Idi Bihotzen urtea izango dela. Boskoteak iragan asteburuan amaitu zituen Donostiako Elkar estudioetan bosgarren diskoaren grabaketa lanak. "Negarraren Amorrua" hirugarren lanean erabilitako formula errepikatu asmoz, Haritz Harreguy arduratu da ekoizpenaz eta Cesar Ibarretxe izan da teknikaria. Izenburua zehaztu ez duten arren, baliteke "Odola Sutan" izatea bizkaitarren bosgarren diskoaren titulua. Abestiei dagokienez, 10 kantuz osaturik egongo da eta 50 minututik gorako iraupena izango du (lan luzeena orain arte). Musikalki, bigarren eta hirugarren diskoen arteko nahasketa bat izango dela esan digu Mikel abeslariak. Honez gain, ezustekoren bat edo beste egongo dela kontatu digu. Lan berria, Oihuka diskoetxeak kaleratuko du azaroan. (05/09/18)

Zurrumurru hutsal ugariren ondoren, zinez konfirmatu daiteke ASGARTH taldeak prest duela laugarren diskoa. Izenbururik zehaztu ez diguten arren, hona hemen Añorgako taldeak esandakoa:

"Abuztuan SONIDO XXI -ko estudioetan sartu ginen grabaketari hasera emateko. Iruñean geundela Gor diskoetxearekin hitz egiten hasi ginen eta bilera askoren ondoren ez ginen akordio batetara iritsi. Ondorioz, diskoetxe berriekin hitz egiteko erabakia hartu genuen. Azkenik, EDG music zigilu nafarrarekin adostasun bat lortu dugu beraien interesa ikusita (Asgarth eta EDG music-en arteko koprodukzio gisa). Diskoa urriaren amaieran kaleratuko da (behintzat hori da asmoa) eta hainbat kontzertu egingo dira Euskal Herrian zehar aurkezpen moduan."

Musikari dagokionez, gipuzkoarrek zera argitu nahi izan dute:

"Lan berrian, Asgarth taldeak bere bideari tinko eutsi dio baina partaide berriarekin (Unai Corral bateria) aukerak zabaldu egin dira. Esan daiteke betiko Asgarth doinu rockeroagoekin nahastu dugula eta emaitza bikaina lortu dugu."

Ikusten denez, azken hilabeteetako mamua urriaren amaieran desagertuko da. Ea oraingoan dena ondo joaten zaien. (05/09/18) 

Udan kontzertu ugari eman ondotik, MENDEKU ITXUA taldekoek atseden txiki bat hartuko dute lehenengo maketa grabatzeko. Euren aldetik hainbat grabaketa egin ondoren, laukote usurbildarra Andoaingo Garate estudiora sartuko da laster. Grabaketak Kaki Arkarazoren semearekin burutuko dituzte eta nahasketa zein masterizazioa Kaki bera eta Haritz Harreguyrekin. Gauzak honela, usurbildar ugari batuko dira Garaten. Bestalde, dena ondo joanez gero urriaren erdialdean maketa kalean izanen da. (05/09/18)

ERASO! taldeak azaroaren 3an izango du kalean "Kontra" izeneko lan berria. Beste behin ere, Mikel Kazalis arduratu da laugarren diskoaren ekoizpenaz eta hamar abestiz osaturik egongo da. Azken bi lanetako eboluzioa ikusirik, ea oraingo honetan zein norabide hartzen duten. Bestalde, Metak diskoetxea arduratuko da diskoa argitaratzeaz. (05/09/18)

Aldaketez jositako isilune baten ondoren, HIRA taldea hirugarren diskoa prestatzen ari da. 2003. urtean "Oztopoak Gaindituz" lana atera zutenetik, bi aldaketa eman dira taldean. Lehenik, Alain baterijoleak utzi zuen taldea eta gerora Oskar gitarra joleak. Bi musikari hauek utzitako hutsunea, Alex Lobato bateria joleak eta Jon Iturrino (Ehun Kilo taldeko kide ohia) gitarra joleak bete dute. Talde berriz ere osatuta, gipuzkoarrek iraialen 19a aukeratu dute disko berriaren grabaketari ekiteko. Aurreko lanen antzera, Sonido XXI estudioak hautatu dituzte grabaketa burutzeko. (05/08/08)

DARK FANTASY taldeak ez du atsedenik hartzen. Iaz, "New Life" izeneko maketa atera ondotik, lehen lan luzea grabatzeko asmoa dute. Taldekideek esan digutenaren arabera, "Hope, Love and Anger" izango da diskoaren izena eta ziurrenik 13 abesti izango ditu. Musikari dagokionez, Messugah eta Pink Floyden eragina nabarmendu dute, nahiz eta funtsean metal progresiboa izaten jarraitu. Lehen diskoaren grabaketak, hurrengo urteko martxoa-apirila bitartean burutu nahi dituzte. (05/08/08)

Bizkaiako heavy metal talde xelebreena edo VALHALLA bueltan da. Boskoteak prest du laugarren diskoa eta epe laburrean dendetan egongo da. Alabaina, prozesua ez da batere samurra izan. Lehenik, Goimusic diskoetxearekin kontratua etea erabaki zuten euren inplikazio eskasagatik. Bigarrenik, Chefy baxu jotzaileak taldea utzi eta Kepa Jordan sartu zen bere ordez. Eta hirugarrenik, Xabier Coto, Valhalla taldearen sortzaile izandakoa, zendu zen udaberrian. Oztopoak oztopo bizkaitarrek aurrera egin dute eta "The Aftermath" izeneko diskoa kaleratzear daude. Azkenaldiko ohiturari jarraiki, grabaketa eta nahasketak Berangoko Grabasonic estudioetan burutu dituzte. Lan berria, abuztu hasieran eskuratu ahal izango da beraien web orriaren bitartez. Dendetara berriz, irailean iritsiko da. (05/07/28)

Azkenik, AZKEN GARRASIA gipuzkoarren lehen lana kalean da. Lehengo astean adierazi bezala, Dye records zigilua arduratu da argitarapenaz eta Oihuka diskoetxeak egingo du banaketa. Honez gain, "Sorgin Zorrotz" izeneko diskoa entzun nahi dutenentzat berri on bat dugu. Goialdean dagoen bannerra sakatuz gero, "Naufragoarena" abestia jaitsi ahal izango duzue. "Euskal Heavya" bueltan da! (05/06/21)

