Biografia

Adhur, indar magikoa esan nahi duen euskal hitza, ilargiarekin erlazionaturik dago eta bere pertsonifikazioa Mari jainkosa da. Eate, taldearen sortzailea 1995an, izan zen izena aukeratu zuena, honek definitzen baitu bere izatearen esanahia eta aintzinako euskal munduarekiko harremana musikaren bitartez adierazteko beharra.

Ondoren batu zitzaion Egoitz, taldea honela eratuta gelditu zelarik:
Eate: Ahotsa, gitarra, perkusioa.
Egoitz: baxua, teklatuak.

Split CD honetarako grabatutako hiru abestiak euskal mitologiaren eta mundu ikuskeraren parte dira, abesti bakoitza afera honekiko estuki lotua dagoelarik. "Sua"ren esanahia sorrera da, hasiera, eta aldi berean lehenengo abestia da. Hurrengoa, "Akelarreko batzarra", lurraren jabe legitimoen, benetako jainkoen, itzuleraren gaia jorratzen du, eta akelarrearen aipamenak haziaren ernalketa adierazten du, akelarreak Mari jainkosari, euskal mitologiako garrantzitsuenari, eskainitako emankortasun erritualak baitira. "Iluno" izeneko hirugarren abestiak bere jatorria historiaurreko euskal hilobi batean aurkitutako behialako hitzean du, zeina euskara zaharrean idatzia izan baitzen. Gaia honen heriotza eta ilargiak sinbolizatzen duen Mari jainkosaren arteko elkarrizketari buruzkoa da. Honela bukatzen da zikloa: jaiotza, ernalkuntza, eta heriotza, bizitzaren ziklo naturala.

Hiru abestietan ondorengo musikariek kolaboratu dute:
-Mezzosopranoa: Ainhoa Soraluze.
-Baritonoa: Josu Lopez S.
-Txirula: Haritz Solupe.( Ilbeltz )
-Biolina: Leire Elizes.
-Bateria: Barrene. (Azken Garrasia)


Diskografia/Discografía

"Triarchy Of Vasconia" 
War Is Inminent 2001 (bilduma)
Adhur
01.- Sua
02.- Akelarreko Batzarra
03.- Iluno

Aiumeen Basoa
04.- Intro (Sorrera)
05.- Aintzinako Guduen Oroimenak
06.- Aiumeen Basoa (Arlekina)

Ilbeltz
07.- Intro
08.- Itsasoaren Nigarra
09.- Orreaga (instrumentala)

Taldekideak/Componentes

Eate (ahots nagusia, kitarrak eta perkusioa)
Egoitz (baxua eta teklatuak)
Xabi (bateria)

Harremanak/Contacto

Web gunea: www.adhur.com
Posta Elektronikoa: eate@adhur.com
Zuzenbidea: Adhur P.O. Box 3115 20080 Donostia (Gipuzkoa)

« itzuli/volver