Hamabost 15 disko esanguratsuenak


AIRLESS

"Fight"
Hard rock melodikoaren erreferente bakarrenetakoa. Hirugarren lan aparta atera dute.


AKATU
"Kateak"
Bigarren urratsa. Amorru gehiago, melodia gutxiago. Metal-core euskalduna ere posible da.


ALTXAMENDU

"Animali Zoroa"
Metala, rocka eta gustu ona behar bezala josten jakin dute. Emakume ahots apartarekin, gainera.


COBRA

"The Strong Arm Of The Rock"
Thriller rock diote. Atsegin, ordea, hegoaldeko gasolina usaina. Hard rock disko bikain eta ziztatzailea.


DESOREKA

"Funanbulista"
Oreka lortu dute rock-metalean. Kantu ederrak osatu, eta gustu onarekin egindako lana.

 


DIRTY SHADOW

"You Never Know"
Hard & heavy terminoa bere egin dute estraineko lan interesgarri honetan. Abesti
sorta gazte zein ona.


GOJIRA
"The Way Of All Flesh"
Nazioartera begira, euren death tekniko partikularrari kapitulu eder bat gehitu diote. Lapurtarrak dira.


IN LOVING MEMORY

"Tragedy And Moon"
Doom/death eremuan nahi baino eredu gutxiago ditugu. Proposamen txukunena, ordea, hauxe da.


NODRAMA

"I Mind"
Sentiberatasuna eta malenkonia ondo barneratu dute beraien metal-rock musikan. Harribitxia.


OST

"Inorena Ez Den Lurrean"
Beteranoak direla esatea zentzu bakarrean uler daiteke. Laugarrenean asmatu dute.

 


RHINO

"Dead Throne Monarch"
Nazioartearen ateak zabalik dituzte. Euren thrash/doom/rock musikak zorabioak eragin ditu.


RISE TO FALL

"Restore The Balance"
Postmelodeath doinuak faltan genituen. Babes sendo baten bila estreinako aparta aurkeztu digute.


SOULITUDE

"Destroy All Humans"
Jevo jaunaren proiektuaren emaitza berria. Gordinagoa, landuagoa eta gustura entzuten dena.


SOZIEDAD ALKOHOLIKA

"Mala Sangre"
Osti txarra elikatu ondoren, jazarpenari ateak itxi eta musikari bide eman diote. Metal kutsua landuz.


WALDHEIM

"Fight Against The Time"
Estilo nahasketa arriskutsuen artetik bide egin dute lehen lanean. Death melodikoaren beste ikuspegi bat.

 

 ... ezustekoa


WICKED

"Aegri Somnia"
Thrasha eta gotikoa nahastea posible da. Lehen pausu deigarria zalantzarik gabe.

 ... maketa txukunena


NUNBAIT

"Nunbait"
Metal berria jorratzeko modu freskoa. Pixkanaka aurrera doaz.

 

Hiru 3 talde esanguratsuak

NAIZROXA | RISE TO FALL | RHINO

 

Herriko Burdina webzinea 2008