THIRD WORLDS MOURNING bizkaitarrek Split CD batean kaleratuko dituzte euren lehen abestiak. "4 way" gisako split edo bilduma, izenak berak dioen bezala lau taldez osaturik egongo da. Aipatu bezala, Third Worlds Mourning izango da taldeetako bat. Euskaldunez gain, Brainwash, Sadok eta Deep Vain frantziarrek osatuko dute bilduma. Dena ondo joanez gero, MetalProd Rulez diskoetxe poloniarrak kaleratuko du hilabete batzuk barru.  Azken batean, argi dago Euskal Herriko Brutal Death doinuek atzerrian dutela etorkizuna. (05/06/21)

Iaz kaleratu zuten maketa interesgarriaren ondoren, DENIAL taldea lehen diskoa grabatzen hasi da. Oraingo honetan, Zarauzko Fidelenea estudioa hautatu dute grabaketa burutzeko. Denera euskaraz abestutako bederatzi kantuk osatuko dute Arrasatekoen lehen diskoa. Grabaketa prozesua amaitu ondotik, diskoetxe bila hasiko dira. Euskara eta death suediarra uztartuta! (05/06/16)

CRAVING FEAR (Forensick ohiak) bizkaitarren web orritik, berain "Reign Of Survival Horror" lehen diskoa jaitsi ahal da. Hasiera batean, diskoa CD formatuan kaleratzeko asmoa zuten, baina zigilurik lortu ez dutenez www.cravingfear.com webgunean jartzea erabaki dute. Taldeak death metal bortitza jorratzen du.  (05/06/16)

Urte borobilak gehiago borobildu daitezke. Halaxe egingo dute MUTED bizkaitarrek. Euskadi Gazteako XVI Maketa Lehiaketa irabazi, Danbaka maketa lehiaketan finalera iritsi eta hainbat kontzertu eman ondotik, seikotea lehen lan luzea grabatzen hasi da. Grabaketak, Donostiako Elkar estudioetan burutuko dituzte eta diskoa Oihuka diskoetxearekin kaleratuko dute. Ziurrenik "Galdutako Denbora" izango da lan osoaren izenburua eta hamaika abesti berri izango ditu. Musikari dagokionez, maketan entzundakoaren ildokoa izango da. Hau da, euskaraz abestutako metal berria. (05/06/06)

Dena ondo joanez gero, aste gutxi barru kaleratuko da AZKEN GARRASIA talde donostiarraren lehen lan luzea. Azkenik, "Sorgin Zorrotz" izango da diskoaren izenburua eta denera hamar abesti izango ditu. Argitarapenaz Dye Records diskoetxea arduratuko da eta banaketa Oihuka zigiluak egingo du. Lehen lanaren azala eta abestien lista ikusteko sakatu hemen. (05/06/06)

Aurten ere, euskal doinu metalikoak FESTIMAD SUR jaialdian entzungo dira. Oraingo honetan, Legen Beltza eta Biok taldeek izango dute aukera Madrileko jaialdi ezagunean parte hartzeko. Azpeitiarrek, Mad eszenatokian joko dute maiatzaren 27an eta eurekin batera Slayer handiak, The Dilinger Scape Plan, Turbonegro eta Skizoo arituko dira. Bilbotarrek, berriz, egun bat beranduago Eastpak eszenatokian joko dute. Honenbestez, argi dago euskal metalak mugak gurutzatzen jarraitzen duela! Informazio gehiagorako sakatu hemen. (05/05/23)

Iazko esperientziaren ondoren, aurten ere BURDINA ASTINTZEN 2005 jaialdia egingo dugu. Oraingo honetan, Donostiako Urgull mendiaren magalean dagoen Guardetxea hautatu dugu euskal metalaren topagune gisa. Honela, Gipuzkoako hiriburuan ere burdin hotsak entzun ahal izango dira. Bigarren edizioa, datorren maiatzaren 21ean izango da eta lau talde esanguratsu aukeratu ditugu jaialdia borobiltzeko: Azken Garrasia, Darkness By Oath, Suffering Down eta The Howl. Iragan urteko esperientzia errepikatzeko asmoz, gonbidatuta zaudete Burdina Astintzen 2005 jaialdira. (05/05/09)

BURDINDEGIA berriz ere martxan! Kide zahar eta berrien topagune bilaka dadila eta ea denon artean iraganeko foroarekin lortutako erritmoa berreskuratzen dugun. Zuen mezuen zain!!!  (05/04/13)

Hiru urte abesti berririk plazaratu gabe egon ostean, IDI BIHOTZ taldekoek "Egiaren Itzala" izeneko 'single' berria grabatu dute. Kantua, bosgarren diskoaren aurrekari zuzena izateaz gain boskote gisa grabatzen duten lehenengoa da (2002an Adrian gitarra jotzailea sartu zenetik). Grabaketak Donostiako Elkarlanean estudioetan burutu dituzte Cesar Ibarretxeren gidaritzapean. Honez gain, aipatzea disko berria abuztu aldera grabatu nahi dutela, gerora Durangoko azokan kaleratzeko. Abestia jaitsi eta entzun ahal izateko sakatu hemen. (05/04/08)

"Sin Mirar Atrás" izango da LAST PROPHECY taldearen bigarren lanaren izenburua. Martxoaren 28an plazaratuko da EDG music eta Maldito Records disketxeen eskutik. Lehenengo diskarekin egin antzera, Sonido XXI estudioan burutu dituzte grabaketak. Denera, 10 abesti berri grabatu dituzte. Kantuez gain, bonus track bat izango du lan berri honek: "El Odio Rival" abestiaren bideo-klipa. Bestalde, aipatu behar da diskoa hirukote gisa grabatu dute arren, baxu jotzaile berria dutela. Bere izena Onix Pinto (Sök) da eta Rubenek utzitako lekua beteko du. Heavy metal freskoa nafarroatik. (05/03/06)

Aspaldidanik eman nahi genuen berria, gauzatzear dago. AZKEN GARRASIA taldea martxoaren 18an sartuko da Logroñoko Track 6 (Red Wine) estudioan euren lehenengo diskoa grabatzera. Disketxe bila eroen pare ibili ondoren, errioxako Dye zigiluak plazaratuko du donostiarren lana. Izenburuari dagokionean, zehaztu gabe dagoela esan digu Jon baxu jotzaileak. "Izenburua oraindik erabakitzear dago, baina zenbait ideia dauzkagu: Boterearen Gainbehera, Naufragoarena, Sorgin Zorrotz...". Momentuz hauxe da esan dezakeguna. (05/02/13)

