Hamabost 15 disko esanguratsuenak


BIOK

"Gaur Ez Da Dena Grisa"
Eboluzioa eta heldutasuna. Euskarazko metal-core lan txukunena osatu dute Bizkaiko sasi-beteranoek.


DARKNESS BY OATH
"Fear Yourself"
Europako ateak parez pare zabaldu dituzte aukera baten bila. Arrasatekoek merezi dute.


ELBERETH

"Arimak Pizturik Dirau"
Nortasuna finkatu nahian, bigarren disko gogorragoa aurkeztu dute. Euskaraz, nazioartekoen pare.


HIVERLAND

"The Return..."
Urteetako lanaren emaitza melodikoa bezain erakargarria da. Power metala sentitzen dute.


ILUNGARA

"From The Ashes To The Dust"
Isilean geratu den arren, Hendaiakoen estreinakoa nabarmentzekoa da. Bilduma bikaina, euskara tarteko dela.

 


INFEST

"Moshroom"
Amorrua dosi txikian. Lapurdikoen death eta grind proposamena diskoan nahiz zuzenean gozatu daiteke.


KUDAI
"Shah Mat"
Hirutik hiru. Maila mantendu eta gauza berriak probatu ditu Gipuzkoako talde industrialak.


LEGACY OF CAIN

"Ataraxia"
Egitura konplexuen zale bilakatu dira bizkaitarrak. Konplexua, ordea, deigarria eta atsegina izan daiteke.


MENDEKU ITXUA

"Indarrak Batuz"
Euskarazko heavy metalaren erreferente bihurtu dira zuzenekoen bidez. Bigarren diskoa da bidea.


MIDNIGHT ROAD

"Thin Lines"
AEBtako hard rock esentzia ederki jaso dute bizkaitarrek. Errepide luzea dute aurretik.

 


MUTED

"Inox"
Gordintasuna apaldu da, melodiaren mesedetan. Sintetizadoreen indarrak beste norabide bat argitzen du.


SEXTY SEXERS

"Hero Mantra"
Hard rock klasikoaren desertuan eraginak askotarikoa dira. Nafarrek tinko jarraitzen dute.


SHINOVA

"Latidos"
Söber espainarren itzal luzetik abiatu ziren, eta pixkanaka euren proposamena eraki dute.


VICEPRESIDENTES

"Bloodola"
Ankerkeri hutsa. Odol hustutzeko lan labur eta gogorra sortu dute beste behin, Gasteizko harakinek.


YAW

"Truman Burbank"
Metal eta rockaren esparru zabalean bihurri ibili dira Donostiarrak, orain atseden hartu badute ere.

 

 ... ezustekoa


YMOTEK

"Apathy"
Bizkaitarren lehen EPa, laburregia bezain ederra da.

 ... maketa txukunena


CHILDRAIN

"A Place Between Hell & Heaven"
Gasteizko metal eszena suspertzen ari denaren eredu aproposena.

 

Hiru 3 talde esanguratsuak

EKON | MENDEKU ITXUA | SU TA GAR

 

Herriko Burdina webzinea 2009