DARKNESS BY OATH talde gipuzkoarra martxoan sartuko da Shot! estudioetan euren lehen disko luzea grabatzeko. Hiru abestiko Promo-CD bat atera ondotik, talde askok gauzatu nahi duten ametsa beteko dute. "Confidential World Of Lies" izango lan osoaren izenburua eta bertan zortzi abesti berri eta bonus bat bilduko dituzte. Diskoa apirila/maiatza aldean plazaratu nahi dute, eta horretarako diskoetxe baten bila dabiltza. Hona hemen abestien izenak: 1.- The Seclusion (Rebellion Of The Dark Matter), 2.- Silent End, 3.- A Handful Of Grief, 4.- Enveloped In The Deepest Shade Of Black, 5.- Glorious Morning Star, 6.- Into The Inferno Of Life, 7.- Absence Of Light, 8.- Drowned In Misery eta Bonus-a: In Time's Deadline. (05/01/30)

Martxoan kaleratuko da VALHALLA taldearen laugarren lana. Izenburua oraindik erabaki ez duten arren, diskoa grabatzeaz amaitu berri dutela jakin dugu. Beste behin ere, grabaketak Grabasonic estudioetan burutu dituzte. Dena ondo joanez gero, Goi Music disketxeak kaleratuko du martxoan. Honatx, kantu batzuen izenak: "Inseminator", "Heroes", "Lost In Space", "Memories", "Farewell, "XXX", "Time" eta "Miracle, Enemy". (05/01/30)

Azkenik otsailaren 15ean kaleratuko da DARK FANTASY talde gaztearen lehenengo MCDa. Izenburua "New Life" izango da eta bere barnean 40 minutu osatzen duten bost kantu entzuteko aukera izango dugu: "New Life", "Nightmares", "Dreams", "Second Chance" eta "Memories". Horrez gain, diskoak atal interaktibo bat izango du, non bertan "Nightmares" abestiaren bideoklipa, bideokliparen making off-a argazki bidez, estudioan gertatutakoaren bideoa, taldekide bakoitzaren bideoak eta argazki bilduma ikusi ahal izango diren. Honekin batera, otsailaren 18an lan berri hau aurkeztuko dute Grabasonic estudioetan (Berango). (05/01/23)

2004ko maiatzean eman genuen primiziari jarraiki, aste honetan gehiago jakin ahal izan da LEGEN BELTZA taldearen disko berriaren inguruan. Hirugarren diskoaren izena "Dimension Of Pain" izango da ziurrenik eta "War Of Wars" izeneko abestian, musikari ezagunek parte hartuko dute: Patrick Savelkoul (Callenish Circle), Jeff Waters (Annihilator), Johan Lindstrand (The Crown ohia), Andreas Sydow (Darkane), Polako (Angelus Apatrida), Victor Smolski (Rage) ... Bestalde, "Total Insanity" diskoaren plazaratzea atzeratu egin da. El Diablo disketxekoen esanetan, otsailaren amaierarako denda gehienetan erosi ahal izango da. Ea egia den. (05/01/23)

Aste honetan hasiko da SORGERTH taldea beraien lan berria grabatzen. Bermioko black metaleroek, hiru abesti berri grabatuko dituzte Tala Studios-etan, aurreko maketarekin egin bezala. MCDaren izenburua "Non Nato" izango da eta datozen hilabeteetan kaleratuko dute. Hauexek dira hiru abesti berrien izenburuak: "Ahaztuak", "Isladaren Atzean" eta "Mugitzen Ari Dira". (05/01/10)

HOPELESSNESS talde gipuzkoarra, hilabete honen amaiera aldera hasiko da "Broken Tears In Solitude" izeneko lehenengo disko luzea grabatzen. Iaz, "Paradise Of Sin" izeneko maketa atera eta Imperial Darkness Recs. disketxearen eskaintza jaso ondoren, boskoteak aukera ezinhobea aprobetxatzea erabaki du. Grabaketa, Idiazabalgo Sound Source Studios-etan (Suffering Down) burutuko dute, Arkaitz Carrasco tekniko gisa arituko delarik. Lana hamar kantuz osaturik egongo da, horietatik hiru maketakoak eta beste zazpi erabat berriak. Hona hemen, zenbait izenburu: "Eternal Rain", "Diary Of Laments", "Slave Of Forgiveness", "Waiting For The Fog", "Under The Ruins Of Oblivion", "Fallen", "Loving Nothingness", "Hopelessness", "Way To", ... Diskoaren karrikaratzea, zehaztu gabe dago. (05/01/10)

[ Urte berri On! ] HERRIKO BURDINA web orritik, urtea ondo hastea opa dizuegu eta orain arte bezala Euskal Herriko eszena metalikoa bultzatzen jarraitzea. Bestalde, web orriaren helbide berria laster martxan izango dela jakinarazi nahi dizuegu: www.herrikoburdina.net Ongi izan! (05/01/01)

Euskal Herri eta Galizako basoetatik dator notizia. OMENDARK, NAKKIGA eta Xerion taldeek euren indarrak batu eta 'IPAR BASOETAN/NA FRAGA DO NORTE' izeneko Split CDa kaleratuko dute abenduan. 2001. urtean 'Triarchy Of Vasconia' lanean entzun ahal izan genuenaren bidetik, Black metala eta folk doinuen (txalaparta, txirula, gaita, ...) uztarketari esker lortu dituzten 12 kanturekin gozatzeko aukera izango dugu. Bilduma eder honen azala Igor Mugerza "Mugi" marrazleak egin du, eta esan bezala abenduan karrikaratuko da Oniric Recs. disketxe iberiarraren eskutik. (04/11/22)

Urteroko zita bilakatu den legez, EUSKADI GAZTEAren maketa lehiaketa azken txanpan sartu da. EH Sukarra, PiLT, Noraezean eta Kafha bezalako taldeek irabazitako lehiaketaren 14. edizioak, baditu bere ohiko 20 finalistak. Euskal metal taldeei dagokienean, parte hartzea nahiko handia izan den arren soilik bost talde sailkatu dira: THE HOWL (heavy metala), NEÜ (rock-metala), MUTED (metal berria), POG MO THON (metal berria) eta UBI SUNT? (metal berria). Urtero bezala, epaimahaiak maketa lehiaketaren irabazlea emateaz gain, entzuleek euren epaia botuen bidez eman eta hiru bozkatuenek ere saria jasoko dute. Informazio gehiagorako, sakatu hemen. (04/11/14)

Iragan asteartean, azaroak 2, HERRIKO BURDINA web orriak 2 urte bete zituen. Denbora honetan, astiro hasitako proiektuak aldaketa nabariak jasan ditu eta oraindik ere garatze bidean goaz. Besterik gabe, eskerrak ematea web orria aurrera eramaten laguntzen duten meatzari, musika talde eta bisitariei. Euskal burdina astintzen!!! (04/11/07)

Atzo bertan hasi zen, DANBAKA: Debagoieneko I. Musika Lehiaketaren lehen fasea. Talde sailkatuak 20 izan dira, eta horien artean bi metal talde daude: DENIAL eta MUTED. Lehen fase honetan, sailkatutako taldeak oholtza gainean lehiatuko dira abenduaren 17a iritsi arte. Ondoren, puntu gehien lortzen duten hiru taldeak finalera pasako dira, zeina 2005eko urtarrilaren 14ean ospatuko den. Herriko Burdinatik zorte ona opa diegu bi metal taldeei. Informazio gehiagorako, sakatu hemen. (04/10/23)

Gutxi falta da Herriko Burdina web orriaren lehen kontzerturako. Dakizuen bezala, kontzertu/jaialdi honen izena BURDINA ASTINTZEN 2004 izango da eta irailaren 24ean Soraluzeko gaztetxean ospatuko dugu. Kontzertuak 21:30etan hasiko dira eta sarrera 5 eurotan jarri dugu (merke). Taldeei dagokienean, azken asteetan konfirmatu ditugun sei taldek parte hartuko dute: Legen Beltza (thrash metal), Biok (metal-core), Kondaira (black/death paganoa), Calb O`Roth (heavy metal), Odd Heathenish (thrash/death) eta Sorgerth (black metal melodikoa). Jaialdi honen helburua, euskal metal talde gazteei bultzadatxo bat ematea da, eta aldi berean, HB diskarako dirua biltzea. Besterik gabe, gogoratu 24ean zita garrantzitsu bat duzuela: Herriko Burdinarena! (04/09/11)

Diskoetxe bila zoro moduan ibili ondoren, BEFORCE taldeak Goi Music zigiluarekin sinatu berri du. Bizkaitarrek, talde askoren ametsa gauzatu eta "Creation" izeneko lehen diska urrian kaleratuko dute. Lehen lan hau, Rock Studios-etan grabatu dute Carlos Creatorren laguntzaz eta 10 abestik osatuko dute: "Creation", "Riding ´Neath The Rain", "Outsider For The Nature", "Wrong Way", "Beauty In Darkness", "Thank You Mountains", "Reaching The Shore", "Genesis", "Void" eta "Wake Up". Bestalde, Robert Rodrigo (Airless) eta Torro (Konter, Odd Heathenish) musikarien kolaborazioak entzun ahal izango ditugu. Zorte on! (04/08/27)

Emergenza jaialdian txukun aritu ostean, DARK FANTASY taldea estudioan sartzera doa. Bizkaitarrek hil honen 16a hautatu dute Berangoko Grabasonic Estudioetan (Valhalla, Razze, ...) sartzeko, non grabaketa prozesua burutuko duten. Lanaren xehetasunei dagokienez, hiru abestiz osaturiko MCD bat izango da, "A New Life" izenburupean karrikaratuko dutena. Besteak beste, hiru kantuen izenak hauexek izango dira: "A New Life", "Dreams" eta "A Second Change". Jagoba gitarra-joleak esan digunaren arabera, taldearen lehen lana doinu progresiboetan murgilduko da eta 35 minutu ingurukoa izango da. Bestalde, hainbat "sorpresa" egongo direla azpimarratzeaz gain, gehigarri gisa bideo bat sartuko dutela esan digu. Azken batean, irailerarte itxaron beharko dugu taldearen lehen lana entzun ahal izateko. (04/08/02)

Drowned Scream eta Goi Music disketxe euskaldunen elkarlanaren ondorioz, "Slaughterous Souls - A Tribute to AT THE GATES" izeneko diska kaleratuko dute. At The Gates taldeari eginiko tributoan, 14 taldek (+ bonus track bat) parte hartuko dute, horietako bat DARKNESS BY OATH euskaldunak izanik. Bizkaitarrek "The Swarm" abestiaren bertsioarekin parte hartuko dute lan honetan. Horrezaz gain, tributoaren azalaz Igor Mugerza arduratuko da eta lanaren kaleratzea irailan izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen. (04/07/01)

Herriko Burdina webguneari buruzko erreferentzia berri bat irakurri ahal da. Oraingo honetan, ENTZUN! musika aldizkaria izan da bere lekua eskaini diona bere orrialdeetan. Berria eta Diario Vasco egunkarietan azaldu ostean, musikari buruzko euskal aldizkari ofizialaren azken zenbakian, web orriari buruzko iritzia irakur dezakezu. Besterik gabe, mila esker eta goraintziak Herriko Burdinatik web orriari erreferentzia hau egiteagatik! (04/06/25)

ELFFOR taldea hasia da lan berriaren grabaketekin. Taldea ezagutzen ez duzuenentzat, Eöl musikariaren (Suffering Down eta Numen taldeko pianojolea) bakarkako proiektua da. Grabatzen hasi diren lana, "From The Throne Of Hate" izenburupean kaleratuko dena, taldearen hirugarrena izango da. Eölek esan duenaren arabera, aurreko lanen estiloa jarraituko du, hau da, Medieval Ambient Grim estiloaren lan berri bat izango dugu entzungai. Grabaketaz Numen taldeko Unai Osinaga eta Eöl bera arduratuko dira, zortzi abesti berri grabatuko dituztelarik. Lanaren azala, Igor Mugerza "Mugi"k egingo du (Suffering Down, Impure, Calb O'Roth,...) (04/06/16)

Thrash metalaren inguruko albiste gehiago gure eszena metalikotik. Duela urtebete lehen maketa atera ostean, BLACK ICE talde bizkaitarra prest dago bigarren lana grabatzen hasteko. Zehazki uztailaren 1an sartuko dira berriz ere Gallartako Groove estudioetan (Bulldozer taldeko Alvarorena). Bertan sei abesti grabatuko dituzte, horietako bat "Hallowed Be Thy Name" (Iron Maiden) abestiaren bertsioa izango delarik. Taldekoen hitzetan, estiloa apur bat gogortu dute thrash/death metal kutsuko abestiak entzuko aukera izanez. Besteak beste, hona hemen abesti berrien izenak: Fear Drowning Silence, Killer Insctint, Nevermore, Hero Of Time eta bat zehazteko. Thrash metala bizirik. (04/06/03)

Albiste thrashero gehiago azpeititik. Oraingo honetan, primizia bat dugu LEGEN BELTZA taldearen diska berriari buruz. Aipatu genuen bezala, diska urrian grabatzea espero dute eta horretarako lan berrian sartuko diren abestien aukeraketan dabiltza murgilduta. Horietako abesti bat, "Opera Thrash" delako bat izango da, non bertan zazpi bat abeslari ezberdinek parte hartuko duten. Izenburua "War Of Wars" izango da eta bi zatiz osaturik egongo da: "War Of Wars" eta "War Of Wars (Hope Without Hope)". Parte hartzaileak nahiko zehaztuta dauden arren, horietako hiruren izena aurreratuko dizuegu: Andreas Sydow (Darkane), Alec (Divine Decay) eta Jeff Waters (Annihilator). Aipaturikoez gain, suediako bi abeslari ezagunek (horietako bat, desagertu berri den talde batekoa) parte hartuko dute opera interesgarri honetan. (04/05/23)

Pasa den ostegunean, Herriko Burdina Elkar estudioetan izan zen FLYIN' FREAK taldearen lehen diskaren entzunaldian. Bost bat abesti entzun ostean, argitu beharra dago talde bizkaitarrak, Power Metal musika jorratzen duela kalitate nahiko onarekin. Inpresioa nahiko baikorra izan zen, baino nahiago dugu diska osoa entzun balorazio zehatzago bat emateko. Lehen lan hau, 11 abestiz osaturik egongo da, non bertan Maite Itoitz sopranoak abesti batean kolaboratu baituen. Bestalde, bi instrumental eta ohiko introa ere topatuko ditugu, lan osoa Cesar Ibarretxe teknikariaren gidaritzapean burutu dutelarik. Azken bitxikeri bezala, aipatzea solasaldi txiki bat izan genuela Mikel taldeko abeslariarekin, eta berak esandakoaren arabera, Oihuka disketxearen esfortzua ikaragarria izan dela azpimarratu zigun. Gauzak honela, lan berri hau hilabete honen amaiera alderatu topatuko dugu musika dendetan. (04/05/15)

El Diablo disketxe espainiarrak, LEGEN BELTZA taldearen "Insanity" diska berargitaratuko du ekainean. Crash Music disketxearen promozio eta banaketa eskasa dela medio, talde gipuzkoarrak birkaleratzearen aukera ikusita aurrera egitea erabaki dute. Ekainean kaleratuko den diskoan, "Insanity" diskan bilduriko abestiez gain sorpresaren bat ere aurkitu ahal izango dugu (Jose Riveraren azala ikusteko sartu hemen). Bestalde, taldeak gogor dihardu lan berriaren prestakuntzan. Dena ondo joanez gero, urrian sartuko dira Lorentzo Records estudioetara Jeff Watersen gidaritzapean. (04/05/15)

Urtebete inguru itzalean egon ondoren, esan dezakegu ASGARTH taldearen ibilbidea ez dela eten. Egia esan, "III" diska 2002ko azaroan kaleratu zutenetik ezer gutxi jakin dugu Añorgako taldeaz. Epe luze honetan era guztietako zurrumurruak zabaldu ziren, taldearen desagerpena jende ugariren ahotan zegoelarik. Baino jarraitzaileen zorionerako eta beste askoren zoritxarrerako, talde gipuzkoarra gogotsu dihardu diska berria prestatzen taldean aldaketa bat egon ostean. Iban baterijoleak taldea utzi eta bere postua Unai Corralek (Utikan ohia) bete zuen, eta berarekin gogor ari dira lanean. Dena ondo joanez gero, laugarren lana irailean grabatzeko asmoa dute, eta karrikaratzea urtea amaitu baino lehen izango litzake Gor disketxearen eskutik. (04/05/15)

Bizkaiko metal taldeek ez dute astirik lasai egoteko. Oraingo honetan, ODD HEATHENISH talde bortitza dugu protagonista, laster lehenengo lana kaleratuko baitute. Lanaren izenburua "Odd Heathenish" izango da eta thrash/death estiloko 9 kantuz osaturik egongo da. Hona hemen jarraian abesti batzuen izenak: Gartzelan, Telekomunikatzen, Izan Kultura, Manipulaketa, Hate Hill Death, Odd Heathenish, ... Euskarazko metal extremoak ez du etenik. (04/05/08)

IRAINA taldeak lehen maketa kaleratuko du epe laburrean. Hardcore bortitzena metalarekin nahasten duen talde bizkaitarrak, Funky Factory (Kalte, Exum, ...) estudioetan dihardu lehen lanari azken ukituak ematen. Kike Moraren gidaritzapean grabatu dute eta soilik maketa masterizatzea falta da. Lau abesti eta teklatu pista batez egongo da osatuta, Aitor Gorosabelen parte hartzea azpimarragarria izanik. Hona hemen abestien izenak: Gorroto Ganbara (Aitorren kolaborazioarekin), Erdi Munstro, Bergator, Izakitxo Berdeen Lurreraketa eta Olokip. (04/05/08)

Euskal Herrian, metal progresiboa jorratzen duen talde bakarrenetarikoaren berriak ditugu. DARK FANTASY talde bilbotarrak, beraien lehen maketa grabatuko dute udan. Izenburua "In My Dreams - Part One" izango da seguruenik eta 6 abestiz egongo da osatuta. Bestalde, hona hemen taldekideen izenak: Richard Villalba (ahotsa - 26 urte), Jagoba Ormaetxea (gitarra - 18), Jorge Alonso (baxua - 20 urte), Irati Uribarri (sintetizadoreak - 18 urte) eta Dany Garay (bateria eta perkusioa - 20). (04/04/07)

Hiru estudio ezberdinetan grabaketak amaitu ostean, DRAGON LORD talde nafarrak prest du bigarren lana. Isilpean egon ondoren, badirudi taldeak aurrera egingo duela "Through The Time" izeneko diska berriarekin. "New Sin Studios" estudioetan masterizatu du Luigi Stefaninik (Dark Moor) eta ekainean karrikaratuko da Goimusic disketxearen eskutik. Berrikuntza gisa, Zuberoa Aznárez izeneko neska dugu, zeina Samuel abeslariarekin batera ahotsetaz arduratuko den. Nafarroako metal epiko sinfonikoa bueltan da berriz ere. (04/03/26)

Azkenean, OMENDARK taldearen Promo CD berria, euskaraz abesturik egongo da. Taldeko kide den Aernusek esan digunaren arabera, ingelesa alde batera utzi eta bertako hizkuntzaren alde egin dute. Honela, lan berriaren izena "Antzinako Herriaren Birjaiotza" izango da, eta bertan 13 minutuko kanta bat entzun ahal izango dugu (intro eta outroaz gain). Albiste bikaina beraz. (04/03/17)

"Basoaren Semeak" izango da, NUMEN taldearen bigarren lanaren izenburua. Diska berria, Shot! estudioetan grabatu dute berriz ere, eta zortzi abestiz (40 minutu) osaturik egongo da. Dena ondo joaten bada, Goimusic disketxeak laster karrikaratuko du horrenbeste desiatzen den lan berri hau. (04/02/28)

Duela lau urte inguru, "Triarchy Of Vasconia" izeneko proiektua plazaratu zenetik ez dugu ezer jakin Adhur, Aiumeen Basoa eta Ilbeltz taldeei buruz. Baino azkenean, ADHUR talde donostiarra protagonista izango dugu aurten. Taldeko burua den Eatek esan digunaren arabera, talde paganoak Promo KD bat kaleratuko du hurrengo hilabeteetan. Bost abestiz osaturik egongo da eta 25 minutu ingurukoa izango da. Orain arte ez digu inongo izenbururik aipatu, baino hurrengo egunetan ea zertxobait gehiago esan dezakegun. Besterik gabe, albiste pozgarri baten aurrean gaudela uste dugu. Euskal Herriko metal paganoa bueltan da. (04/02/08)

"Ciclo H" izeneko lehen lanaren ostean, AMIMISHOCK talde bilbotarra laster sartuko da Urdulizko Tio Pete estudioetara lan berria grabatzera. "Sistema" izango da lanaren izenburua eta 11 abestiz osaturik egongo da. Azkenik, Zero Records disketxe madrildarrak karrikaratuko du apirilean. (04/02/08)

Azkenik, MORTINATUM talde arabarraren "Demo 2003" lana, War Productions disketxe portugaldarrak kaleratuko du kasete formatuan. Lanaren tirada 300 kopiatakoa izango da, beraz norbaitek eskuratu nahi izan ez gero, hobe du laster ibiltzea. Bestalde, Amurrioko taldea 3 abesti berri ari da prestatzen "Extreme Alliance Of Evil" izeneko Split-KDan parte hartzeko. Lan honetan, talde euskaldunarekin batera Malleus eta Satanize talde portugaldarren abestiak entzun ahal izango ditugu. Honako Split-CD hau ere War Productions disketxeak karrikaratuko du. (04/02/01)

Aurreko asteko ostegunean urtarrilak 22, hasi zen EMERGENZA lehiaketa internazionalaren bigarren edizioa. Lehengo urteko ospakizunean bezala, Emergenza lehiaketak Bilbo du Euskal Herriko topagune. Honela, aurreko ostegunean hainbat euskal taldek lehiaketa ospetsu honetan parte hartu zuten. Zorionez, horietatik bi euskal metal talde pasa dira hurrengo fasera: Black Ice eta Zuldar. Besterik gabe, Herriko Burdinatik hoberena opa diegu bi talde euskaldun hauei, eta ea ezustekoren bat ematen diguten lehiaketa honetan. Bigarren fasea, martxoa/apirila aldera ospatuko da. (04/01/28)

OMENDARK talde black metalero paganoak, Promo CD berria grabatzeari ekin dio. Lan berri honen izena "The Rebirth Of A Pagan Land" izango da eta hiru abestiz osaturik egondo da, horietatik bi Introa eta Outroa izango direlarik. (04/01/28)

Lau abestiz osaturiko maketa bortitza atera ondoren, KONTER taldea beraien lehen diska grabatzen dihardu. Grabaketak, beraien lokalean egingo dituzte eta taldeko kitarjolea den Ikerrek burutuko ditu teknikari lanak. Talde bizkaitarraren lehen diskaren izena, "Aro Berria" izango da eta 11 abestiz osaturik egongo da. Hona hemen kanten izen batzuk: "Sistema Justua", "Aro Berria", "Nire Laberintoan" eta "Bidi Bidi Pow". (04/01/20) 

Denbora batez itxaron ostean, Herriko Burdinatik albiste pozgarri bat dugu emateko. Azkenik, FLYIN FREAK talde bizkaitarra otsailaren 9an Donostiako Elkar estudioetara sartuko dira euren lehen diskoa grabatzeko. Lanaren nahasketa eta masterizazioa ordea, Finlandiako Finnvox estudioetan burutuko da Mikko Karmila nakasketaz eta Mikka Jussila masterizazioaz arduratuz. Lehen disko hau, 2004ko apirila-maiatza bitartean plazaratuko dute. Taldea ezezaguna egingo zaizue ziur aski, duela gutxi sortu baita, baino taldekideak zeintzuk diren esan ondotik ziur beherala identifikatzen dituzuela. Flyin Freak taldea, Pedro (Noraezean) kitarra, Gimmy teklak, Gorka (Idi Bihotz) baxua, Albaro (Idi Bihotz) bateria eta Mikel (Idi BIhotz) ahots nagusiaz osaturik dago, eta musika estiloari dagokionean ingelesez abesturiko power metal progresiboa jorratzen dutela esan genezake. Laister berri gehiago talde interesgarri honen inguruan. (03/12/24)

LEGEN BELTZA talde gipuzkoarra disketxe bila dabil berriz ere. Hainbat arazo eta ezadostasun direla medio, azpeitiko thrasheroek kontratua apurtu dute Crashmusic-ekin. Ea zortea duten eta disketxe on batekin sinatzen duten. Animo mutilak!!! (03/12/13)
Desagertutzat bagenituen ere, ETERNAL NIGHT talde speed metaleroa bizirik da. Juanma taldekideak esan digunaren arabera, talde gipuzkoarrak jada bateria, baxua eta kitarra erritmikoak grabatu ditu lan berrirako. 98an "Heaven's Kingdom Will Be Yours" izeneko diska Donosti Rock disketxearekin kaleratu ostean, taldea desagertu egin zen musika mundutik. Baino azkenean, bueltan dira naiz eta epe laburrerako. Diska berria, Juanma eta Miguel Maese baterijolearen proiektu soil bat izango da, taldea osatzeko arazoak direla medio. Honela, Eternal Night taldeak euren bigarren lana kaleratu ondotik, betirako bananduko da. Diskari dagokionean, bi taldekideek duten lokalean grabatzen ari dira eta baliteke "The Queen Of Moonlight" izatea izenburua. Hamaika abestiz osaturik egongo da, eta naiz eta talde honek ingelesez abestu, euskaraz eta gazteleraz abesturiko abesti bana entzun ahal izango ditugu. Hona hemen abesti horietako batzuen izenburuak: Livin, It's Time To Remember You, Queen Of Moonlight, Si Te Vas, Is Life An Illusion?, The Agony, ... (03/12/01)

III. Gazte Leiho lehiaketa irabazi ostean SEGABATHOR talde azpeitiarrak, euren lehen diska kaleratuko du Durangoko azokan. "Fugite" izeneko diska atera ostean, autoekoizpena, talde gipuzkoarrak "Gaua Biluzten" izeneko lehen lana karrikaratuko du Agorila disketxearen eskutik. Lorentzo Records-en grabatua izan da eta 9 abestiz osaturik egongo da: Lumaren Indarra, Besterrian, Gaua Biluzten, Begiluze, Iluntasunaren Aroa, Instant Bat, Azken Hatsa, Suzko Euria, Gauaren Atartian. (03/12/01)

Urtea amaitzear dagoenean, jada egiazta genezake NUMEN talde gipuzkoarra estudioko bigarren lana grbatzen diharduela. "Jarrai Beza Kondairak" izeneko MKD antzerako zizka-mizka baten ostean, Shot! estudioetan dabiltza grabaketa lanetan. Diska berriaren ekoizpen lanaz, Soziedad Alkoholikako Jimmy eta Iñaki Bengoa arduratuko dira, eta Goimusic disketxeak plazaratuko du hurrengo urtean. Arrasatekoen hitzetan, lan berria extremoagoa izango da, Euskal Folk kutsu hori galdu gabe. (03/12/01)

Denbora dexente isilean egon ostean, HIRA taldea bueltan da “Oztopoak Gaindituz” izeneko bigarren lanarekin. Diska berria, berriz ere Sonido XXI estudioetan grabatu dute eta EDG music disketxeak karrikaratuko du azaroaren 3an. Bigarren lan hau, hamahiru abestiz osaturik dago eta besteak beste Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Javier San Martin eta Donostiako Santa Cecilia koralak parte hartu dute. Lehen singlea "Aingura" izango da eta laster entzun ahal izango duzue irratietan. (03/10/24)

SUFFERING DOWN talde bizkaitarra bueltan da "Massive Genocide, Colective Suicide, ... Hurting Katharsis" izeneko bigarren diskarekin, ezusteko on bat euskal eszena metalikorako. Beasaingo Sound Source Studios-en grabatu dute abuztu eta iraila artean Arkaitz Carrascoren gidaritzapean, eta soilik nahastu eta masterizatzea falta da kaleratu ahal izateko. Intro bat eta hamar abestiz osaturik egongo da, tituluak hauek izanik: "Omitted Regrets", "Okjarb (We´ll rise again)", "A view at the edge", "Heathen roots", "Burn with me", "Old summoners announcement", "The Genesis´ Eye", "Wierd Mourners staring at me", "Bottemless", eta  "Ipar haize zuriak" (Artzeren poema baten egokitzapena). Taldeko pianojolearen hitzetan "diska berriko abestiak nahiko berritzaileak dira, ez baitira estilo zehatz batera mugatzen". Honela, black, death, doom, gothic eta thrash doinuak entzun ahal izango ditugu diska berri honetan. Bestalde, diskaren aurreko zein atzeko azala Igor Muguerzak egin ditu. (03/10/04)

EKON taldeak euren ibildeari amaiera ematea erabaki du. Hona hemen beraiek helarazitako mezua:

Bederatzi urtetan zehar agertokiz agertoki ibili ostean eta hiru disko argitaratu ondoren, Ekon taldeak bere ibilbideari bukaera emango dio, taldekideetako batzuk murgilduta dauden proiektuen bidez esperientzia berriak probatzeko asmoak direla kausa.
Ondorengo data hauekin emango diote agurra taldeari, eta urriaren 25ean Arrasaten eskainiko duten azken kontzerturako jai berezi bat antolatu dute, horretarako hainbat gonbidatu bereziren laguntza izango dutelarik.
Argibide gehiago nahi izanez gero, bisitatu taldearen web orria: www.ekonetnies.com.
Urriak 14: Zalla. Urriak 17: Basauri. Urriak 25: Arrasate.
Azkenik, taldeak Ekonen lorea osatzen duten milaka petaloei eskertu nahi die urte guzti hauetako kemena eta lagun-tza. Segi zirikatzen!
Ekon Taldea


Besterik gabe, zorte ona opa diegu taldekide bakoitzari euren ibilbide berrian. (03/09/22)

Azkenik urriaren 30an kaleratuko da ERASO! taldearen diska berria. Hirugarren lanaren izenburua "Grisez Bustitako Egunak" izango da eta Metak disketxeak kaleratuko du. (03/09/22)

Asko itxaron behar izan ez dugun arren, BERRI TXARRAK taldearen laugarren diskak badu titulua eta kaleratze data. "Libre ©" izeneko diska berria, urriaren lehen astean izango da kalean Gor disketxearen eskutik. Aipatu genizuen bezala, Garate estudioetan grabatu dute 10 abestiz osaturiko lan berria eta Kaki Arkarazo arduratu da grabaketetaz. Berri honen ezkerrean ikus dezakezue lan berriaren azala. (03/09/05)

VHÄLDEMAR talde bortitzak, hilabete honetan grabatuko du berain bigarren lana Bilboko Rock Sudios-etan. Diskaren masterizazioa, Powerhouse Studios-etan burutuko da Piet Sielck (Iron Savior) musikariaren eskutik eta bigarren lanaren azala berriz ere J.P Fournierrek (Edguy, Legen Beltza, ...) egingo du. "I Made My Own Hell" izeneko lan berria azaroaren 14ean karrikaratuko du Arise Records disketxeak. Hona hemen diskan topatuko ditugun abesti batzuen izenburuak: "I Made My Own Hell", "No Return", "I Will Rise My Fist", "Old King's Visions (Part II)" eta "Dreamer". (03/09/05)

Zuzeneko maketa erakargarri bat atera ostean, BEFORCE bizkaitarrak euren lehen diska grabatzen ari dira. Grabaketak abuztuaren hasieran hasi zituzten Rock Studiosen, eta Karlos Kreatorren ardurapean arituko dira lanean. Diskaren izena "Creation I" izango da eta Konter taldeko abeslaria den Gotzonek, abesti batean parte hartuko du. Laster izango dugu eskuartean! (03/08/20)
VIENTO NORTE, Euskal Herrian hard rocka bizirik mantentzen duen taldeak, lehenengo diska grabatzera sartuko da laister Rock Studiosera. "Mas Fuerte" maketarekin eskeinitako kalitate onaren ostean, lehen diska grabatuko du galdakaoko taldeak. Oraingo honetan Geni izango dute ahotsetara, hasieran izan zuten abeslaria. (03/08/20)
ERASO! talde zarauztarra, hirugarren lana izango dena grabatzen dihardu egun hauetan Mikel Kazalisen (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2kate, Kuraia) gidaritzapean. Nahasketak ostera, Garate Studiosen egingo dituzte Haritz Harreguyren ardurapean. Diska berria Metak disketxeak argitaratuko du Irailean. (03/08/20)
BERRI TXARRAK talde nafarra, uztailaren 21an sartu zen Garate Studiosen berain laugarren lana grabatzeko. Teknikari bezala Kaki Arkarazo arituko da, eta Gor disketxeak esan duenaren arabera Urrian kaleratuko da. Aurrekoa bezain ona bada, denok prest txapela kentzeko. (03/08/20)

BLACK ICE taldeak baterijole berria bilatzeari utzi eta kitarjole berri bat aukeratu dute, aurrekoaren postua betetzeko. Kitarjole berriaren izena Asier Aldekoa da eta taldekideen hitzetan, taldea finkatzeaz gain asko indartuko du. (03/07/29)

LEGEN BELTZA taldeak, uztailaren 22an kaleratuko du "Insanity" deituriko bigarren diska. Gogoratu diska, Crashmusic disketxearen eskutik kaleratuko dutela Estatu Batuetan. Hala ere, egun berean Europan ere erosteko aukera egongo da. Ordurarte itxaron beharrean gaude. Bestalde, gogoratu nahiko nuke hemendik gutxira diskaren balorazioa irakurtzeko aukera izango duzuela. (03/05/27)

Azkenean, AZKEN GARRASIA taldeko mutilak diska bat grabatzeko asmotan dabiltza. Talde donostiarrak esan digunaren arabera, diska bat grabatzeko abesti nahikoa dituzte, eta baliteke hemendik gutxira grabaketaren ideia aurrera eramatea. Diska grabatu ostean, disketxeekin hitz egingo dute kaleratu ahal izateko. (03/05/03)

Urte inguru igaro ostean, KUTO nafarrek "Denbora Amaitzen Zaigu" izeneko bigarren maketa atera berri dute. Lan berri honek, sei abesti berri eta Public Enemy eta Anthrax taldeek aspaldi eginiko "Bring The Noise" abestiaren bertsio bat dauzka. Azkeneko abesti honen euskal bertsioaren izena "Zein da Zein" da, eta Selektah Kolektiboko Wankaren laguntza izan dute grabatzerakoan. Maketa berri hau, taldearen web orritik oso osorik jaitsi dezakezue: www.kuto.net (03/04/23)

NUMEN arrasateko talde black metaleroak, "... Jarrai Beza Kondairak" deituriko MKD berria kaleratuko du maiatzean. Martxoan grabatu dute lan berri hau eta Goimusic disketxe euskaldunak plazaratuko du. Bestalde, bigarren diska udan grabatuko dute. (03/04/22)

Bizkaia aldetik, ZURT taldeak, beraien web orria ireki berri dutela jakinarazi digu. Zuzenbidea loturetan aurkituko duzuen arren, hona hemen: www.euskalnet.net/zurtegon. (03/04/22)

Azkenean, LEGEN BELTZA taldeak uztailean kaleratuko du "Insanity" deituriko diska Crashmusic disketxearekin. Atzo, apirilak 14, diska entzuteko aukera izan genuen, eta soilik aurreratu dezaket diskak jende asko sor eta lor utziko duela. Honekin batera, diskan aurkituko ditugun hamaika abestien izenak hementxe dituzue: 1.- Hate, 2.- Legen Beltza, 3.- Insanity, 4.- Under The Black Star, 5.- Dieing, 6.- Nuclear Winter, 7.- Claustrophobia, 8.- Eternal Life, 9.- Alaitz Infernuan, 10.- Only A Human eta 11.- Awaits You. (03/04/15)

Apirilaren amaieran kaleratuko du Gor disketxeak, SU TA GAR taldearen diska berria. "Itsasoz Beteriko Mugetan" izeneko diska berria, "Homo_Sapiens?" diskaren ildo beretik doa eta diska berriko letrak askoz gehiago landu dituztela jakin dugu. Diska atera orduko, hementxe izango duzue bere balorazioa. (03/04/13)

"Ekaitzik Gabeko Bakerik?" izango da PARASMA taldearen bigarren diskaren izenburua. Diska berri honen aurrerapena "Itsaso Beltzak" abestia da, eta laister entzun ahal izango duzue irratietan. Azken batean, diska apirilaren amaieran kaleratuko dute, berriz ere, Oihuka disketxearen eskutik. (03/04/13)

BERRI TXARRAK taldeak, gogor dihardu diska berria prestatzen. Beraiek esan dutenaren arabera, aurten entzun ahal izango dugu lan berri hau, laugarrena izango dena beraien diskografian. (03/04/13)

HIRA heavy metal taldeak, martxan jarraitzen du bigarren diska izango dena prestatzen. Maiatzean, estudiora sartzeko asmotan dabiltza, eta Ibaiek esan digunaren arabera, diska borobil eta bikaina izango da. Ea inoiz baino indartsuago itzultzen diren! (03/02/11)

ERASO taldea, beraien hirugarren lana izango denaren abesti berriak prestatzen dihardu. Ondorioz, ez dute kontzerturik emango hilabete batzuetan. Diska berria, Apirilean kaleratzekoak dira eta beraien esaten kañeroa. (03/02/11)

ZURKAITZ talde bizkaitarrak Gor disketxearekin sinatu du euren lehenengo diska argitaratzeko. "Sistemaren Okerra" Demo-KDaren ostean, heavy metal kutsuko musika egiten duen talde gazte honek, lehen diska hilabete gutxi barru izanen du merkatuan. (03/01/15)

LEGEN BELTZA talde trash metaleroak, 2001. urtea "Istorio Triste Bat" izeneko diska IZ disketxearekin kaleratu ostean, CRASHMUSIC INC.USA disketxe amerikarrarekin sinatu dute lau diskotarako. Bigarren diska "Insanity", martxoan grabatuko dute Lorentzo Records estudioetan  (Su Ta Gar...) eta 11 abestiz osaturikoa izango da. Abesti guztiak ingelesez abesturik egongo dira bat izan ezik; "Alaitz Infernuan" berriz grabatuko dute, eta seguraski Aitor Gorosabelek parte hartuko duela ahotsetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, beraien webgune berrira jo dezakezue: www.legenbeltza.tk (03/01/15)

SEGABARTHOR taldeak, "Fugite" izeneko maketa/diskari esker, Gazte Leiho leihaketa irabazi berri du Metal-Rock kategorian. Herriko Burdinatik zorionak eta horren ongi jarrai dezatela. (03/01/31)

« itzuli